Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

2025

Egitaraua

Asteartea, urriak 21 · 17:30-20:30

Tailerra: Heroiaren bidaia
Bizkaiko Psikologia Elkargoa — Rodríguez Arias kalea, 5, 2. pisua (Bilbo)
Irakaslea: Belén Ruiz Soroa

Tailer honetan Heroiaren bidaia landuko da, heroiaren bidaiaren egitura ospetsuarekin elkarrizketan dagoen kontzeptua, eta Maureen Murdocken proposamenari jarraituz, literaturan eta zineman emakume protagonisten ibilbideak berrikusteko narratiba alternatibo bat planteatzen duena. Saioan zehar adibide teoriko eta ikus-entzunezkoak aztertuko dira, bi ikuspegiak kontrastatuko dira eta ikerketa kasuak landuko dira, kontakizunak sortzeko eta irakurtzeko modu berriak deskubritzeko.

Zikloa: Nola ikasi emakume izaten (eta ahaleginean ez hiltzen)

Retrospektiba · Zinemakumeak gara!-ren 30 urte
BilbaoArte · Urriak 20-24

«Nola ikasi emakume izaten (eta ahaleginean ez hiltzen)» retrospektiba-zikloak Zinemakumeak gara!-ren 30. urteurrena ospatzen du. Bost egunetan zehar, nazioarteko luze-zinemak eta euskal emakume zuzendarien laburmetraiak erakutsiko dira, Muestraren katalogo historikotik hautatuak.

Doako sarrera. Proiekzioak JBGAn izango dira.

Astelehena, urriak 20 · 18:30

Basurdea
Espainia, 2001 · 15 min · Ane Muñoz Mitxelena
Mikel eta Joxi bi arrantzale xume dira, eta mendian basurde batekin topo egiten dute perretxikoak bilatzen ari direla. Ustekabeko topaketa horrek amesgaizto batean murgilduko ditu, eta zaila izango zaie handik ihes egitea.

Perversiones de mujer (Female Perversions)
AEB, 1995 · 113 min · Susan Streitfeld
Abokatu handinahi batek gehiegikeriei eta zentzurik gabeko sexu-harremanei ekiten die, bai gizonekin, bai emakumeekin, eta bere arazo pertsonalei aurre egiten die, besteak beste, ahizpa kleptomanoari laguntzen.

Asteartea, urriak 21 · 18:30

Dortoka uhartea
Espainia, 2003 · 17 min · Maru Solores
Espaziotik etorritako izaki bat lur gainera erortzen da bat-batean, zehazki dortoka baten itxura duen harri bihurtutako uharte baten inguruetara.

Frantziako Institutuarekin lankidetzan

La batalla de Solferino (La bataille de Solférino)
Frantzia, 2013 · 94 min · Justine Triet
2012ko maiatzaren 6a, Solférino. Telebistako kazetari bat, Laetitia, Frantziako presidentetzarako hauteskundeak estaltzen ari da, eta bitartean Vincent, bere senar ohia, bi alabak ikustera etortzen da. Igande zoro bat da Parisen: bi neskatxa bizkor, erabat nekatutako zaintzaile bat, kide berri behartsu bat, abokatu haserrekor bat eta erdibitutako Frantzia!

Asteazkena, urriak 22 · 18:30

El aire que respiro
Espainia, 2005 · 12 min · Sara Bilbatua
Ángela bat-batean iratzartzen da bere loaldi atseginetik. Lan-jarduna amaitu eta gero, parke batera joaten da lasaitasun bila, baina, han, esertze hutsa ere arazo da. El aire que respiro filmaren ardatza Ángelak etendako loa berriz sorrarazteko duen obsesioa da, eguneroko errealitate sinple, zentzugabe eta pizgarririk gabeari ihes egiteko obsesioa.

