31. edizioa
2026
Egitaraua
Asteartea, urriak 20 · 18:00 — KLAKETA. 0
Bilborock · Doako sarrera
Zer gertatzen da film bat pantailara iritsi aurretik? KLAKETA. 0k zinema sortzeko prozesuan eta Euskal Herriko ikus-entzunezko industriaren errealitatean barrena egiten den ibilbidea proposatzen du, hori posible egiten dutenen ikuspegitik.
18:00 · Irekiera eta ongietorria.
18:15 · Nola egiten da film bat? Lara Izagirre Garizurieta zuzendariarekin eta María Goiricelaya Burón gidoigilearekin solasaldia, Yerma filmaren sorkuntza-prozesuari buruz: ideiatik eta finantzaketatik filmaketa eta postprodukziora.
19:00 · Begirada laburrak. Emakumeek zuzendutako hiru film laburren proiekzioa: Ultramarino (Maren Zubeldia, Silvina Guglielmotti), Habana industrial (Ainhoa Ordoñez Yraolagoitia) eta El regalo (Lara Izagirre Garizurieta).
19:45 · Topaketa zinemagileekin. Aurkezpena eta solasaldia zuzendariekin, Oizeder Mayo kazetariak gidatuta.
20:00 · Fuera de campo. Topagune informala, koktel batekin, zinemagileak, ikasleak, prentsa eta publikoa harremanetan jartzeko.
Hasiera-gala
Sala BBK · Doako sarrera
Ostirala, urriak 23 · 19:00
Zinemakumeak gara!-ren 31. edizioaren hasiera-gala, María Urcelay aktoreak gidatua, zuzeneko musika eta emakumeek zuzendutako zinemaren aitortza uztartuko ditu. Gaualdian, Eneritz Furyak abeslariaren emanaldia izango da, eta jaialdiko bi sari nagusi banatuko dira: Simone de Beauvoir Saria, Leticia Dolera zinemagile eta aktoreari emango zaiona, eta Bihargi Saria, Katixa de Silva Ruiz de Austri ekoizle exekutiboari emango zaiona.
Larunbata, urriak 24 · 10:30 — Tailerra: Female Rage
Palacio Yohn (Edificio "La Bolsa") · Sarrera: 12 €
Irakaslea: Itxaso del Castillo Aira
Haserrea, amorrua edo indarkeria emozio «ez oso femeninoak» direla jo izan da, eta txikitatik zigortu egiten dira. Tailer honetan emakumeen haserrearen irudikapenak errepasatuko dira zinemaren historian zehar, La heredera (1951) filmetik Una joven prometedora (2020) filmeraino, Thelma y Louise (1991), 1970eko hamarkadako rape revenge azpigeneroa eta sorginaren figura barne.
Larunbata, urriak 24 · 18:00 — Armeniar zinema
La Sinsorga · Doako sarrera
Orsola Casagrande kazetari eta ikertzaileak eta Mariam Ohanyan, KIN Emakumeen Nazioarteko Zinema Jaialdiaren zuzendariak, komisariatua
Gaur egungo armeniar zinemaren ahots berezienetako batzuk ezagutzeko ibilbidea, emakume zinemagileen lana eta zinemak memoria, salaketa eta itxaropenerako espazio gisa duen ahalmena ardatz hartuta, hamarkadetan luzatutako gatazkek eta Nagorno-Karabakheko armeniar biztanleek bizi izan dituzten azken gertakariek markatutako testuinguruan.
The Land of Sun
Armenia, 2024 · 12 min · Ruby Ardash Mardirossian
Shamshadin izenak «Eguzkiaren lurraldea» esan nahi badu ere, lainoa etengabe itzultzen da Armeniako mugako eskualde txiki honetara. Hala ere, bertako biztanleak bertako mendiak bezain sendoak eta bertako eguzkia bezain argitsuak dira.
Still in Those Deserts
Armenia, 2025 · 17 min · Elina Yerkanyan
Arinen istorioa, Armeniako genozidioaren biziraule baten ondorengoarena, bere arbasoen sufrimenduaren oihartzunak orainean antzematen dituena eta armeniar identitatea zalantzan jartzen duena, oroitzapen pertsonalak memoria kolektiboarekin uztartuz.
