29. edizioa
2024
Egitaraua
Astelehena, urriak 14
Tailerra: Léelas como una chica
Sala BBK Kuna, Urazurrutia 3 (Bilbo) · Urriaren 14 eta 15ean, 18:00etatik 20:00etara · Inskripzioa: 20 €
Genero ikuspuntutik analisi zinematografikoko tailerra. Déborah García eta Tania López arte-historialariek eta kultura-kritikariek emana.
Camila — 19:00, BilbaoArte · Doako sarrera
María Luisa Bemberg · Argentina, 1984 · 107 min
XIX. mendean Camila O'Gorman aristokratak eta Ladislao Gutierrez apaizak izandako maitasun istorioa kontatzen du. Harreman horrek eskandalua sortu zuen elizaren eta garaiko gizartearen artean.
Asteartea, urriak 15
Yo, la peor de todas — 19:00, BilbaoArte · Doako sarrera
María Luisa Bemberg · Argentina, 1990 · 105 min
Octavio Pazen "Las trampas de la fe" saiakeran inspiratutako lana. Juana Inés de la Cruz (Mexikon Hamargarren Musa bezala ezaguna) ospetsu eta ederraren azken urteak kontatzen ditu. Hogei urte zituela komentu batean sartu zen ikasi ahal izateko.
Asteazkena, urriak 16
Tailerra: 1978ko pantaila feministari beste begirada berri bat
«La Bolsa» Eraikina · 16:00-20:30 · Inskripzioa: doan
Irakaslea: Neus Sabaté
Tailer honetan, 1978ko Donostia Zinemaldiko zinema feministaren sailean programatutako filmetako berrikusiko dugu: ¡Vámonos, Bárbara!, Cecilia Bartoloméren (1978) opera prima, eta filmak biltzen dituen eta pizten dizkigun interesak partekatuko ditugu, modu kolektiboan. Amaitzeko, hitzaldi bat emango dugu, Madrilgo Zinematografia Eskola Ofizialeko lehen hiru diplomadunen arteko topaketa ezagutaraztea helburu duen Emakumeek Zuzendutako Zikloan.
Neus Sabaté ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitatean (2018), non Komunikazio Ikasketen Departamentuan lan egin zuen ikerketa akademikoan. Elías Querejeta Zine Eskolaren Filmen eta Ikus-entzunezkoen Komisariotza Masterraren lehen promozioko kide izan zen (2019), eta, bertan, Donostia Zinemaldiko artxibo dokumentala aztertzea helburu duen Zinemaldia 70: Todas las historias posibles ikerketa-taldean sartu zen. Ohorezko Matrikularekin graduatua UPV/EHUko Gizarte Komunikazioko Unibertsitate Masterrean (2021).
Un muro de silencio — 19:00, BilbaoArte · Doako sarrera
Lita Stantic · Argentina, 1993 · 105 min · JBGA
Zinema zuzendari ingeles bat Argentinara joango da diktadura militarraren garaian desagertutakoei buruzko film bat filmatzera, baina iragana ukatzen edo ahazten saiatzen diren pertsonen isiltasun, konplizitate edo pasibotasun harresi moduko batekin topo egingo du.
Osteguna, urriak 17
Saio berezia: Film laburrak femeninoan — 18:30, BilbaoArte · Doako sarrera
Gonbidatua: Paula Iglesias (Hondarrak)
Emakumeek zuzendutako eta Espainiako ekoizpeneko film laburren programa, TRAMAk (emakumeek egindako zinema, bideo eta multimedia-jaialdien koordinatzailea) urtero deitzen duena.
- Colorado — Sandra Gallego, Pilar Gómez · Espainia, 2023 · 12 min
- Estigma — Aida Argüelles · Espainia, 2023 · 7 min
- Hábitat — Elena Escura · Espainia, 2023 · 18 min
- Mentiste amanda — Eva Libertad, Nuria Muñoz · Espainia, 2023 · 16 min
- Intercambio — Amaia Yoldi · Espainia, 2023 · 14 min
Ostirala, urriak 18
Cuando vuelvas a mi lado — 19:00, BilbaoArte · Doako sarrera
Gracia Querejeta · Espainia, 1999 · 97 min
Bere amaren heriotzaren berriak, denbora luzearen ondoren, hiru ahizpa biltzen ditu: Gloria, Ana eta Lidia. Orduan jakin zuten amak erabaki zuela errautsak hiru zatitan banatzea eta bestelako hartzaile bati ematea. Hirurak berriro elkartzeak familia-sekretu zaharrak azaleratuko ditu.
