11. edizioa
2006
Aurkezpena
Emakumeek Egindako Zinearen Erakusketak 10 urte beteta, muga hori poz-pozik gainditu genuen, benetan gogoa berotzen zigun eta digun proiektua aurrera ateratzeko gai izan ginelako. Bide horretan, zuen laguntza izan dugu, filmak ikustera etorrita, egiten duguna interesgarria dela indar handiz pentsatzera eraman gaituzuelako.
Erakusketa honek, besteak beste, laguntzen digu hain konplexua eta anitza den gizarte honen ikuspegi zabalagoa edukitzen. Gizarte honek, zalantzarik gabe, aniztasunarekiko errespetuantz eman behar ditu pausuak.
Aurten, XI. Erakusketan, ostera ere egin dugu bide komertzialekoen aldean bestelakoak diren filmen alde, unibertso ezezagun baina erreal eta indar zein energiaz beterikoetara ateak zabalduko dizkigutelakoan.
Astea hasiera emateko hitzaldi bat izango da. Aizpea Goenagaren azken lanaren irudi batzuk izango dira ikusgai hitzaldian. Zuzendari batek literatura testutik abiatuta zinematografiako lan konkretura sormenaren munduan egin beharreko prozesua zein den argitu nahi dugu horrela.
Egitaraua
Osteguna, azaroak 2 — Hirugarren Adinekoentzako unibertsitate-gelan, 20:00
Inaugurazio ekitaldia
Hitzaldia: «El proceso creativo: de la novela al cine».
Hizlaria: Aizpea Goenaga (aktore eta zuzendaria).
Cristina Rota eta Dina Rothekin ikasi zuen interpretazioa. Horrez gain, interpretazio eta dramaturgia-ikasketak egin zituen New Corken.
EHUko Arte Dramatikoko Eskolan diplomatua da.
Zineko antzezle aritu da honako film hauetan: «Ander eta Yul» (Ana Díez); «La cita de Lola» (Lurdes Bañuelos); «El invierno en Lisboa» (J.A. Zorrilla); «Santa Cruz el cura guerrillero» (J. M. Tuduri), Paco Rabal saria lortu zuen maila onarekin bere burua ezagutzera emandako antzezlea izan zen aldetik; «Pecata Minuta» (Ramón Barea).
Telebistan eta antzerkigintzan ere jardun da. ZU(t)GABE/sin ti lanaren egile eta zuzendaria izan eta Antzerkiaren Donostia Hiria saria jaso zuen 1995ean.
GOENKALE telesail arrakastatsuaren gidoilaria da eta XI eta XII. denboraldietan telesail horretako zuzendaria izana.
Bernardo Atxagaren Zeru horiek (Esos cielos) nobela zinerako gidoia prestaturik eta Zeru horiek telesaila zuzendu du.
Clownclusioak Virginia Imaz pailazoaren eskutik.
Astelehena, azaroak 6 — Capitol zinema, 20:00
L'enfant endormi (2004)
Yasmine Kassari · Maroko, Belgika · 95' · JBGA · Gidoia: Yasmine Kassari · Aktoreak: Rachida Brakni, Mounia Osfour, Nermine Elhaggar, Aissa Abdessamie, Fatna Abdessamie, Khamsa Abdessamie
Gure egunetan, Marokoko ipar-ekialdean, Zeinab, ezkondu berri den emakume gaztea bakarrik geldituko da, senarra, ezteiak eta gaua igaroan, herriko beste gizon batzuekin Europarantz abiatzen da eta.
Yasmine Kassari zine-zuzendari, gidoigile eta produktorea da. Marokon jaio zen 1972an. Bruselako INSASen ikasi zuen zinematografia. Nazioartean «Quand les hommes pleurent» (2000) dokumentalaz hasi zen ezaguna izaten. «L'enfant endormi» egin duen lehen film luzea da.
Filmografia: 2004 «L'enfant endormi»; 2002 «Linda et Nadia» (film laburra); 2000 «Quand les hommes pleurent» (dokumentala); 1995 «Chiens errants» (film laburra).
