Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

J

Judith Godrèche

Aktorea, zuzendaria eta gidoigilea

Judith Godrèche (Paris, 1972) aktorea, zuzendaria eta gidoigilea da. Nerabezaroan hasi zen antzezten, eta Frantziako zinemako aktore ezagunenetako bat bihurtu zen, La desencantada (1990), Ridículo (1996) edo El hombre de la máscara de hierro (1998) bezalako filmekin.

2024an, Frantziako #MeToo mugimenduaren figura nagusietako bat bihurtu zen, Benoît Jacquot eta Jacques Doillon zuzendariak sexu-erasoengatik salatu zituenean, adingabea zenean gertatutako egitateengatik; urte hartako César sarietan egindako hitzaldiak oihartzun handia izan zuen. Mobilizazio horretatik sortu zen Moi aussi (2024) film laburra, Cannesen aurkeztua. Bere lehen film luzearen —Toutes les filles pleurent (2010)— eta Icon of French Cinema (2023) telesailaren ondoren, Memoria de chica zuzendu zuen, Annie Ernauxen eleberriaren moldaketa, Canneseko 2026ko Un Certain Regard sailean estreinatua.

Filmografia

Memoria de chica (2026), Toutes les filles pleurent (2010).