Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

Mexiko, 1949, 82 min

La negra Angustias

Saioak eta sarrerak

Solasaldia emanaldiaren ostean
82 min // JB

Informazio orokorra

La negra Angustias. Mexiko, 1949, Fikzioa, 82 min.

Zuzendaritza: Matilde Landeta. | Gidoia: Matilde Landeta, Francisco Rojas González. | Aktoreak: María Elena Marqués, Agustín Isunza, Eduardo Arozamena, Enriqueta Reza, Gilberto González, Fanny Schiller, Ramón Gay, Noemí Beltrán.

Morelos estatuko hegoaldea iraultzaren garaian. Angustias gazteak, Antón Farrera bidelapur eskuzabalaren alabak, auzokideen diskriminazioa jasaten du, Crescencia sorginarekin bizi delako eta gizonen jazarpenaren biktima izateari uko egiten diolako. Bortxatzen saiatzen den charro bat labankatuz, Angustiasek mendira ihes egin eta zapatisten tropan sartuko da. Koronel izatera iritsita, gazteak aitaren irakaspenak jarraituko ditu eta emakumeen eta nekazarien artean justizia banatuko du.

UNAM filmategiko altxorra

UNAM filmategiko altxorra