Zuzendaria eta gidoigilea
Lila Avilés Mexikoko zinema independenteko zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da. 2018an Limerencia Films ekoiztetxea sortu zuen.
La camarista (2018) bere lehen film luzeagatik da bereziki ezaguna. Filma Mexikok Oscar sarietarako eta Goya sarietarako hautagai gisa aurkeztu zuen. Mundu osoko hirurogei jaialdi baino gehiagotan erakutsi zen, nazioarteko eta estatuko sari ugari lortuz eta kritikaren aldetik harrera bikaina jasoz. Bere filmografian Tótem (2023) ere nabarmentzen da, nazioarteko zinema-jaialdi garrantzitsuetan aurkeztu eta saritua.
Tótem (2023), La camarista (2018).