Zuzendaria eta gidoigilea
Melbourneko RMITen zinema-zuzendaritza eta -ekoizpena ikasi ondoren, Laura Morak (Medellín, Kolonbia, 1981) West (2004), Brotherhood (2007) eta Salomé (2011) film laburrak idatzi eta zuzendu zituen. 2012an Carlos Morenorekin batera Escobar, el patrón del mal telesaila kodirigitu zuen, eta 2014an Caracol TVrako Antes del fuego telefilma zuzendu zuen; lana gero zinema-areto komertzialetan ere estreinatu zen.
Netflixeko Frontera verde (2019) eta El robo del siglo (2020) telesailetako hainbat atal ere zuzendu ditu. Bere filmografian Matar a Jesús eta Los reyes del mundo film luzeak daude; azken horrek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Film Onenaren Urrezko Maskorra irabazi zuen. Bere azken lanen artean dago Cien años de soledad telesailaren Netflixerako egokitzapenaren kodirekzioa, Rodrigo García eta Alex García Lópezekin batera egina.
Los reyes del mundo (2022), Matar a Jesús (2017).