Sala BBK | Urria 26a | 19:30
Indarkeria bikarioa. Seme-alabak indarkeria matxistaren zerbitzura.
Oraindik ere neurri handi batean ikusezina den errealitate batean sakontzeko gunea.
Gehiago irakurri
Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.
Psikologoa
Bizkaiko Psikologia Elkargoaren Berdintasun Batzordeko koordinatzailea.
Berdintasunean, emakumeen aurkako indarkerian eta maskulinitateetan espezializatutako psikologoa.
Espetxe Administrazioko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko psikologoa. Besteak beste, genero-indarkeria gauzatu duten pertsonentzako programa espezifikoan lan egin du; Bizkaiko espetxean maskulinitateen programa diseinatu eta gauzatu du; eta hainbat programa psikoterapeutiko garatu ditu espetxeetan, genero-indarkeria, sexu-indarkeria, terrorismoa eta psikopatia, besteak beste, tarteko dituzten delituen egileekin. Zuzendaritza- eta kudeaketa-lanak ere egin ditu.
Nazioarteko esperientzia du, Europako Kontseiluko aditu gisa, Turkian erradikalizazio bortitza eta terrorismoa prebenitzeko programan parte hartu baitzuen (2019-2021).
2018an, Segurtasun Estatu Idazkaritzak egindako feminizidioei buruzko azterketa xehatuan parte hartu zuen, baita Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Bizkaiko feminizidioei buruz egindako azterketan ere (2022-2025).
Psikologia Klinikoan eta Emakumeen Aurkako Indarkerian Esku Hartzeko masterrak egin ditu.
Hainbat artikulu argitaratu ditu, eta hizlari gisa parte hartu du kongresu, ikastaro eta hitzaldietan. Gaur egun, Psikologiako doktorego-programa egiten ari da Deustuko Unibertsitatean.
Sala BBK | Urria 26a | 19:30
Oraindik ere neurri handi batean ikusezina den errealitate batean sakontzeko gunea.
Gehiago irakurri