Rachida
Aljeria, 2002 · 99 min · Yamina Bachir-Chouikh
Aljer, terrorismoaren urterik txarrenetan. Rachida irakasle gazte eta eder bat da, hiriko auzo herrikoi batean bizi eta lan egiten duena. Goiz batean, lanera joatean eta buruko zapirik gabe, terrorista talde batek geldiarazten du, tartean bere ikasleetako bat, Sofiane. Eskolan bonba bat jartzera behartzen dute. Beldurrari aurre eginez, Rachidak uko egiten dio. Haserre bizian, taldeko buruzagiak sabelera tiro egiten dio, eta bertan uzten dute, auzoko bizilagunek beldurrez hutsik utzitako kaleetan odolusten… Mirariz, Rachidak bizirik dirau. Baina Aljer utzi eta bere lankide Yasminaren herrian babesa bilatzea erabakitzen du; hark etxe bat uzten dio. Han bizitzera joaten da bere amarekin, dibortzioagatik ere baztertua izan den emakumearekin.

Osteguna, urriak 23 · 18:30

Dicen
Espainia, 2011 · 19 min · Alauda Ruiz de Azúa
Eskolako patioan gertatzen den guztia ez da jolasa.

Las mujeres de verdad tienen curvas (Real Women Have Curves)
AEB, 2002 · 90 min · Patricia Cardoso
Ana Los Angeleseko gazte latina bat da, unibertsitatera joateko ametsarekin. Baina bere amak etxean geratu eta familiari laguntzeko esaten dio. Tradizioaren eta bere asmo pertsonalen artean, Anak bere bidea aurkitu behar du.

Ostirala, urriak 24 · 18:30 — Film laburrak femeninoan (JBGA)

Emakumeek zuzendutako eta Espainiako ekoizpeneko film laburren programa, TRAMAk (emakumeek egindako zinema, bideo eta multimedia-jaialdien koordinadora) urtero deitzen duena.

Corre, Adela
Alba Pino · Espainia, 2024 · 8:04 min
Adelak futbolean jolastu eta taldeko kide bat gehiago izan nahi du, besterik ez. Baina partida erdian zerbait gertatzen da, eta horrek dena aldatzen du; Adelak ihes egin behar du, ezer ez dela berriro berdina izango jakinda.

Cuarentena
Celia de Molina · Espainia, 2024 · 7 min
40 egun igaro ondoren, Marinak azkenean argia ikusten du. Kafetegi bat, batido bat, croissant bat eta haserre handia.

Dimarts
Almudena Verdés, Begoña Soler · Espainia, 2024 · 20 min
Bertak oraindik ez du bere semea kartzelan ikustera joaterik izan. Senarraren insistentziaren aurrean, astearte honetan joatea onartzen du.

Els buits (Los vacíos)
Sofía Esteve, Isa Luengo, Marina Freixa · Espainia, 2024 · 19:20 min
Hitzaren transmisioak ahaztutako oroitzapen bat berreskuratu al dezake? Belaunaldien artean iraun duen isiltasuna hautsi al dezake?

Azkena
Ane Inés Landeta, Lorea Lyons · Espainia, 2024 · 9:07 min
Loreak ama eta amona ditu erreferentetzat. Bi belaunaldi horien bidez, emakumeak amatasunaren inguruan bizi izan duen lotura aztertzen du. Orain, berari dagokio ama izan edo ez erabakitzeko unea, eta erantzun gabeko galderei erantzunak bilatzea.

Hasiera-gala

Sala BBK · Sarrera librea, lekua bete arte
Astelehena, urriak 27 · 19:00

Zinemakumeak gara!-ren 30. edizioa gala batekin irekiko da, María Urcelay aktore euskaldunak aurkeztuta. Ekitaldian, ibilbide oparoengatik Alauda Ruiz de Azúa eta María Ripoll zinemagileei Simone de Beauvoir Saria emango zaie, eta BIHARGI EITB Saria, berriz, Al Borde Films ekoiztetxearen sortzaileei: Sara Blanco Pérez, Marta Gómez Calderón eta Paula Iglesias Rodríguez. Gaualdiari amaiera borobila emateko, María Berasarte abeslariaren emanaldia izango da —Javier Sánchez gitarra-jotzaileak lagunduta—, baita Nerea Alberdik propio sortutako musika-pieza baten estreinaldia eta Estudio Gheadaren ikus-entzunezko murgiltzaileak ere, ekitaldia esperientzia paregabe bihurtuz eta Zinemakumeak gara!-ren 30. urteurrena ospatuz. EITBrekin lankidetzan, gala lehen aldiz zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez.