Astelehena, urriak 21
Inaugurazio gala — 19:00, Sala BBK · Doako sarrera
Simone de Beauvoir saria: Gracia Querejeta
Bihargi EITB saria: Nerea Alberdi
Gracia Querejeta. Bere ibilbidea zineman garatu duen zinema-zuzendari ezaguna, telebistan bezala. Geografia eta Historian lizentziatua Complutense Unibertsitatean. Elías Querejeta ekoizlearen alaba, izan zen bokazioan, 13 urterekin Emilio Martínez Lázaroren Las palabras de Max filmean debutatu baitzuen aktore gisa. 1987an bere lehen lan zinematografikoa idatzi eta zuzendu zuen, Tres en la marca, Bilboko Zinemaldian Arriaga Antzokia saria jaso zuen film laburra.
Nerea Alberdi musikagile, orkestratzaile eta moldatzailea da, eta batez ere irudirako musikaren esparruan egiten du lan. Berklee College of Music-en graduatua, konpositore eta orkestratzaile gisa lan egin du Vanessa Garde, Lucio Godoy, Zacarías M. de la Riva, Pablo Trujillo, Alfonso Vilallonga edo Sergio J. Lacima konpositoreentzat, baita bere kabuz ere zineman, telebistan, arte eszenikoetan, publizitatean eta estudioko moldaketetan.
Dahomey — 19:45, Sala BBK · Doako sarrera
Mati Diop · Frantzia, 2024 · 67 min · JBGA
2021eko azaroa da, eta Dahomeyko Erresumako 26 errege-altxor Paristik egiteko zorian daude, gaur egungo Beningo Errepublikara itzultzeko. Beste milaka batzuekin batera, objektu hauek tropa kolonial frantsesek arpilatu zituzten 1892an. Baina zer jarrera hartu erlikia horiek etxera itzultzean, bera kanpoan zela aurrera atera behar izan zuen herrialde batean? Eztabaida zabalik dago Abomey-Calaviko Unibertsitateko ikasleen artean.
Asteartea, urriak 22
La memoria infinita — 18:30, Sala BBK · Doako sarrera
Maite Alberdi · Txile, 2023 · 85 min
Augusto eta Paulina duela 25 urtetik daude elkarrekin. Alzheimerra diagnostikatu zioten Augustori duela zortzi urte. Biak beldurra diote azkenean Paulina ezagutuko ez duen egunari.
Mahai-ingurua: Kudeaketa emozionala zaintza-garaian — 19:30, Sala BBK · Doako sarrera
Bizkaiko Psikologia Elkargoarekin lankidetzan
Gaur egungo gizartea agerian jartzen ari da indarrean dagoen zainketa-ereduaren inguruko gizarte-aldaketa; horregatik, Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak eragin emozionalari heldu nahi dio emakumeek, zaintzaileek eta zainduek pairatzen dutena. Kudeaketa emozioak prebentziorako tresna gisa hartu behar dira, gure osasun mentala, gune bat gurekin partekatzera gonbidatzaigu, zaintza-garaian aurrera jarraitu ahal izateko.
Parte-hartzaileak: Maialen Miguel (psikologo gerontologoa), Ianire Estébanez (psikologo feminista, zaintzailea eta zaindua), Maite Alberdi (zuzendaria eta gidoigilea).
Moderatzailea: Elixabet Domínguez (Zahartzaroa, Geriatria eta gerontologia euskal elkartea).
All We Imagine As Light — 19:45, Golem Alhóndiga Zinemak · Sarrera: 4 €
Payal Kapadia · India, 2024 · 115 min · JBGA
Mumbain, Prabha erizainaren errutina korapilatu egingo da senarraren ezusteko opari bat jasotzen duenean. Prabharen gelakide gaztea —Anu— alferrik ahalegintzen da hirian mutil-lagunarekin bakarrik egoteko leku bat aurkitzeko. Kostaldeko herri batera bidaiatuko dute, eta hor izango dute aukera euren desioak azaleratzeko.