Resonance
Armenia, 2025 · 15 min · Lucy Vartanian
Elena, alabarekin bizi den piano-jotzailea, ustekabean ohartzen da alabak gezurra esan diola eta Kontserbatorioa utzi duela. Bizitza osoan alabaren erabakiak kontrolatu ondoren, Elenak beste behin ere erabaki hori har ez dezan saiatuko da.
Good Girl
Armenia, 2022 · 5 min · VVAA
Animaziozko film laburra, KIN Zinemaldiak eta «Tsekh Animatsii»k antolatutako eskulanezko animazio-laborategian egina, Goethe-Institutuaren babesarekin.
Armenia: Invisible Country
Armenia, 2013 · 12 min · Mariam Ohanyan
Londresko British Museumek Armeniako antzinako historiako objektuen bilduma garrantzitsua dauka. «Antzinako Turkia» izeneko areto batean seinalatutako pieza bat bilatzean —garai hartan existitzen ez zen entitate bat—, filmak ikuspegi etnologikotik argitzen du irudikapen historiko oker hori.
Astelehena, urriak 26 · 18:00
No estás loca. La verdad sobre la violencia vicaria
Sala BBK · Doako sarrera
Espainia, 2025 · 85 min · María Bestar
Indarkeria bikarioaren muinera egindako bidaia: genero-indarkeriaren adierazpenik ankerrena, non seme-alabak amen aurka min egiteko tresna bihurtzen diren. Dokumentalak berrogei emakume, haur eta profesional baino gehiagoren testigantzak biltzen ditu, Luis Tosar, Hovik Keuchkerian, Maxi Iglesias, Jordi Planas eta Eduard Fernández aktoreen ahotsarekin.
Mahai-ingurua: Indarkeria bikarioa. Seme-alabak indarkeria matxistaren zerbitzura
Sala BBK · Doako sarrera
Astelehena, urriak 26 · 19:30
No estás loca dokumentalaren proiekzioaren ondoren, María Bestar zuzendariak mahai-inguru batean parte hartuko du Rebeca Ovejero Fernández lege-aholkulariarekin eta Vicenta Alonso de la Cruz psikologoarekin batera, indarkeria bikarioa ikuspegi juridiko, psikologiko eta sozialetik aztertzeko: haren adierazpen askotarikoak, haurrengan dituen ondorioak eta prebentzioaren, detekzioaren eta esku-hartzearen erronkak.
Astelehena, urriak 26 · 19:30
The End of It
Golem Alhóndiga Zinemak · Sarrera: 5 €
Erresuma Batua, Espainia, Noruega, 2026 · 102 min · María Martínez Bayona
Estreinaldia
Etorkizun hurbil batean, zahartzaroak sendabidea duen eta heriotza aukerakoa den munduan, Clairek, 250 urte betetzear dagoen artista probokatzaileak, nahikoa bizi izan duela erabakitzen du: hil egin nahi du. Bere erabakiak gatazkak piztuko ditu senarrarekin, alabarekin eta adimen artifizialeko laguntzailearekin.
Mahai-ingurua: Odisearen ondoren: nork inspiratzen du gaur egungo zinema?
Sala Bastida (Azkuna Zentroa) · Gonbidapenez
Asteartea, urriak 27 · 18:00
Christopher Nolanen La Odisea filmaren estreinaldiak berriro ekarri du mahai gainera galdera zahar baina beti gaurkotasunez betea: nondik elikatzen da gaur egungo zinema? Mahai-inguru honek literatura eta zinemaren arteko elkarrizketa izango du ardatz, eta egungo idazleek jaialdi horretan duten lekua.
Parte hartzaileak: Txani Rodríguez, Garazi Albizua eta Elizabeth Casillas.
Asteartea, urriak 27 · 19:30
Memoria de chica
Golem Alhóndiga Zinemak · Sarrera: 5 €
Frantzia, 2026 · 117 min · Judith Godrèche
Estreinaldia
Annie Ernaux Rouenera itzuliko da bere azken liburua sinatzera, haurtzaroa igaro zuen hirira. Bidaian, bertigo bizi batek lehen sexu-esperientziara eramango du berriro, bizitza osoan zehar markatu zuen esperientzia batera.
