agathe-riedinger.webp

Agathe Riedinger

Zuzendaria eta gidoigilea

Parisko ENSAD Arte Dekoratiboen Goi Mailako Eskola Nazionalean diplomaduna, Agathe Riedinger idazlea, zuzendaria eta argazkilaria da. Narrazio-modu desberdinak esploratzen ditu, gehiegikeriaren eta ironiaren artean, batzuetan nahita estetika arrunt edo surrealista erabiliz, munduaren ikuspegi jakin batzuk zalantzan jartzeko eta bereziki hurbileko dituen gaiak lantzeko, hala nola emantzipazioa eta emakumeen egoera.

J'attends Jupiter eta Eve film laburrak zuzendu ditu, nazioarteko jaialdi ugaritan hautatuak izan direnak. Diamant Brut da bere lehen film luzea.

Filmografia

Diamant Brut (2024).