payal-kapadia.webp

Payal Kapadia

Zuzendaria eta gidoigilea

Payal Kapadiak (Mumbai, India. 1986) Zinema Zuzendaritza ikasi zuen Indiako Zinema eta Telebista Institutuan.

Afternoon Clouds* (2017) eta And What Is The Summer Saying (2018) film laburrak Cannesko Cinéfondationen eta Berlinalen estreinatu ziren, hurrenez hurren. A Night of Knowing Nothing (2021) bere lehen film luzeak dokumental-estreinaldi onenaren Oeil d'Or saria eskuratu zuen Cannesko Quinzaine des cinéastes atalean.

2024an, Frantziako jaialdiko sail ofizialean lehiatu zen Indiako lehen emakumezko zuzendaria bihurtu zen All We Imagine as Light (Lo que imaginamos como luz) filmarekin, eta Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen.

Filmografia

All We Imagine as Light (2024), A Night of Knowing Nothing (2021).