Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

Mexiko, Espainia, Frantzia, 2025, 90 min

Chicas tristes

Saioak eta sarrerak

Oraingoz ez dago emanaldirik programatuta.
90 min // JB

Informazio orokorra

Chicas tristes. Mexiko, Espainia, Frantzia, 2025, Fikzioa, 90 min.

Zuzendaritza: Fernanda Tovar. | Gidoia: Fernanda Tovar. | Aktoreak: Rocío Guzmán, Darana Álvarez, Mónica Del Carmen, Tatsumi Milori, Tomás García Agraz.

La Maestra eta Paula ekipoko igerilari onenak dira, baita lagunik onenak ere, harik eta festa batean gorabehera batek dena aldatzen duen arte. La Maestrak, sutsua eta geldiezina izanik, lagunari zerbait gertatu zaiola sumatuko du: orain goibel dago. Egia argitara ateratzen denean, bi adiskideek erabaki ezinezko bati aurre egin beharko diote: Paulak isilik geratu nahi du; La Maestrak, ordea, justizia nahi du. Lehen suntsiezina zen adiskidetasuna inoiz baino gehiago egongo da kolokan.