puy-oria.webp

Puy Oria

Ekoizlea

1986an lizentziatu zen Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan, Nafarroako Unibertsitatean. Zinemarekin izan zuen lehen harremana Las cartas de Alou filmaren bidez izan zen, 1989an, Elías Querejeta P.C. ekoiztetxean. Ordutik hona, hogeita hamar film baino gehiagoren ekoizpen-sailetan lan egin du. 1999an, Montxo Armendárizekin batera, Oria Films ekoiztetxea sortu zuen, eta harekin zazpi film ekoitzi ditu, besteak beste, Silencio roto, Obaba eta No tengas miedo.

2016az geroztik, TAI Eskolan Ikus-entzunezko eta Formatu Berrietarako Ekoizpen Masterra zuzentzen du; bertan, gainera, Ekoizpen Exekutiboko eskolak ematen ditu Graduan eta Diplomaturan. Duela urtebete #ConsultOria proiektua jarri zuen abian. Goya sarietarako izendatua izan zen Ekoizpen Zuzendari Onenaren kategorian, Obaba filmean egindako lanagatik, eta Pau i Justícia saria jaso zuen Humans Fest jaialdian.

AMAko (Madrilgo Ikus-entzunezkoen Elkartea) presidente izan zen 2007tik 2018ra, eta PIAFeko (Productora Independiente Audiovisuales Federadas) presidente da 2018az geroztik. Horrez gain, Nafarroako Kultur Kontseiluko, Madrilgo Erkidegoko Kultur Kontseiluko eta AC/Eren Aholku Batzordeko kide da. Espainiako Zinema Akademiako kidea ere bada.