Erakusketa: Gogokoenak
Gogokoenak: arrastoa uzten duten zazpi film.
Badira hunkitzen gaituzten, gurekin geratzen diren eta bizitza ulertzeko dugun moduan arrastoa uzten duten filmak.
Zazpi emakume erreferentek beren bizitzan arrastoa utzi duen emakume batek zuzendutako film bat aukeratu dute. Zazpi hautu pertsonal, beste begirada batzuetara hurbiltzeko eta emakumeek kontatutako istorioen aberastasuna eta aniztasuna ezagutzeko.
Gogokoenak erakusketa entzun ere egin daiteke. Panel bakoitzean QR kode bat dago, mugikorretik audiogidak entzuteko.
Non dago ikusgai erakusketa?
Urriaren 15era arte: Zazpikaleak geltokian.
Urriaren 15etik 31ra: Santimami geltokian.
Jarri entzungailuak, murgildu haien istorioetan eta ezagutu haien bizitzetan arrastoa utzi duten filmak. Agian, horietakoren batek mundua beste modu batera begiratzera gonbidatuko zaitu.
Edizio honetako protagonistak:
Eider Rodríguez
Maialen Beloki
Izaro
Alaine Aguirre
Helena Taberna
Susana Abaitua
Miren Arzalluz