Fernanda Tovar
Zuzendaria eta gidoigilea
Fernanda Tovar (Mexiko Hiria, 1991) zuzendaria eta gidoigilea da. Zuzendaritza ikasi zuen Centro de Capacitación Cinematográfican (CCC) eta zuzendaritzan masterra egin zuen Bartzelonako ESCACen. Colectivo Colmenaren sortzaileetako bat da, eta zinema Mexikoko telebista publikorako dokumental-serieak zuzentzearekin uztartu du.
Mi edad, la tuya y la edad del mundo (2021) film laburrak —Canneseko Kritikaren Astean hautatua eta Moreliako jaialdian aipamen berezia jaso zuena— eta Quiero estrellarme en seco contra el parabrisas del amor (2024) film laburrak, Tribecako jaialdian estreinatua, Mexikoko zinemaren ahots berrien artean kokatu zuten. Chicas tristes, bere lehen film luzea, 2026ko Berlinaleko Generation 14plus sailean estreinatu zen, eta Kristalezko Hartza irabazi zuen.
Filmografia
Chicas tristes (2026).