Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

2003

Aurkezpena

Udagoiena, aldatu egin ohi da argia eta koloreek gomutarako, gogoetarako eta proiektu berriak egiteko nahiera eragiten digute. Orduantxe azaltzen zaigu bere tonu bero eta limurtzaileen edertasun betea.

Ez da harritzekoa urtaro hau zinerako garaia izatea. Irailetik aurrera, fokuak isiotu, argiak amatatu eta atzera hasten da zinearen jarioa: jaialdiek, estreinaldiek eta erakusketek hartzen dituzte pantailak euren xarma eta liluraz.

Guk, aurten ere, Emakumeek egindako Zinearen Erakusketa eskainiko dizuegu.

Oraingoan, guretzat ezezagunak diren kultura eta bizimodua duten herrietako ekoizleen filmak ekartzeko ahalegina egin gura izan dugu, horrela bizitza ulertzeko eta irudi bihurtzeko bestelako erak erakusteko.

Ekoizpen hauen bidez, gizonek eta emakumeek munduan jazotzen dena hobeto aditu dutelakoan gaude.

Gure erakusketa, zirkuitu komertzialetan tokirik ez duten kalitatezko obren aldeko postura da, begiratzen eta beste begi batzuekin, bestelakoekin, ikusten duen zinea salbatzeko.

Bat egiten dugu Agnès Varda-ren berbekin, honako hau dionean: «Emakumeak bere begiekin, eta ez besteenekin, begiratu behar dio bere buruari» eta beste hau eransten diogu: «bere begirakunearekin begiratu behar du dena».

Egitaraua

Ostirala, urriak 24 — Bidebarrieta liburutegia, 20:00

Inaugurazio-hitzaldia: «La crisis del cine Europeo»
Hizlariak: Inés París eta Daniela Fejerman.

Inés París eta Daniela Fejerman zine-zuzendariak eta gidoigileak dira.

Inés París Filosofian lizentziaduna da. Arte Dramatikoa (interpretazioa eta zuzendaritza) ikasi zuen. Antzezle moduan hasi zen; horren ondoren, Madrileko Espainiar Antzertian Miguel Narros-en zuzendaritza-laguntzaile jardun zuen.

Daniela Fejerman Psikologian lizentziaduna da. Antzerki-munduan hasi zen profesional moduan prestakuntza hartzen. Lehendabizi, aktore moduan eta, horren ondoren, autore jardunez (Calderón de la Barca antzerkiaren sari nazionalerako finalista izan zen eta antzerki-testuen egile gazteentzako Marqués De Bradomín lehiaketan akzesit lortu zuen).

Duela bederatzi urte elkar ezagutu zuten, TVErentzat lanean ari zirela. Zenbait urtez espainiar telebistarako idatzi zituzten «egoera-komediaren» generoko sail batzuk izan ziren espainiar telebistan genero horretan egindako lehenengoak.

Telebistarako gidoilari jardunaren hasieretako sail hauek aipa ditzakegu: «Todos los hombres sois iguales» (Telecincorentzat Bocaboca-k egindako produkzioa) «El destino en sus manos» (TVErentzat Bocaboca egindako produkzioa) eta «Famosos y Familia» (Fernando Colomo, TVE).

Zine-zuzendaritzan «A mí quién me manda meterme en esto» eta «Vamos a dejarlo» film laburrak hasi ziren. Film labur horiekin, besteak beste, sari hauek lortu zituzten.

  1. urtean estreinatu zuten zuzendari moduan egindako lehenengo film luzea: «A mi madre le gustan las mujeres». Fernando Colomok produzitutako pelikula honek arrakasta handia lortu zuen, bai kritikaren, bai ikusleen aldetik, eta Goya sarirako hiru izendapen lortu zituzten: interpretaziorako (Leonor Watling) zuzendari gazteentzako (Inés eta Daniela) eta musikarako (Juan Bardem) izendapenak, hain zuzen.

Filma orain gutxi estreinatu dute Frantzian eta oso harrera ona egin diote. Horrez gain, nazioarteko zenbait zinemalditan lortu ditu sariak; hala nola:

  • Miamiko zine latinoaren jaialdian, ikuslegoaren saria eta aktoresa onenarentzako saria.
  • Annencyko (Frantzia) zinemaldian, film onenarentzako ikuslegoaren saria.
  • Lorcako (Espainia) zinemaldian, film onenarentzako ikuslegoaren saria eta epaimahaiaren gidoi onenarentzat eta aktoresa onenarentzat emandako sariak.
  • Turingo zinemaldian: film onenarentzako saria.
  • Donibane Lohizuneko (Frantzia) zinemaldian, film onenaren ikuslegoaren eta epaimahaiaren sariak, interpretaziorik onenarentzako eta zuzendaritzarik onenarentzako sariak.

