Sala BBK | Urria 23a | 19:00
Inaugurazio-gala
Ekitaldian, Simone de Beauvoir Saria Leticia Dolera zinemagileari emango zaio, eta Bihargi Saria, berriz, Katixa de Silva Ruiz de Austri ekoizleari.
Gehiago irakurri
Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.
Aktorea, gidoigilea eta zuzendaria
Leticia Dolera aktorea, gidoilaria eta zinema zein telebistako zuzendaria da. Antzezle gisa ibilbide oparoa egin du zineman eta telebistan, besteak beste El otro lado de la cama, De tu ventana a la mía, REC³ eta La novia filmetan, baita Al salir de clase, Los Serrano, Hospital Central, El Barco eta nazioarteko Mad Dogs nahiz Petits meurtres en famille telesailetan ere.
2015ean zuzendari eta gidoilari gisa egin zuen debuta Requisitos para ser una persona normal film luzearekin. Lan horri esker, Zuzendaritza Berri Onenaren Goya sarirako izendatu zuten. 2018an Morder la manzana saiakera feminista argitaratu zuen, 70.000 ale baino gehiago saldu zituena.
Urte berean Vida Perfecta telesaila sortu, zuzendu eta protagonizatu zuen. Lanak Canneseko Nazioarteko Telesailen Jaialdian Serie Onenaren saria eta hiru aktore protagonistentzako Interpretazio Onenaren saria jaso zituen. 2025ean Silencio miniseriea estreinatu zuen Movistar+ plataforman, eta Pubertat sortu, zuzendu eta protagonizatu zuen HBO Maxentzat. Azken horrek Drama Telesail Onenaren Ondas Saria irabazi zuen, eta Forqué nahiz Feroz sarietarako izendapena lortu zuen.
Requisitos para ser una persona normal (2018).
Sala BBK | Urria 23a | 19:00
Ekitaldian, Simone de Beauvoir Saria Leticia Dolera zinemagileari emango zaio, eta Bihargi Saria, berriz, Katixa de Silva Ruiz de Austri ekoizleari.
Gehiago irakurri