Zuzendariak

Alli Haapasalo

Alli Haapasalo

Alli Haapasalo (1977) Keravan jaio zen, Helsinkitik gertu dagoen hiri batean. Hasieran kazetaritzaz eta dokumentalez interesatu zen, eta Informazio Zientzietako ikasketak Tampereko Unibertsitatean hasi zituen, baina Stockholmen ikasi zuen urtean arlo sortzaileago batean aritu nahi zuela erabaki zuen eta Aaltoko Unibertsitatean matrikulatu zen. Bertan, Zinema Ikasketetan lizentziatu zen 2003an eta Arte Ederretan masterra lortu zuen New Yorkeko Unibertsitateko Tisch School of the Arts-en 2009an. 2015ean, Haapasalo Finlandiara itzuli zen Syysprinssi film luzea zuzentzeko. 2019an, beste sei zuzendari-gidoilari finlandiarrekin elkarlanean aritu zen Force of Habit film antologikoan. Girl Picture 2022ko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen, Estatu Batuetan, non kritikaren goraipamenak jaso zituen eta Drama Onenaren Publikoaren Saria irabazi zuen World Cinema kategorian.

Filmografia: Girl Picture (2022), Force of Habit (2019), Syysprinssi (2016).