Sariak: 2006, Tarifako Afrikako Zinearen Erakusketako film luze onenarentzako «Griot de Viento» saria; 2006, Las Palmasko Nazioarteko Zinemaldiko zuzendari onenarentzako «Jose Rivero» saria; 2005, Tangerreko Marokoar Zinearen Nazioarteko Jaialdiaren sari nagusia eta emakumezkoen interpretaziorik onena Rachida Braknirentzat (Marroko); 2005, Emakumeek Egindako Zinearen Nazioarteko Jaialdian (Torino, Italia) sari nagusia; 2005, Filmik onenarentzako saria Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones erakusketan; 2005, Zuzendarikik onena, Mar de Platako Nazioarteko Zinemaldian; 2005, «Provincia de Milano» saria berezia, Afrikako, Asiako eta Latinamerikako Zinearen Milanoko Jaialdiaren epaimahaiak emana; 2005, Epaimahaiaren FIPRESCI sari berezia, Fribourgeko Suitza Nazioarteko Zinemaldian; 2004, Namurreko Zine Frankofonoaren Zinemaldiko ikusleen saria; 2004, Europako filmik onenarentzako aipamena Veneziako MOSTRAren selekzio ofizialean.
Asteartea, azaroak 7 — Capitol zinema, 20:00
Cine Club Fas-aren laguntzarekin.
Rosenstrasse (La calle de las rosas) (2003)
Margarethe von Trotta · Alemania · 136' · JBGA · Gidoia: Margarethe von Trotta, Pamela Katz · Aktoreak: Katjia Riemann, María Schrader, Jürgen Vogel, Martin Feifel, Fedja van Huêt
Hannah Berlinera abiatzen da, bere sustraien bila. Han jakingo du bere familiak holokaustoa bizi izan zuela eta bizirik irten zela.
Margarethe von Trotta 1942an jaio zen eta Düsseldorfen hazi zen. 1965ean hasi zuen antzezle-karrera, Stuttgarteko Antzerkiarekin kontratu bat sinatuta. Zine aleman berriko antzezlerik ezagunenetakoa izatera heldu zen Herbert Achternbusch, Rainhard Hauff eta Rainer Werner Fassbinderren filmetan agertuta.
Garai hartan, gainera, gidoiak idazten hasi zen. Idatzi eta zuzendu zuen lehendabiziko filma «El segundo despertar de Christa Klages» (1977) izan zen. Horren ondoren, 1979an, «Hermanas o el equilibrio de la felicidad» heldu zen. 1981ean arrakasta lortu zuen nazioarte-mailan «Las hermanas alemanas» eta «Los años de plomo» filmekin. 1985ean Rosa Luxemburgori buruzko filma egin zuen; honetan, Barbara Sukowak egin zuen protagonistaren papera. 1989an von Trottak «Felix»en koprodukzioan parte hartu zuen, Helke Sander, Helma Sanders-Brahms eta Christel Buschmann emakume aleman zine-zuzendariekin batera.
Filmografia: 1977 «El segundo despertar de Christa Klages»; 1979 «Hermanas o el equilibrio de la felicidad»; 1981 «Marianne and Juliane, las hermanas alemanas»; 1981 «Los años de plomo»; 1983 «Locura de mujer»; 1986 «Rosa Luxemburg»; 1987 «Felix»; 1988 «Amor y deseos»; 1990 «La africana»; 1993 «El largo silencio (Zeit des Zorns)»; 1994 «The Pledge»; 2003 «Rosenstrasse».
Sariak: 2004, Zine Italiarraren Akademiaren David di Donatello saria Europako filmik onenarentzat; 2003, Signis saria, UNICEF saria eta Copa Volpi aktore onenarentzat emana Katja Riemanni, Veneziako Zinemaldian.
Asteazkena, azaroak 8 — Capitol zinema, 20:00
Mugarik Gabe-ren laguntzarekin.
