Sala Bastida (Azkuna Zentroa) | Urria 27a | 18:00
Odisearen ondoren: nork inspiratzen du gaur egungo zinema?
Zerk elikatzen du gaur egungo zinema? Odiseatik Annie Ernauxera, literaturaz, memoriaz eta gaurko iruditeriaz solasean.
Gehiago irakurri
Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.
Kazetaria eta idazlea
1977an Laudion jaioa da. Kazetaria eta idazlea da. Hainbat eleberri argitaratu ditu: Lo que será de nosotros (2008), Agosto (2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (2016), XLVII Premio Internacional de Novela Corta Ciudad de Barbastro sariko finalista izan zena. Ipuin-bilduma bat ere argitaratu du, El corazón de los aviones (2006), baita hainbat komiki ere, besteak beste, La carrera del sol (2008), hainbat hizkuntzatara itzulia.
Ohiko kolaboratzailea da Radio Euskadiko kultur programetan, eta zutabegilea El Correo eta El Diario Vasco egunkarietan. Sormen-idazketako eskolak ematen ditu Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonès-en eta Asociación Literaria ALEA elkartean.
Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) eleberriak arrakasta handia izan zuen kritika zein publikoaren artean, eta 2021eko Euskadi Literatura Saria eman zioten, gaztelaniazko literatura kategorian. Eleberria italierara, bulgarierara eta turkierara itzuli da, eta David Pérez Sañudok zinemara egokitu du. La seca (Seix Barral, 2024) da, gaur egun, bere azken eleberria.
Sala Bastida (Azkuna Zentroa) | Urria 27a | 18:00
Zerk elikatzen du gaur egungo zinema? Odiseatik Annie Ernauxera, literaturaz, memoriaz eta gaurko iruditeriaz solasean.
Gehiago irakurri