Sandra Wollner
Zuzendaria eta gidoigilea
Sandra Wollner (Leoben, Austria, 1983) zuzendaria eta gidoigilea da. Muntatzaile gisa aritu ondoren, dokumental-zuzendaritza ikasi zuen Alemaniako Filmakademie Baden-Württembergen. Bere zinemak, giro kezkagarrikoa eta erritmo geldokoa, memoria, identitatea eta errealaren eta artifizialaren arteko mugak arakatzen ditu.
Bere lehen film luzeak, Das unmögliche Bild (2016), Alemaniako Kritikaren Saria jaso zuen. Del inconveniente de haber nacido (2020) filmak —neska itxurako androide bati buruzkoa— Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Berlinaleko Encounters sailean, eta eztabaida bizia piztu zuen. Everytime, bere hirugarren film luzea, Canneseko 2026ko Un Certain Regard sailean estreinatu zen, eta sail horretako sari nagusia lortu zuen.
Filmografia
Everytime (2026), Del inconveniente de haber nacido (2020), Das unmögliche Bild (2016).