Bride of Silence (Hat mua roi bao lau) (2005)
Doan Minh Phuong eta Doan Thanh Nghia · Vietnam, Alemania, Australia · 114' · JBGA · Gidoia: Doan Minh Phuong · Aktoreak: Truong Ngoc Anh, Nguyen Manh Thang, Truong Huu Quy, Nguyen Nhu Quynh, Nguyen Anh Quan, Trinh Mai Anh
«Bride of Silence» istorioa orain dela 200 urteko Vietnamen gertatzen da, nekazari-munduan. Emakume bat ezkondua egon barik haurdun geldituki eta ez du gai horren inguruan aitormenik egin nahi. Herrixkako zaharrek haurra ibaian uzteko agintzen diote eta, harrigarria bada ere, umea ekaitz ikaragarri batetik bizirik irtengo da.
Doan Minh Phuong eta Doan Thanh Nghia neba-arrebak Vietnamen jaio ziren. Gerra amaitzean, Phuong Alemaniara joan zen eta Nghia Amerikara. Arrebak Vietnam-eko literaturari buruzko aldizkari bat sortu zuen Bonnen.
1990eko hamarkadaren hasieran, Phuong eta Nghia Vietnamera itzuli ziren eta 10 urte ikertzen eman ondoren egin zuten euren lehen filma: «Bride of Silence». Phuong idazle, dokumentalen zuzendari eta art curator da eta Nghia argazkilari eta eskultorea.
Sariak: 2005, Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldiko epaimahaiaren sari berezia; 2005, Opera Primarik onena Keralako Nazioarteko Zinemaldian; 2005, FIPRESCI saria Asiako filmik onenarentzat Bangkokeko Nazioarteko Zinemaldian.
Filmografia: 2005 «Bride of silence».
Osteguna, azaroak 9 — Capitol zinema, 20:00
Une part du ciel (2002)
Bénédicte Liénard · Frantzia, Belgika · 85' · JBGA · Gidoia: Bénédicte Liénard · Aktoreak: Séverine Caneele, Sofia Leboutte, Josiane Stoléru, Yolande Moreau, André Wilms, Olivier Gourmet, Naïma Hireche, Annick Keusterman, Gaëlle Müller, Béatrice Spiga
Iraganean sindikalistak izanik eta lotura hori dutela, Joanna eta Claudine protagonistak, adiskideak diren, hala ere, aldez aurretik oso bestelakoak diren mundu bikoiak dira. Kartzela eta fabrika dira mundu horiek. Kontzientzia hartuta, bizitzaren nondik norakoen berri ematen digute eta horrela gure bizitzak dituzten mugez eta trikimainez geure buruari galdetzera eramaten gaituzte. Gainditu beharreko harmak ez dira beti presondegi batekoak.
Bénédicte Liénard film laburrak zuzentzen hasi zen Belgikan, Louvain-la-Neuveko Difusio Arten Institutuan ikasketak eginda.
Zenbait dokumental zuzendu ondoren, 1997 eta 1998ko aldian, kartzelaren munduan, irudi eta soinu-arloko adierazpen-tailer bat sortu zuen. 2002an, «Una parte del cielo» film luzea sinatu zuen, protagonista Séverine Caneele izan zen.
Sariak: 2003, Buenos Aireseko Nazioarteko Zinemaldiko aktoresarik onenarentzako saria Séverine Caneeleri.
Filmografia: 1992 «Les petites choses qui font la vie» (dokumentala); 1994 «L'adoption, une autre vie» (dokumentala); 1997 «La tête au mur» (dokumentala); 2002 «Une part du ciel».
Ostirala, azaroak 10 — Capitol zinema, 20:00
Estreinaldi nazionala!
