Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

Elizabeth Casillas

Elizabeth Casillas

Kazetaria

Elizabeth Casillas (Bilbo, 1986) editorea eta gidoilaria da. Kazetaritzan lizentziatua, Cactus kultur aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Bertan, literatura, artea, komikiak eta feminismoak ardatz zituzten edizio- eta erredakzio-lanak egin zituen. Hainbat komunikabiderekin kolaboratu du, hitzez zein idatziz, eta eleberri grafikoen irakurketa-klubak koordinatu ditu.

Ya no llama nadie (Astiberri, 2026) eleberri grafikoko gidoilaria da, Blanca Vázquezen marrazkiekin. Halaber, La palabra que empieza por A (Astiberri, 2022) lanaren gidoilaria da; komiki-ensayo horrek haurdunaldia etetearen ibilbide historiko, juridiko eta soziala egiten du. Todas nosotras (Astiberri, 2020) lanean ere aritu zen; El Salvadorren abortuak duen errealitate gordina azaltzen du lanak. Bi lan horiek Higinia Garayk ilustratu ditu.

Parte hartuko du hemen

  • Sala Bastida (Azkuna Zentroa) | Urria 27a | 18:00

    Odisearen ondoren: nork inspiratzen du gaur egungo zinema?

    Zerk elikatzen du gaur egungo zinema? Odiseatik Annie Ernauxera, literaturaz, memoriaz eta gaurko iruditeriaz solasean.

    Gehiago irakurri