Sala BBK | Urria 23a | 19:00
Inaugurazio-gala
Ekitaldian, Simone de Beauvoir Saria Leticia Dolera zinemagileari emango zaio, eta Bihargi Saria, berriz, Katixa de Silva Ruiz de Austri ekoizleari.
Gehiago irakurri
Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.
Ekoizlea
Katixa de Silva Ruiz de Austri (Gasteiz, 1986) Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. Zinema eta telebistaren alorrean garatu du bere ibilbide profesionala, ekoizpen zuzendaritzan eta ekoizpen exekutiboan espezializatuta. Profesional independente gisa, hainbat ekoiztetxerekin lan egin du, ekoizpen-buru, ekoizpen-zuzendari, ekoizpen exekutibo eta proiektuen koordinatzaile lanetan.
Besteak beste, Vitoria, 3 de marzo, La pequeña Suiza, El vasco, Altsasu, Akelarre, Baby, Ilargi guztiak, Ane, La cima, Sobre todo de noche, Una ballena eta Sin instrucciones lanetako ekoizpen-taldeetan parte hartu du.
CSC Films ekoiztetxeko ekoizle sortzaile gisa, film laburrak eta film luzeak garatu eta ekoizten ditu, arreta berezia eskainiz talentu berriei eta egile-zinemako proiektuei. Horrez gain, ekoizpen exekutiboa, proiektuen garapena eta ekoiztetxearen erakunde-harremanak koordinatzen ditu.
Bere ibilbidean zehar, hamar bat film labur ekoitzi eta koekoitzi ditu, baita dokumentalak eta film luzeak ere, estatuko zein nazioarteko zinema-jaialdietan aitortuak eta hautatuak izan direnak. Ikus-entzunezko Ekoizpeneko Profesionalen Elkarteko (APPA) eta Espainiako Zinemaren Arte eta Zientzien Akademiako kidea da.
Sala BBK | Urria 23a | 19:00
Ekitaldian, Simone de Beauvoir Saria Leticia Dolera zinemagileari emango zaio, eta Bihargi Saria, berriz, Katixa de Silva Ruiz de Austri ekoizleari.
Gehiago irakurri