Grbavica (2005)
Jasmila Zbanic · Alemania, Austria, Bosnia Herzegovina, Kroazia · 90' · JBGA · Gidoia: Jasmila Zbanic · Aktoreak: Mirjana Karanovic, Luna Mijovic, Leon Lucev, Kenan Catic
«Grbavica» gaur eguneko Sarajevori buruzko istorioa da. Esmak hamabi urteko alaba du: Sara. Esmak Sarak ikastetxeak antolatutako bidaia batean parte hartzeko aukera izatea nahi du. Aita gerran martiri moduan hil zela ziurtagiria aurkeztuz gero, erdi-prezioan aterako zaio bidaia Sarari. Hala ere, Esma geroago gero batean dabil Sarak ziurtagiria eskatzen dion bakoitzean. Badirudi, ziurtagiria eman beharrean, nahiago duela prezio osoa ordaindu, dirua nondik hala ere ateratzeko. Sinistuta dago egia ezkutatzea dela onena bere burua eta alaba babesteko.
Sarajevon 1974an jaioa, antzerki eta zine-zuzendaritzan lizentziatua Arte Dramatikoen Akademian. Zinean hasi aurretik, txotxongilari lan egin zuen Vermonteko Bread and Puppet Theater-en.
«Grbavica» da egin duen lehen film luzea. 1997an hasi zen filmatzen, «Deblokada» artista-elkartea sortu ondoren. Elkarte horren bidez, dokumental, bideo eta film labur asko ekoiztu, idatzi eta zuzendu zituen. Horiek mundu zabaleko hainbat jaialdi eta erakustaldiatan proiektatu dituzte.
Sariak: 2006, Urrezko Hartza BERLINALEn, Berlingo Nazioarteko Zinemaldian.
Filmografia: 2005 «Grbavica».
Larunbata, azaroak 11 — Capitol zinema · Film laburren maratoia
Zapatuko sarrerek egunaren programazio guztirako balio dute. 16:30etik 22:00etara.
Papeles — 16:30
Eliazar Arroyo Fraile · Espainia, 2005 · 17' · Aktoreak: Beatriz Almeida, Musto Barajaos, Miguel Berlanga, Inés Brizuela, Carlos Cañas, Maribel Carro, Zay Nuba, Raúl Torres
Arabiar irakasle batek mendebaldeko herrialde bateko burokraziarekin egoera kafkiarra bizi du. Mundu zibilizatu baten zehar da bidaia, zenbait puntu eta marraz trazatutako mapa baten zehar; hala ere, ezin da inork alde egin zedarritutako eremu horretatik, ala bai?
Fisura — 16:47
Isabel Coll · Espainia, 2005 · 12' · Aktoreak: Chus Dicenta, Antonio Salazar, Elvira Glez Olmedo, Pablo Fernández, María Navarro, Lucía Fernández
Sole kezkatuta dago 9 urteko alabaren portaera dela eta. Bere alaba Mariari zer gertatzen zaion jakin nahi du.
La gallina ciega — 16:59
Isabel Herguera · Espainia, 2005 · 7' · Animazioa
Itsu batek gidatzen duen txakurra galtzen du ezustean batean. Bakarrik eta ilunpean da hiri handi batean. Itsuak horrela ikasiko du bere sendotasuna duen ahulezia onartzean oinarritzen dela.
Otra vida — 17:06
Juana Macías · Espainia, 2005 · 15' · Aktoreak: Julio Perillán, María Aguilera, Jose Luis Torrijo, Antonio de la Torre, Charo Zapardiel, Mariola Ruiz, Carlos Manuel Díaz
Mateok emakume ezezagun batekin amets egiten du gau guztietan. Erabat maitemindua dago emakume horrekin. Haren bizitzan errealitatearen eta ametsaren arteko muga gero eta mehatxu eta zehaztugabeagoa da.
Diario de un desamor — 17:21
Patricia Campo Blasco · Espainia, 2005 · 11' · Aktoreak: Carolina Lapausa, Javier Paez, Lucia Quintana, Pilar Espinosa
Josuk etxetik alde egin du eta Maitasuna eraman du. Gloriarentzat orduantxe hasten da hiru okupa bitxi-bitxiekiko elkarbizitza kaotikoa. Okupak Bakartasuna, Desamodioa eta Zabarkeria dira. Hala ere, ez dago ehun urte dirauen gaitzik...
