Aurkezpena

Emakumeek zuzendutako zinema ezagutzeko, partekatzeko eta ospatzeko gunea.

1996az geroztik, Zinemakumeak gara! emakumeek zuzendutako zinemarekin urtero Bilbon egiten den hitzordua da. Sustrai feministak dituen erakusketa bat, edizioz edizio ikus-entzunezko sortzaileen begiradak aldarrikatzen dituena eta gure oraina eraikitzen duten irudiak ikuspegi kritikotik pentsatzeko guneak irekitzen dituena.

2026ko urriaren 20tik 31ra, 31. edizioa ospatuko dugu, hiru hamarkadatik gorako ibilbidea sendotuz emakumeek egindako zinemaren estatuko erreferente gisa eta Euskadin ezaugarri horiek dituen erakusketa bakar gisa. Hamabi egunez, Bilboko hainbat gunetan banatutako programazioa eskainiko dugu —Sala BBK, Golem Alhóndiga zinemak, Azkuna Zentroa, Bidebarrieta eta Bilborock—, euskal, estatuko eta nazioarteko zinema bilduz, zinemagileekin topaketak, tailerrak, mahai-inguruak eta erakusketak lagun.

Aurtengo programazioak erreferente historikoen berreskurapena eta gure garaiko eztabaidarik premiazkoenetako batzuk elkarrizketan jartzen ditu: adimen artifiziala, jasangarritasuna, indarkeria bikarioa edo zinemaren genealogia feminista berriak. Oroimena eta oraina lotzen dituen begirada bat da, ikus-entzunezko iruditeriak ikuspegi anitz eta eraldatzaileetatik zabaltzen jarraitzeko.

Hori guztia Erakusketaren hastapenetatik bertatik izan duen konpromisoari eutsiz: irisgarritasuna, euskararen presentzia, kontziliazioa eta euskal ikus-entzunezko talentuaren sustapena.

Haiek egiten duten zinema ezagutzeko, partekatzeko eta elkarrekin ospatzeko gonbidapena.