Zuzendaria eta gidoigilea
Artearen Historian lizentziaduna, gidoilari, dokumentalista eta ekoizle gisa garatu du bere ibilbidea Summer Films ekoiztetxearen buru.
2018an zuzendaritzan debutatu zuen Tierras solares dokumentalarekin. Rubén Daríoren obran inspiratutako lan hori SEMINCIko DOC. España sail ofizialean estreinatu zen. Antonio Machado. Los días azules, zuzendari gisa egindako bere bigarren film luzea, Sevillako poetaren irudian oinarritua da, eta kritikarien zein publikoaren aitortza handia jaso zuen. Valladolideko SEMINCIn estreinatu ondoren, Sevillako, Huelvako, Zaragozako eta Edinburgoko zinema-jaialdietan ere parte hartu zuen. Centro de Estudios Andaluces erakundearen Imagenera saria, Andaluziako Zinemaren sei ASECAN sari (Zuzendaritza, Gidoia, Muntaketa, Musika, Argazkigintza eta Soinua) eta Dokumental Onenaren Forqué Sarietarako izendapena eskuratu zituen.
Bere film luze dokumentalen artean nabarmentzekoak dira Tierras solares (2018), Antonio Machado. Los días azules (2020), A las mujeres de España. María Lejárraga (2022) eta Un hombre libre (2024), Agustín Gómez Arcos Almeriako idazlearen figurari eskainia.
Un hombre libre (2024), A las mujeres de España. María Lejárraga (2022), Antonio Machado. Los días azules (2020), Tierras solares (2018).