shih-ching-tsou.webp

Shih-Ching Tsou

Zuzendaria eta gidoigilea

Shih-Ching Tsou taiwandar-estatubatuar zuzendaria, ekoizlea eta aktorea da. Taipein jaioa, Fu Jen Unibertsitate Katolikoan ikasi zuen, eta ondoren New Yorkera joan zen ikus-entzunezko komunikabideen arloko ikasketak egitera.

Sean Bakerrekin batera hasi zuen bere ibilbide zinematografikoa, harekin batera Take Out (2004) filmaren zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena partekatuz. Lana Sundance jaialdian aurkeztu zen eta nazioarteko hainbat jaialditan aitortza jaso zuen. Ondoren, Starlet (2012), Tangerine (2015), The Florida Project (2017) eta Red Rocket (2021) filmen ekoizle izan zen. Zuzendari gisa egindako bere filmografian Left-Handed Girl (2025) nabarmentzen da, Cannesko Zinemaldiko Kritikarien Astearen sailean estreinatua.

Filmografia

La chica zurda (2025), Take Out (2004).