Pantaila handia

Golem Alhóndiga Zinemak (Azkuna Zentroa) · Sarrerak: 5 € · JBGA

Asteartea, urriak 28 · 17:00

Put Your Soul on Your Hand and Walk
Frantzia, 2025 · 110 min · Sepideh Farsi
Gatazka palestinarraren erretratua, zuzendariak kazetari Fatma Hassonarekin izandako bideodeien bidez.

Asteartea, urriak 28 · 19:45

Blue Heron
Kanada, Hungaria, 2025 · 90 min · Sophy Romvari
Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, zortzi urteko Sasha eta bere familia etorkin hungariarrak Vancouver uharteko etxe berri batera joango dira bizitzera. Familiaren hasiera berria Jeremyren —seme nagusiaren— jokabide gero eta arriskutsuagoak oztopatuko du.

Asteazkena, urriak 29 · 18:30

Ongi Etorri errefuxiatuak-ekin lankidetzan

Sound of Falling
Alemania, 2025 · 149 min · Mascha Schilinski
Lau neska, Alma, Erika, Angelika eta Lenka, gaztaroa pasatzen dute Alemania iparraldeko granja berean. Etxeak mende bat betetzen duen heinean, iraganaren oihartzunak bere hormetan gelditzen dira. Denboran bereizita egon arren, beren bizitzak elkarren isla izaten hasten dira.

Osteguna, urriak 30 · 19:30

La chica zurda
Taiwan, 2025 · 109 min · Shih-Ching Tsou
Ama bakar batek eta bere bi alabek Taipeira itzultzen dira, hainbat urtez landa-eremuan bizi ondoren, gaueko merkatu jendetsu batean postu bat irekitzeko asmoz. Bakoitzak bere modura, inguru berri horretara egokitu beharko du hilabete amaierara iristeko eta familia-batasuna mantentzeko. Hiru belaunalditako familia baten sekretuak agerian hasten dira, aitona tradizionalak alaba gazteenari —ezkerra dela— inoiz ez erabiltzeko esaten dionean bere «deabruaren eskua».

Ostirala, urriak 31 · 17:30

Las corrientes
Argentina, 2025 · 104 min · Milagros Mumenthaler
Bere ibilbidearen gailurrean, 34 urteko moda-profesionala den Linak bat-bateko bulkada bati jarraitzen dio Suitzan egiten den sari-banaketa ospetsu batean. Buenos Airesera itzultzean, ez du ezer esaten gertatutakoaz. Hala ere, zerbait aldatzen da bere baitan: isilik eta ikusezin, atzean utzita zeukala uste zuen iragan bat xehe-xehe askatzen hasten da.

Ostirala, urriak 31 · 19:30

Nuestra tierra
Argentina, 2025 · 122 min · Lucrecia Martel
2009ko urrian, Javier Chocobar, Tucumán probintzian (Argentinako ipar-mendebaldean) dagoen Chuschagasta komunitate indigenako kideak, bere herria babesten saiatu zen, lur-jabe lokal batek eta bi polizia ohik bultzatutako indarrezko botatze baten aurrean. Istiluan, 68 urteko Chocobar tiroz hil zuten, eta komunitateko beste bi kide zauritu ziren. Bere lehen dokumental luzean, Lucrecia Martel zinemagile argentinarrak begirada zabal eta argigarri batez lantzen du istorio tragiko hau. Filmak batzen ditu hiru auzipetuen epaiketa, Chocobarren eta bere herrikideen bizitza, eta Latinoamerikan mendeetan zehar izandako lur-lapurreta kolonialaren aztarna. Lurralde eztabaidatu horren edertasun naturala era ikusgarrian irudikatuz, Martelek omenaldi zinematografikoa egiten dio historian sistematikoki ezabatu nahi izan den komunitate bati.