Inés eta Daniela Patricia Ferreirak zuzendutako «Sé quién eres» filmaren gidoigileak dira. Tudelako Opera Prima zinemaldian sarituak izan ziren gidoi haien eta 2001ean, gidoirik onenarentzako saria lortu zuten.

Biak aritu dira gidoiei eta interpretazioari buruzko eskolak ematen. Horrela, irakasle jardun dute San Antonio de los Bañoseko (Kuba) zine-eskolan, Madrileko ECAMen, ALMAn (ikus-entzunezkoen autoreen elkartea), Madrileko Carlos III unibertsitatean eta UNEDen.

Aurten Antena Tres telebistan Natalia Verbekek eta Emma Suárezek antzeztutako «El Pantano» telesaila estreinatzeko dute.

Astelehena, urriak 27 — Ideales zineak, 20:00

Basurdea (film laburra)
Ane Muñoz Mitxelena · Espainia, 2002 · 14'
Arrantzale xume bik basurdea aurkitu dute mendian perretxikotan zebiltzala. Tupusteko topo egite honek senperrenak ikusaraziko dizkie.

Ane Muñoz Mitxelena. Hondarribia, 1967. Kazetaritzan diplomatua EHUn (Leioa) eta Irudi eta Soinuan lizentziatua UCMn (Madril). Filmografia: 1997 «Examen» (film laburra, Betacam SP); 2000 «El pan de cada día» (film laburra, 35 mm); 2001 «Pequeños líos» (film laburra, Mimidu).

Vylet (film luzea)
Alice Nellis · Txekiar Errepublika, 1998 · 100 min · Gidoigilea eta zuzendaria: Alice Nellis · Aktoreak: Iva Jauzurova, Teodora Remundova, Ibor Bares, Sabina Remundova
Duela urte erdi hil zitzaien aitaren errautsak zabaltzeko Eslovakiara doan familia baten bidaia kontatzen digu komedia beltz honek. Bidaia horretan familiako kide bakoitzak zerbait berria ikasiko du bere buruaz eta besteenaz.

Alice Nellis. Ceske Budejovice-n (Txekiar Errepublika) jaio zen 1971n. Alice Nellisek Ingeles eta Amerikar Literaturako Masterra lortu zuen eta gidoi-ikasketak egin zituen Pragako FAMUn. 1997an hasi zuen karrera zinematografikoa, garai hartan telebistarentzat film laburrak eta dokumentalak egiten zituela. 2000. urtean bere lehenengo film luzea idatzi eta zuzendu zuen: Eeny meeny. Film horrekin nazioarteko sari batzuk lortu zituen; besteak beste, Karlovy Vary-ko FIPRESCI saria berezia. Filmografia: 2000 «Eeny meeny»; 2002 «Vylet». Sariak: «Nuevos Directores» Jazztel 150.000 € saria, Donostiako Zinemaldia 2003.

Asteartea, urriak 28 — Ideales zineak, 20:00

Dortoka uhartea (film laburra)
Maru Solores · Espainia, 2002 · 15'
Espaziotik datorren izakia lurrera erori eta harri bihurtutako dortokaren antza duen uhartera iritsi da.

Maru Solores. Donostia, 1968. Berlinen bizi da azken urteotan. Zine-zuzendaritzako ikasketetan egin ditu Berlingo Zine eta Telebista Akademian. Filmografia: 1992 «Perversos Polimorfos» (bideo esperimentala); 1996 «Un» (film laburra, bideo esperimentala, 8 eta 16); 1997 «Oriente Tango» (film laburra, 16 mm); 2000 «Dei Fran» (die Cine Erbscheff macht, dokumentala, Betacam SP), «Querido Gustavo» (Heber Helmut, dokumentala, Betacam SP).

Rachida (film luzea)
Yamina Bachir · Aljeria, 2002 · 100 min · JBGA · Gidoigilea eta zuzendaria: Yamina Bachir · Aktoreak: Ibissème Djondi, Bahiarachedi, Hamid Demas
Lanean diharduen eskolan bonba ipintzeari uko egingo dion maistra gazte baten bizitza kontatzen du filmak; bizitza amesgaizto bihurtuko zaio ondorioz.