Espermazotoides — 17:32
Isabel de Ocampo · Espainia, 2005 · 10' · Aktoreak: Natalie Seseña, Óscar Blázquez.
Pablitok umeak nondik datozen jakin nahi du.
El aire que respiro — 17:44
Sara Bilbatua · Espainia, 2004 · 12' · Aktoreak: Lidia Navarro, Elvira Travesí, Javier Manrique, Fany Condado, Luís Mesonero, Chiqui Fernández, Ismael Fritschi, Rosario Pérez, Hugo Mesa
Ángela amets gozo batetik itzartzen da bat-batean. Lanaldia amaituta, parke batera doa atzendako ametsaz ostera gozatzeko asmoz eta horrela errealitate zentzugabe eta estimulu bizigarri gabekotik aldentzeko. Hala ere, parkean jesartzea bera arazoa dela ikusiko du.
Anteayer — 17:52
Liliana Torres · Espainia, 2005 · 8' · Aktoreak: Melanie Olivares, Paul Berrondo
Gau batean Helena eta Javier ez dira ezertaz hizketan ari, baina guztia esaten diote elkarri. «Anteayer» protagonisten bizitzen une batean gertatzen da, zalantzaz beteriko une batean. Denbora aurrera joan da eta bikotearen harremanekin zerikusia izango ez balu bezala egiten du aurrera bakoitzaren bizitzak. Gau batean, gau hartan esaterako, patuak nahi du egoera argi azaltzea haien aurrean eta bigarren aukera bat ematea.
Larunbata, azaroak 11 — Capitol zinema · Ikusterik izan zenuen?
El cielo gira — 18:00
Mercedes Álvarez · Espainia · 110' · JB · Gidoia: Mercedes Álvarez, Arturo Redín · Aktoreak: Antonino Martínez, Silvano García, José Fernández, Cirilo Fernández, Josefa García, Milagros Monje, Elías Álvarez, Crispina Lamata, Valentina García, Pello Azketa (Pintorea)
Aldealseñor Soriako goi-eremu lehorreko herria da. Egun 14 bizilagun ditu. Etengabeko 1000 urteko historia izanda, oraingo herritarrak dira geldituko diren azken belaunaldia. Herrixka oraindik bizirik badago ere, laster iraungiko da, zalapartarik gabe, lekuko barik. Aldealseñorreko herritarrek eta Pello Azketa pintorearen lanak badute ezaugarri komun bat: horien aurrean gauzak desagertzen hasi dira. Narrazioaren gilea bere hastapenetara itzultzen da eta amaiera horri erreparatuko dio, munduaren lehendabiziko irudia, haurtzaroko irudia, berriro bereganatu nahi balu bezala.
Mercedes Álvarez 1966an jaio zen Gaztela eta Leongo herrixka batean, Aldealseñorren hain zuzen. 1997an fikziozko film labur bat zuzendu zuen: «El viento africano». 1998tik aurrera dokumentaletan lan egin zuen eta Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitateko sortze-arloko dokumentalen masterrean parte hartu zuen. «El cielo gira» filmaren proiektua master horretan sortu zen. Horretarako Jordi Balló unibertsitateko presidentearen laguntza izan zuen eta ikasle batzuek eta Canal+ere lagundu zuten proiektua aurrera ateratzeko. Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Leongo gobernuek ere parte hartu zuten proiektuan. Mercedes Álvarezek El cielo gira egiten hasi aurreko lanetan urtebete eman zuen, filmatzen 7 edo 8 aste eta edizioa egiten zortzi hilabete.
Sariak: 2005, Buenos Aireseko Zine Independentearen Nazioarteko Jaialdian Filmik onenarentzako saria eta FIPRESCI saria; 2005, Rotterdameko Nazioarteko Jaialdiaren Tigre Award Saria; 2005, Pariseko Cinema du réel Nazioarteko Jaialdiaren sari nagusia.
Filmografia: 1998 «El viento africano» (Film laburra); 2004 «El cielo gira».
