Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

María Bestar

María Bestar

Abeslaria, konpositorea, gidoigilea eta zuzendaria

María Bestar abeslaria, konpositorea, gidoilaria, zuzendaria eta aktorea da.

Hamabost urtetik gorako ibilbidea egin ondoren musikaren industrian, ikus-entzunezkoen arloan hasi zen lanean gidoilari eta zuzendari gisa.

Gidoigintza ikasi zuen Ars Media eskolan (Espainia), eta zinema-zuzendaritzako ikasketak egin zituen New Yorken; interpretazioko prestakuntza, berriz, Miamin.

Televisión Española, Telemundo, Televisa, NBC Studios eta Netflixentzat garatutako proiektuetan parte hartu du, fikziozko hainbat telesailen garapenean lan eginez.

Berak idatzi, zuzendu eta antzeztutako No estás loca film laburra No estás loca. La verdad sobre la violencia vicaria dokumental luzearen abiapuntua izan zen. Film laburrak Zuzendaritza Onenaren Saria jaso zuen Alacanteko Zinemaldian, baita Advocacy arloko Nazioarteko Sari Berezia ere Coronado Islandeko Zinemaldian (San Diego). Horrez gain, jaialdi ugaritako hautaketa ofizialean parte hartu zuen, tartean Malagako Zinemaldian.

Aktore gisa, Serrines, madera de actor, La caza: Irati, Raphael eta Kraken telesailetan parte hartu du.

Gaur egun, Encerradas fikziozko bere hurrengo film luzea prestatzen ari da.

Filmografia

No estás loca (2025).

Parte hartuko du hemen

  • Sarrera doan

    Sala BBK | Urria 26a | 18:00

    No estás loca. La verdad sobre la violencia vicaria

    Indarkeria bikarioaren muinera egindako bidaia: genero-indarkeriaren adierazpenik ankerrena, non seme-alabak amen aurka min egiteko tresna bihurtzen diren.

    Gehiago irakurri
  • Sarrera doan

    Sala BBK | Urria 26a | 19:30

    Indarkeria bikarioa. Seme-alabak indarkeria matxistaren zerbitzura.

    Oraindik ere neurri handi batean ikusezina den errealitate batean sakontzeko gunea.

    Gehiago irakurri