Yamina Bachir-Chouikh muntaketa-laguntzaile lanetan hasi zen zinean 1970eko hamarkadan. Apurka-apurka egin zuen aurrera eta muntaketa-lanekin batera hainbat gidoi idatzi zituen. 1976an Merzak Allouache-rekin jardun zen elkarlanean honen lehenengo film luzean, Omar Gatlato filmean alegia. 1981ean Mohamed Lakhdar Hamina-ren Vent de Sable-ren gidoia idatzi zuen. 1996an Rachida idatzi zuen. Bost urte geroago filmatu zen.

Asteazkena, urriak 29 — Ideales zineak, 20:00

La cita de Lola (film laburra)
Lurdes Bañuelos · 1990 · 12'
Madrilen zapata-denda duten lagun bi dira Lola eta Ane. Lolak asteburuan hirian geratuko dela erabakitzen dio eta, beraz, supermerkatura doa. Han topo egite arraroa izango du.

À ma soeur (film luzea)
Catherine Breillat · Frantzia-Italia, 2000 · JBGA · 93' · Gidoigilea eta zuzendaria: Catherine Breillat
Anaïs-ek 13 urte ditu. Bere gorputza samin-iturria da eta aldi berean, sendotasun babeslea. Udarekin batera maitasuna heltzen da, lehenengo amodioa zer den ikastea. Anaïs-ek, esperientzia hori bizitzen du, 15 urteko Elena ahizpa du ispilu, aldi berean gorrotatzen du eta maite du, gaztetatik hain birjintasuna galtzea, gazteek birjintasuna galtzea, gazteek birjintasuna hasiberritasuna eta bortxakeria hasiberritasuna eta bortxakeria hasibetadaridarena, eta nola udan tragediaren hasiera izan litekeen.

Catherine Breillat. 1948an jaio zen Deux Sèvres herrialdean. 17 urte zituela, «L'homme facile» idatzi zuen; lan horrek oihartzun handia eduki zuen literaturaren arloan. Zinemagile, idazle eta gidoilari; 7 liburu argitaratu ditu eta zenbait film luze zuzendaritako ditu, bere-berekoak. Pasioa eta maitasun-desioa dituzten zinemagile honek, koitoaren edertasuna eta bortizkeria islatzen ditu bere filmetako eszenetan. Filmografia: 1976 «Une vrai jeune fille»; 1979 «Juego nocturno»; 1988 «36 fillete»; 1990 «Sale comme un angel»; 1995 «A propos de Nice, la suite»; 1998 «Parfait d'amour!»; 1999 «Romance X»; 2000 «À ma soeur»; 2002 «Scenes intimes».

Osteguna, urriak 30 — Ideales zineak, 20:00

Simétricos (film laburra)
Laura Belloso · 1994
Juan morroi arrunta da. Jose ere bai. Baina halabeharrak aurrez aurre jarriko ditu eta pertsona bera dela ohartuko da.

Laura Belloso. Filmografia: 1994 «Simétricos» (35 mm); 1995 «Blanca o la Luna» (35 mm); 1997 «Destiempo» (35 mm); 2001 «El último cuento» (35 mm).

La pizarra (film luzea)
Samira Makhmalbaf · Iran, 2000 · 585 m · Gidoigileak: Mohsen eta Samira Makhmalbaf · Aktoreak: Said Mohamadi, Behnaz Jafari
Maisu-maistra kurduak, arbelak bizkarrean lotuta euren herriko basamortuan hara-hona, euren herrixken kontrako bonbardaketatik ihesi.

Samira Makhmalbaf. Teheranen jaio zen 1979an. Mohsen Makhmalbaf zuzendari ezagunaren alaba da. Zortzi urte zituenetik zenbait filmetan jardun zen antzezle, eta zuzendaritzako laguntzaile bihurtu zen zortzi urte betetzean. Hamabost urterekin ikasketak utzi zituen zuzendaritzako laguntzaile bihurtzeko. Ondoren zenbait dokumental laguntzaile egin zituen eta film luzeetan zuzendaritzako debuta egin zuen La Manzana lanarekin. Filmografia: «La manzana»; 2000 «La Pizarra»; 2003 «A las cinco».

Ostirala, urriak 31 — Ideales zineak, 20:00

Una buena transacción (film laburra)
Maite Arrieta · 1992
Filmaren protagonista mutil-lagunaren xerekin gogaituta, bere adiskide bati uztea erabaki du.

El juego de la silla (film luzea)
Ana Katz · Argentina, 2003 · 93' · Gidoigilea eta zuzendaria: Ana Katz · Aktoreak: Raquel Bank, Diego de Paula, Ana Katz
Victor denbora gutxirako itzuli da Buenos Airesera, baina hasierako ustetik zeharo aparteko ondorioak izango ditu.