Asteazkena, urriak 23
Hitzaldia: Malenkoniaren garaiaren aurka — 18:30, Sala Bastida (AZ) · Doako sarrera
Hizlaria: Belén Gopegui. Kulturari, zentzuari, boterari eta eraikuntza kolektiboari buruzko galdera eta erantzun batzuk.
Belén Gopegui (Madril, 1963) eleberri kritiko eta irudimentsu ugari idatzi ditu, nagusi den errealitatearekin gatazka irekian, besteak beste, La conquista del aire, Lo real, El padre de Blancanieves, Deseo de ser punk, El comité de la noche edo Existiríamos el mar, zenbait saiakera, Rompiendo algo, El Murmullo, Ella pisó la Luna, ellas pisaron la luna hitzaldia argitaratu du. El principio de Arquímedes filmaren gidoia idatzi zuen, Ángeles González Sinde-rekin kolaboratu zuen La suerte dormida lanaren gidoian eta La conquista del aire eleberria zinemara eraman zuten Las razones de mis amigos izenburuarekin. Haur eta gazte literatura deitzen dioten horri buruzko liburuak idatzi ditu, El balonazo, El día que mamá perdió la paciencia, Fuera de la Burbuja, Nubesfuria edo Mi misión era acercarme a Miranda.
Bird — 19:45, Golem Alhóndiga Zinemak · Sarrera: 4 €
Andrea Arnold · Erresuma Batua, 2024 · 119 min · JBGA
12 urteko Bailey gaztea Kent iparraldeko etxe okupatu batean bizi da Bug aita ezkongabearekin eta Hunter anaiarekin. Bugek ez du denbora asko bere semeentzat eta Baileyk, pubertarora iristear, arreta eta abentura bila ibili ohi da bere kasa.
Osteguna, urriak 24
Girls Will Be Girls — 19:45, Golem Alhóndiga Zinemak · Sarrera: 4 €
Shuchi Talati · India, 2024 · 118 min · JBGA
Himalayan kokatutako barnetegi zorrotz batean, 16 urteko Mirak desira eta erromantzea deskubritzen du; baina bere esnatze sexual eta errebeldea aztoratzen du bere amak, inoiz heldu ez zenak.
Ostirala, urriak 25
Diamant brut — 19:45, Golem Alhóndiga Zinemak · Sarrera: 4 €
Agathe Riedinger · Frantzia, 2024 · 103 min · JBGA
Lianek 19 urte ditu eta amarekin eta arrebarekin bizi da Fréjus herrian, Frantziako hegoaldean. Bere edertasun eta izar nahiekin obsesionatuta, 'Miracle Island' izeneko reality show baterako entzunaldiak egiten ditu.
Larunbata, urriak 26
Rock Bottom — 19:45, Golem Alhóndiga Zinemak · Sarrera: 4 €
María Trénor · Espainia, 2024 · 86 min · JBGA
Gonbidatuak: María Trénor, Begoña Vicario
Robert Wyatten bizitzan eta musikan inspiratutako maitasun-istorio sutsua. Bobek eta Alifek artista-bikote gazte bat osatzen dute eta 70eko hamarkadako hippien kultura esperimentatzen ari dira Deiàn ametsezko uda bat, eta arte-sorkuntzaren euforia eta nahigabea, drogekiko lilura, errutinarekiko desiluzioa eta degradazio fisiko eta mentala esploratuko dituzte. Artearen eta musikaren botere eraldatzaileari buruzko istorio unibertsala.
María Trénor. Arte Ederretan lizentziaduna, animaziozko film laburrak zuzendu ditu, besteak beste ¿Con qué la lavaré?, Berlingo Nazioarteko 54. Zinemaldiko Film Labur Onenaren Teddy Saria bezalako sari nazional eta internazional ugari irabazi dituena eta Sundance 2004 bezalako zinemaldi ospetsuen sail ofizialean parte hartu duena. Halaber, Exlibris film labur egin du, Goya 25. edizioan film labur onenaren sarirako izendatua. Gaur egun, Rock Bottom luzemetraia musikala berri du, mundu osoan estreinatua, Annecyko Nazioarteko Animazio Zinemaldia 2024 (Frantzia).
