Informazio orokorra
Everytime. Austria, Alemania, 2026, Fikzioa, 123 min.
Zuzendaritza: Sandra Wollner. | Gidoia: Sandra Wollner. | Aktoreak: Birgit Minichmayr, Tristán López, Lotte Shirin Keiling, Carla Hüttermann.
Jessie hil ondoren, haren ama Ella aurrera egiten saiatzen da Melli beste alabarekin batera, baina Lux, Jessieren mutil-lagun ohia, berriro agertzen da haien bizitzan. Doluan kontsolamendurik aurkitu ezinik, egun batean, ia abisurik eman gabe, Ellak Tenerifera bidaia egitea erabakitzen du Mellirekin eta Luxekin batera; familiak Jessiek bizirik zela inoiz egin ez zuen bidaia, hain zuzen. Argitu gabeko erruen eta barkamena bilatzeko saiakera baten artean, iragana eta oraina uztartu egiten dira beranduegi iristen diren oporretako eguzkipean.