Informazio orokorra
Trotacalles. Mexiko, 1951, Fikzioa, 101 min.
Zuzendaritza: Matilde Landeta. | Gidoia: José Águila, Matilde Landeta. | Aktoreak: Miroslava Stern, Ernesto Alonso, Isabela Corona, Elda Peralta, Miguel Ángel Ferriz, Enedida Díaz León, Enrique Zambrano.
Mexiko Hirian, bi ahizpak, María eta Elena, patriarkatuaren zapalkuntzak markatutako baina elkarren oso bestelakoak diren bi patu bizi dituzte: bata proxeneta baten mende prostituzioan harrapatuta dago; bestea, berriz, adin handiko gizon batekin behartutako ezkontza batean. Bi istorioak Rodolforen inguruan gurutzatzen dira, eta agerian uzten dute nola, testuinguru sozial desberdinak izan arren, emakumeen gorputzak merkantilizatu eta sistema patriarkalaren indarkeriaren mende jartzen diren.
Bere garaia aurreratu zuen begirada kritiko batekin, Landetak genero-desberdintasunak salatzen ditu, eta emakumeen zaurgarritasuna zein erresistentzia gordinki erakusten ditu.