Begoña Vicario. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Fakultateko Doktorea. Zinemagilea da eta besteak ditu egindako film garrantzitsuenak: Pregunta por mí (1997), Haragia/Carne humana (2000), Beti bezperako koplak (2015, Agedakoplak taldearekin), Areka (2016, Atxur taldearekin) eta Miraila (2017, Armintxe taldearekin). Film guzti hauek Nazioarteko film festibaletan hedatu eta saritutak izan dira, tartean Goya saria, Madrilgo Zine Esperimentaleko sari Nagusia edo Euskal Zinemaren Saria Zinebin. Gaur egun Hauazkena animazio taldea koordinatzen du eta beste artistekin batera egiten du lan ere, esate baterako Multiverso diru-laguntza prestigio handiduna hornituta dagoen Josu Rekalderen Denboraren Hariak lanarekin edota Akmeka IT1278-19 taldean.
Luzapenak
- Urriak 29, 18:30, DOCK Cine Bollonti — Las chicas de la estación (Zuz.: Juana Macías)
- Azaroak 14, 19:00, Basauri Social Antzokia — Los destellos (Zuz.: Pilar Palomero)
- Azaroak 15, 19:00, Néstor Basterretxea Aretoa — Saio berezia: Film laburren hautaketa
Las chicas de la estación
Juana Macías · Espainia, 2024 · 116 min
Jara eta bere bi lagun onenak adingabeen zentro batean hazi dira. Jararen urtebetetzea gehien gustatzen zaien _trap queen_aren kontzertuan ospatu nahi dute, baina dirua falta zaie. Ez dute dirua lortzeko modu askorik, baina Jarak badaki tela gizon batzuek beti nahi duten zerbait.
Los destellos
Pilar Palomero · Espainia, 2024 · 101 min
Isabelen bizitza irauli egingo da bere alaba Madalenek eskatzen dionean Ramóni —gaixorik dagoen aitari— aldizka bisitatzeko. Hamabost urtez senar ohiarengandik urrun egon denez, eta luzaroan familia izan baziren ere, ezezaguna egiten zaio gaur gizona; alabaina, jada gainditutzat jotako erresuminak berpiztuko zaizkio Isabeli. Hala ere, Ramóni bere unerik zaurgarrienean laguntzean, Isabelek beste begi batzuekin ikusiko du aspaldi bizitako porrota eta oraingoan bizitzan jarriko du arreta.
Emakumeek zuzendutako film laburren hautaketa
TRAMA (emakumeek egindako zinema, bideo eta multimedia-jaialdien koordinatzailea) katalogoetatik eta Kimuak programatik.
Ximinoa
Itziar Leemans · Espainia, 2023 · 25:12 min
Junek lehen udako lana lortu du: Constance zaintzea, maitasun falta handia duen neskato sentibera. Umea laster lasaitu da, eta urte osoan zehar haren umezaina izateko itxaropenak ilusio handia pizten dio Juneri. Baina haurrarekin gero eta lotura estuagoa egin ahala, klase harremanen bortizkeria eta bere izaeraren ukapena ezagutuko ditu.
Utländsk
Alba Lozano · Espainia, 2023 · 20 min
Esti Oiartzunera itzuli da, Suedian 6 urte eman ondoren, arazo ekonomikoengatik. Herriak berdin jarraitzen du, baina bera aldatu egin da.
Estigma
Aida Argüelles · Espainia, 2023 · 7 min
Estigmak emakume berezi, adimentsu eta talentudunaren bizitza kontatzen du, gertakari traumatiko baten ondoren bere betiko askatasuna markatzen duen krisi bat pairatzen duena.
Hábitat
Elena Escura · Espainia, 2023 · 18:05 min
Egunero, Marisak kaletik begiratzen dio etxe horri: eraikina, balkoia, leihoaren atzetik igarotzen den bizitza. Egun batean, Marisak egiteke utzi zuen zerbait egitea erabaki zuen: agur esatea.
Intercambio
Amaia Yoldi · Espainia, 2023 · 14:15 min
Antonio eta Inés ezezagunak dira eta aplikazio baten bidez elkartzen dira, Inesek gehiago onartzen ez duen eta Antoniok probatu nahi duen zerbait trukatzeko. Haien artean, batzuetan ezezagunen artean sortzen den konplizitate bitxi hori agertzen da. Hala ere, intimitatean bizi duguna ez da beti aitortu nahi dugun zerbait.