El calentito — 20:00
Chus Gutiérrez · Espainia · 89' · JB · Gidoia: Juan Carlos Rubio eta Chus Gutiérrez · Aktoreak: Verónica Sánchez, Macarena Gómez, Juan Sanz, Ruth Díaz, Nuria González, Aitor Merino, Estibaliz Gabilondo, Lluvia Rojo, Nilo Mur, Jordi Vilches, Antonio Dechent, Isabel Ordaz, Mariano Peña
Sararen bizimodua beti berdina eta konbentzionala da; hala ere, gauzak aldatuko dira neska batzuk ezagutzen dituenean: «Las Siux». Musika-banda punkia eta Madrileko mugidaren pil-pilean dagoen lokalean jotzen dute. «El Calentito» da modako lokal hori. Patuak Sara taldeko abeslari berria izatea nahi izango du eta debuta noiz eta 1981eko otsailaren 23an izatea aurreikusita dago. Estatu-kolpea izango da egun horretan.
1991n lehen film luzea zuzendu zuen: «Subset». New Corken filmatu zuen eta produkzioa espainiarra izan zen. Horren ondoren, «Sexo Oral» (1993), «Alma Gitana» (1995), «Insomnio» (1997) eta «Poniente» (2002) filmatu zituen. «Ellas son así» telesaioa ere egin zuen. 2004an «Las siete alcantarillas» eta «Adolescentes» film laburretan elkartasuna helburu zuten «En el Mundo a cada rato» eta «Hay motivo» film luzeetan parte hartu zuen. Gaztela eta Leongo Arte Garaikidearen Museoa (MUSAC) inauguratzeko prestaturiko «Emergencias» izeneko erakustaldi kolektiboan parte hartu du orain gutxi, bideoarte pieza bat aurkeztuta.
Sariak: 2005, Filmik onena, aktoresa onena (Nuria González) eta musika onena sariak (Tao Gutiérrez), Monte-Carloko Film Festival de la Comedien.
Filmografia: 2005 «El calentito»; 2002 «Poniente»; 1998 «Insomnio»; 1996 «Alma gitana»; 1994 «Sexo oral»; 1991 «Sublet».
Hermanas — 22:00
Julia Solomonoff · Espainia, Argentina, Brasil · 88' · JB · Gidoia: Julia Solomonoff · Aktoreak: Ingrid Rubio, Valeria Bertuccelli, Adrián Navarro, Nicolás Pauls, Milton de la Canal, Horacio Peña, Mónica Galán, Eusebio Poncela
Texas, 1984: Natalia eta Elena ahizpek banandu beharra izan zuten gaztetxoak zirela. Horrela izan bada, bakoitza bere aldetik joan zen. Bederatzi urte igaraden berriz ere elkartu dira. Haren aita, David Levin, intelektual eta kazetaria, hil zenean eleberri bat argitaratu gabe utzi zuen. Nobela irakurtzen hasi bezain laster, Natalia bere familiaren historia dela konturatzen da, diktadura-garaiko historia.
1968an jaio zen Rosarion (Argentina). Argentinako Zinematografiako Esperimentazio eta Zuzendaritza Zentroan (CERC) graduatu zen. Zentro hori egun ENERC da; hau da, Zinematografiako Esperimentazio eta Zuzendaritzaren Eskola Nazionala. Ikasketak New Yorken amaitu zituen, Columbia unibertsitateko zineari buruzko masterra eginda. Solomonoffek film labur eta telebistarako lan askotan parte hartu du. Gainera, Isabel Coixet, Luis Puenzo, Walter Salles eta Carlos Sorínen zuzendaritza-laguntzaile izan da. «Hermanas» izeneko lehen film luzearen gidoia gonbidatu dute Sundance Labera, Pariseko gidoilarien mintegira eta Berlingo Zinemaldiko Talent Campusera.
Filmografia: 2004 «Hermanas»; 2003 «Ahora» (Film laburra); 2001 «Scratch» (Film laburra); 1998 «Siesta» (Film laburra); 1993 «Un día con Angela» (Film laburra); 1992 «Octavo 51» (Film laburra).