Ana Katz. Buenos Aires, 1975. Zine-zuzendaritza ikasi zuen Zinearen Unibertsitatean; gaur egun ere irakasle jarduten du eskolan. Zuzendari-laguntzaile ere ari da. Zuzendaritzarik onenari emandako ACE saria jaso zuen «El juego de la silla» lanaren antzerkirako bertsioagatik. Filmografia: film laburra «Ojalá corriera el viento»; 2002 «El juego de la silla», Aipamen berezia Made in Spain saria, Donostiako nazioarteko zinemaldia.

Larunbata, zapatua 1 — Ideales zineak, 16:30 · Film laburraren maratoia

Zapatuko sarrerek egunaren programazio guztirako balio dute.

Maite y las nubes
Ana Rosa Diego · 2002 · 14'
Maitek Blanca konbentzitu du ile-apaindegira lagundu diezaion. Han zerbait gertatuko da, bizitza zeharo aldatuko diena.

No pienso volver
Alicia Puig · 2001 · 20'
Aita hil ondoren jaioterrira itzuli da Sesé; han ikusiko du aita ez zela berak uste zuen bezalakoa. Sariak: Film laburrik onena, 2 Emos 98 Sevilla; Film laburrik onena, Buñol, Valentzia; Zuzendaritzarik onena, Bahia, Brasil.

Sinfonía desconcertante
Belén Santos · 27'

Alianza mortal
Hnos. Rico · 2003 · 13'
Alejandra, Mónica eta Lola lagunak dira aspaldidanik. Eraztun berdinak dituzte eta aliantza egin dute euren artean.

Pollo al horno
Lucía García · 13'
Elenak matrakan egin du senargaiarekin eta kontsolamenduaren premian dago; baina lagunei deitu eta bakoitzak bere kezkez dihardu. TRAMAren hautatua.

La isla de la tortuga
Maru Solores · 2002 · 15'
Espaziotik datorren izakia lurrera erori eta harri bihurtutako dortokaren antza duen uhartera iritsi da. Ainhoa da, 9 urteko umea. TRAMAren hautatua.

Patada a una piedra
Judith Miralles · 2002 · 14'
Hiri handi bateko aldirian irauten dirau Juliak hegazkinak pasatzen ikusten, noizbait auzotik alde egin eta bizimodu berria egiteko esperantzan. TRAMAren hautatua.

Larunbata, zapatua 1 — Ideales zineak, 18:20 · Ikusi zenituen?

Poniente
Chus Gutiérrez · Espainia, 2002 · 95'
Lucía Almeriako bere herrira itzuli da aitaren hiletetara eta etxeko negozioaz arduratzeko.

Chus Gutiérrez (María Jesús Gutiérrez Ortiz; Granada, 1962). Madrilera joan zen bizitzera 8 urte zituela. 1986an New Yorken izan zen zenbait bideo eta zine-ikastarotan. Hainbat film labur zuzendu ditu super 8an eta proiektu batzuetan ari da parte hartzen beste zuzendari batzuekin. Zenbait filmetan aritu da aktore moduan. Filmografia: 1984 «Porro en the roof» (film laburra); 1985 «Suikers of fine» (film laburra); 1986 «Topicana» eta «Merry Round» (film laburrak); 1987 «La cinta dorada» (film laburra); 1988 «Xox.» (bideoklipa); 1989 «Pezdro» (film laburra); 1992 «Sublet» (film luzea); 1995 «Alma gitana» (film luzea); 1998 «Junio» (film luzea); 1999 «Ellas son así» (serie tb); 2002 «Poniente».

Real women have curves
Patricia Cardoso · EEBB, 2002 · 90' · Zuzendaria: Patricia Cardoso · Gidoigileak: Josefina López eta George La Voo · Aktoreak: América Ferrera, Lupe Ontiveros
Anaren, Los Angeles ekialdeko mexikar gaztearen, bizitza eta beronen borroka bere ametsak betetzeko familiari eta tradizioei leial eusteari utzi barik. Sariak: Ikusleen saria eta epaimahaiaren sari berezia, Sundanceko jaialdian 2002. Gazteen saria, Donostian 2002.

El círculo íntimo
Samantha Lang · Australia, 2000 · 90' · Zuzendaria: Samantha Lang · Gidoigilea: Anne Kennedy · Aktoreak: Susie Porte, Kelly McGullis, Albie Cornish
Thriller erotikoa; ikasle gazte bat hil dute, eta haren heriotza argitzen ari da ikertzaile detektibe bat. Filmografia: 1995 «Audacious» eta «Out» (film laburrak); 1997 «El pozo» (film luzea); 2000 «El círculo íntimo» (film luzea); 2002 «El ídolo» (film luzea).