Zuzendaria eta gidoigilea
Laura Ferrés (El Prat de Llobregat, 1989) gidoigilea eta zuzendaria da. Bere lehen film laburra, Los desheredados, aitaren erretratua da, familiaren negozioaren itxierari aurre egiten diona. Cannesko Zinemaldiko Semaine de la Critique sailean estreinatu zen, eta Film Labur Onenaren Saria irabazi zuen. Bere lehen film luzeak, La imatge permanent-ek (2023), Valladolideko SEMINCIn Film Onenaren Urrezko Galburua (Espiga de Oro) eskuratu zuen.
La imatge permanent (2023).