Simone de Beauvoir Saria 2026
Leticia Dolera
Sari honek emakumeen ibilbide profesional zabala aitortzen du, honako sarituen zerrenda barne hartuta: Aizpea Goenaga , Alauda Ruiz de Azúa , Ángeles González-Sinde , Begoña Vicario , Cecilia Bartolomé , Gracia Querejeta , Helena Taberna , Icíar Bollaín , Isa Campo , Julia Juaniz , Leticia Dolera , Lola Salvador Maldonado , Maite Ruiz de Austri , Margarita Alexandre , María Ripoll , Nuria Vidal , Patricia Ferreira , Puy Oria eta Sílvia Munt .
Saria estatua txiki bat da, Dora Salazar artista nafarrak sinatua. Aurrealdean, burua moztuta duen Venus bat irudikatzen du, «Gorputz gisa ikustera ohituta gauden emakume baten irudia, inposatua izan zaigun emakume ikuskera horretaz hitz egiten duena». Beste aldetik, berriz, laua da, ZG! (Zinemakumeak gara!) proiektatzen den pantaila bezalakoa. Hemen, artistak emakume izatearen beste forma horiek guztiak proiektatzearen ideia jasotzen du; izan ere, Simone de Beauvoir-ek esan zuen bezala: «Emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da». Ez dago emakume izateko modu bakarra, espektro oso ezberdinean bildutako identitateen batuketa da.