Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

Norma Vila
Argazkia: David Herranz

Norma Vila

Zuzendaria eta gidoigilea

Bilbo, 1983. Diseinu grafikoa, arte-argazkilaritza eta argazki-zuzendaritza ikasi ditu. Zinemagintzan dokumentaletan, film laburretan eta publizitatean hasi zen lanean, kamera-taldeko kide gisa.

2016an, zuzendari gisa egin zuen lehen lana zuzendu, ekoitzi eta batera idatzi zuen: Jules D. film labur fantastikoa. Nazioarteko laurogei hautapen baino gehiago eta hogei sari eta aintzatespen baino gehiago lortu ditu, besteak beste, AEBetako FilmQuest eta Women in Horror jaialdietan, Espainiako Zinebin eta Txinako Genre Celebration jaialdian.

El fin de todas las cosas (2019), berak batera idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuen bigarren film laburra, Malagako Zinemaldian estreinatu zen, eta Guadalajarako Zinemaldian (Mexiko), Suediako Uppsala Int. Short Film Festival jaialdian eta Zinebin, besteak beste, izan da.

Bere film laburrak EITBk, Canal SyFyk eta Canal Darkek eskuratu dituzte Espainian; nazioartean, berriz, Shudder kanalak (AEB, Erresuma Batua, Zeelanda Berria eta Australia) eta WatchAlter plataformak (mundua).

Halaber, The Devil On Your Back film laburra eta El Columpio Asesino taldearentzat Huir bideoklipa ekoitzi ditu, eta ekoizle elkartu gisa parte hartu du Haritz Zubillagaren El ataúd de cristal film luzean. 2025ean, bere lehen film luzea zuzendu zuen, Salitre, eta Sitgeseko Zinemaldian izango du mundu mailako estreinaldia.

Filmografia

Salitre (2026).

Parte hartuko du hemen

  • Estreinaldia Salitre Sarrerak

    Golem Alhóndiga | Urria 31a | 19:30

    Salitre

    Maite bere alabagatik eta negozioagatik bizi da. Nereak Bartzelonara ikastera joatea erabakitzean, alaba independizatzea mehatxu bihurtzen da.

    Gehiago irakurri