Saio berezia

Sala BBK · Sarrera librea, lekua bete arte · JBGA

Osteguna, urriak 30 · 18:00

Sorda
Espainia, 2025 · 99 min · Eva Libertad
Ángela, emakume gor batek, haur bat izango du Héctor bikote entzulearekin. Haurdunaldiak amatasunaren aurrean dituen beldurrak agerian uzten ditu, eta baita bere alabarekin nola komunikatuko den ere. Neskatoaren jaiotzak krisi bat sortzen du bikotean, eta Ángela bere alabaren hazkuntzari aurre egitera behartzen du, beretzat egina ez dagoen mundu batean.

Mahai-ingurua: Psikologia, feminismoa eta antikapazitismoa

Bizkaiko Psikologia Elkargoarekin lankidetzan

Sorda filma proiektatu ondoren, elkarrizketa irekirako gune bat zabalduko dugu, sentimen-desgaitasuna duten emakumeen esperientziaz hausnartzeko. Hitz egingo dugu matxismoak, kapazitismoak eta inklusio faltak beren bizitzetan nola eragiten duten, baita sarritan isilarazia geratzen den indarkeriaz ere: indarkeria obstetrikotik kapazitismoaren barneratzera arte. Mahai-inguruaren helburua da errealitateak ikusgai jartzea, testigantzak partekatzea eta elkarrekin gizarte bidezkoago eta inklusiboago baterako estrategiak pentsatzea.

Parte hartzaileak: Vicenta Alonso de la Cruz, Aitziber Uriarte eta Iraia Nieto Llarena.

Saioak zeinu hizkuntzako interpretazioa izango du: aurkezpena eta mahai-ingurua.

Hitzaldia: Gorputzik gabe irudikatzearen mitoa: adimen artifiziala, generoa eta sentikorraren erauzketa

Sala Bastida (Azkuna Zentroa) · Sarrera librea, lekua bete arte
Osteguna, urriak 30 · 18:30

Azkuna Zentroko Bastida aretoak elkarrizketa ireki bat hartuko du, Laura Benítez eta Alejandra Bueno unibertsitateko irakasle eta adimen artifizialean adituekin. Saioan zehar, AAren genero-joera, mehatxuak eta aukerak aztertuko dituzte, baita teknologia horrek emakumeengan izan dezakeen eragina ere, sorkuntza kulturalarekin lotuta.

Adimen artifizial(ar)en hedapenak praktika artistikoetan bi bide hartzen ditu aldi berean: horizonte adierazkorrak zabaltzeko promesa, eta egitura heteropatriarkal, kolonial eta kapitalistekin sakon lerrokatutako ustiapen-logiken sendotzea. Zineman, eta bereziki gidoigintzako eta narratiba-diseinuko prozesuetan, AAren eraginkortasun eta objektibotasun promesek desjabetze sinbolikoaren forma berriak ezkutatzen dituzte. Hitzaldi honek begirada kritiko eta interseksional bat proposatzen du sorkuntza algoritmikoaren mitoari buruz, aztertuz nola AAren erabilerak kultura-industrietan ez duen soilik irudikapenen eraketan eragiten, baizik eta kutsakorrak diren azpiegituren mendekotasuna ere areagotzen duen, kostu sozial eta ingurumenekoak ikusezin bihurtuz eraginkortasun eta berehalakotasunaren erretorikaren atzean. Zein dira jada dagoen mundua normalizatzeko trebatutako sistemei eskuordetutako irudimen baten ahalmenak eta arazoak?

Parte hartzaileak: Laura Benítez eta Alejandra Bueno.