2024an, Zinemakumeak gara! (1996) lehen edizioa egin zenetik hiru hamarkada betetzear zeudenean, Simone de Beauvoir Saria urteko banaketa borobiltzeko eta belaunaldien arteko zubi bat irekitzeko aukera planteatzen genuen -zinemagileen ibilbide profesional zabala ospatzen duen saria- bigarren sari bat ematearekin, baina oraingoan,euskal zinemaren etorkizuna eraikitzen aktiboki parte hartzen ari diren emakumeen talentu berritzailea aitortzeko helburuarekin.
Izendapenetan gelditu gabe, agerikoa da gure zinea mapa nazional eta internazionalera igo duten emakume profesionalen belaunaldi berri baten loraldia, baina sari honen asmoa ez da une bateko argazkian gelditzea, baizik eta azken urteetan gertatu diren aurrerapenak ez hausteko eta dinamika positibo hau sendatzeko bultzada ematea.
Saria eskultura bat da, M3 Arteko Zeramika Laborategiak diseinatu eta egina.
Kazetaria, zuzendaria eta muntatzailea. Bere ekoiztetxe Al Borde Films-etik gizarte-izaerako dokumentalen kodirekzioaren aldeko apustua egiten du. Horien artean dago Sólo son peces, Saharako basamort...
Irakurri gehiagoUPV/EHU-n Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, Zinema eta Telebista adarrean, eta Madrilgo Universidad Carlos III-n Ikus-entzunezko Industriaren Kudeaketako Masterra egin zuen. Produkzio-la...
Irakurri gehiagoGidoilari, zuzendari eta gidoi-aholkularia. 2008tik aurrera, Suitzako Plume & Pellicule urteko gidoi-egoitzaren hautaketa-batzordeko kide da. Proiektuak aholkatu ditu Espainian, Australian, Erdial...
Irakurri gehiago