Pantaila handia
Golem Alhóndiga Zinemak · Sarrera: 5 €
Asteazkena, urriak 28 · 17:15
La negra Angustias
Mexiko, 1949 · 82 min · Matilde Landeta
Mexikoko Iraultzaren bete-betean, Angustiasek bortxaketa saiakera batetik ihes egin, zapatistetan bat egin eta koronela bihurtuko da justizia egiteko.
Asteazkena, urriak 28 · 19:30
El deshielo
Txile, AEB, Espainia, Mexiko, 2026 · 110 min · Manuela Martelli
Estreinaldia
Txile, 1992, diktadura amaitu eta bi urtera. Eski-zentro txiki batean, hotelaren jabeen bederatzi urteko biloba Inések lagundu egiten du Hanna, lehiatzeko entrenatzen ari den eski-jotzaile gazte alemaniarrarekin. Hanna desagertzean, haren ama Alemaniatik joango da bila.
Osteguna, urriak 29 · 17:15
Cecilia Bartolomé: Tan lejos, tan cerca
Espainia, 2025 · 97 min · Giovanna Ribes
Estreinaldia
Cecilia Bartolomé alacantarra Espainiako zinemaren zuzendari, gidoilari eta ekoizle aitzindaria da. Zentsuraren ondorioak gogor pairatu bazituen ere, 80 urte beteta ere berezko duen espiritu askeari eusten dio.
Osteguna, urriak 29 · 19:30
Chicas tristes
Mexiko, Espainia, Frantzia, 2026 · 90 min · Fernanda Tovar
Estreinaldia
La Maestra eta Paula ekipoko igerilari onenak dira, baita lagunik onenak ere, harik eta festa batean gorabehera batek dena aldatzen duen arte. Beren adiskidetasuna, lehen menderaezina, inoiz baino gogorrago probatuko da.
Ostirala, urriak 30 · 17:15
El camino
Espainia, 1964 · 90 min · Ana Mariscal
Miguel Delibesen izen bereko eleberriaren egokitzapena. Daniel izeneko mutiko baten istorioa kontatzen du: bere herria utzi eta hirira ikastera joan behar du.
Ostirala, urriak 30 · 19:30
Everytime
Austria, Alemania, 2026 · 123 min · Sandra Wollner
Estreinaldia
Jessie hil ondoren, haren ama Ella aurrera egiten saiatzen da Melli beste alabarekin batera, baina Lux, Jessieren mutil-lagun ohia, berriro agertzen da haien bizitzan. Argitu gabeko erruen eta barkamena bilatzeko saiakera baten artean, iragana eta oraina uztartu egiten dira.
Larunbata, urriak 31 · 19:30
Salitre
Espainia, 2026 · Norma Vila
Gonbidapenez · Estreinaldia
Bere alaba nerabeak kanpora ikastera joatea erabakitzen duenean, Maitek eraikitako mundua erortzen ari dela sentitzen du. Galeraren beldurra handitzen doan heinean, presentzia arrotz bat etxean zabaltzen hasten da.
Gonbidatuak: Norma Vila eta Haizea Carneros.
Luzapenak
Asteazkena, azaroak 4 · 19:00
Yo no moriré de amor
Social Antzokia, Basauri · Doako sarrera
Espainia, Belgika, 2026 · 94 min · Marta Matute
18 urte dituela, Claudiak ez du bere familiaren heroia izan nahi. Amaren gaixotasuna ekaitz isil baten moduan sartzen da etxean. Familiaren betebeharraren eta gaztaroa bizitzeko nahiaren artean, Claudiak bere burua baztertu gabe nola maitatu aukeratu beharko du.
Osteguna, azaroak 5 · 18:30
Calle Málaga
ODEON Multicines Ballonti, Portugalete · Doako sarrera
Frantzia, Espainia, Belgika, Maroko, 2025 · 116 min · Maryam Touzani
María Ángeles Tangerreko espainiar komunitateko 74 urteko emakumea da. Alabak etxea saltzea erabakitzen duenean, nahi gabe alde egin behar du bertatik, eta berreskuratzeko ahaleginetan, maitasunaren aukera berriz aurkituko du.