Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

Lara Izagirre Garizurieta

Lara Izagirre Garizurieta

Zuzendaria eta gidoigilea

EHU-n lizentziatua Ikus-entzunezko Komunikazioan, 2007an. Karrera amaitu eta gero, zinemagintzako zuzendaritzan espezializatu zen, NYFA-n 1-Year Filmmaking Program ikastaroa eginez. New Yorken ikasketak behin amaituta, Forensic Films-en lan egin zuen, zinema ekoiztetxe independientean.

Euskal Herrira bueltatzean Gariza Films ekoiztetxea sortzen du, 2010ean. 2010 eta 2014 bitartean, bost film labur idatzi eta zuzentzen ditu: Bicycle Poem (2010), Kea (2012), Next Stop: Greenland (2012), Sormenaren Bide Ezkutuak (2013) eta Larroxa (2013).

2015ean, Donostiako Zinemaldian bere lehenengo lana estreinatzen da, Un otoño sin Berlín. Hurrengo urtean, Irene Escolar aktore protagonistak Goya saria jaso zuen, urteko aktore berririk onena bihurtuz. Bere bigarren film luzea, Nora, 2020an estreinatu zen Donostiako Zinemaldian. Espainia eta Frantziako aretoetan estreinatu zen urtebete eta gero. ETB, Disney, Netflix, HBO Max eta TVE-k filmaren eskubideak erosi izan dituzte euren katalogoan izateko.

2023ean Pelikula Baten Bila dokumental laburra estreinatu zuen Zinebi zinema jaialdian. El regalok, 2025eko fikziozko film laburrak, Cinemajove-ko sail ofizialean parte hartu zuen; Empoderío dokumental luzeak, ordea, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian.

2026an bere hirugarren film luzea grabatu du, Yerma, Federico García Lorcaren interpretazio garaikidea proposatzen duena, Maria Goiricelaya dramagilearekin batera idatzia.

Filmografia

Yerma (2026), Empoderío (2025), Nora (2020), Un otoño sin Berlín (2015).