Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

Metro Bilbao, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokia · Urriaren 1etik 15era

Gogokoenak

Xehetasunak

Urriaren 1etik 15era
Sarrera doan

Erakusketari buruz

Zein filmek uzten digute arrastoa, hunkitzen gaituzte edo munduari begiratzeko dugun modua aldatzen digute?

Zinemakumeak gara!-k, euskal kulturako zazpi emakume nabarmeni gonbita egin diegu, emakume batek zuzendutako eta haien bizitzan arrastoa utzi duen film bat gurekin parteka dezaten. Haien hitzen eta hautuen bidez, erakusketa honek beste begirada batzuk ezagutzera, zinemarekin ditugun loturak aztertzera eta emakumeek kontatutako istorioen aberastasuna eta aniztasuna aitortzera gonbidatzen gaitu.

Eskerrak

Eider Rodríguez, Maialen Beloki, Izaro, Alaine Aguirre, Helena Taberna, Susana Abaitua, Miren Arzalluz.