25. edizioa
2020
Aurkezpena
2020an mende laurdena bete da Ana Gorosizak, Carmen Urruelak, Mari Luz Isasik eta Carmen Rellosok (Simone de Beauvoir Talde feministako militante historikoak) emakumeek zuzendutako Estatuko zinema erakustaldi aitzindarienaren hazia landatu zutenetik. Duela asko, 1996ko azaroaren 25ean, eta BBKren laguntza apartekoarekin —Erakusketa sortu zenetik kolaboratzaile sutsua—, Zinemakumeak gara! film erakusketa sortu zen Indautxuko El Carmen aretoan, programa bikoitz baten proiekzioarekin: «Los Goikoetxea», Beatriz de la Vegaren film labur bat, eta Moufida Tlatli zuzendari tunisiarraren «Los silencios de palacio». Ordutik ona hainbat eta hainbat proiekzio, solasaldi, tailer eta mahai-inguru egin da; lagunen eta kolaboratzaileen lan bikaina eta ezinbestekoa bildu dugu, eta gaur egungo krisi-egoera zail hori are aurre egin beharrean gaude. Baina, hainbeste urteren ondoren, bere horretan mantentzen da Zinemakumeak gara!ren konpromisoa, emakumeek egindako zinema ikusarazi eta balioesteko helburua, nahiz eta konkista sozial berrienen amaskeriak haren zentzua eta esanahia zalantzan jarri.
Zinema gara! Eta pandemiaren albo-ondorio larrien eraginez, gure hiriko kulturgintzak duen desagertzeko arriskuaz jabeturik, lehen egunetik gure ibilbidea zuzendu duen leloari leialtasunez eutsiko diogu, ezagutzarako eta hausnarketarako espazio bat aldarrikatuz, 6 film luzeren estreinaldiarekin, film laburren aukeraketa bikain batekin eta hainbat gonbidaturen parte hartzearekin: Amara Mosteiro, Norma Vila, Esther Cabero, Jaione Camborda, Marcelle Mardon, Lidia Kinson, Ana Carrasco Conde, Edurne Portela, Laura Casielles, Nuria Giménez eta Paula Cons. Elkarrekin oraina pentsatu eta etorkizuneko gakoak aztertuko ditugu, solasaldi eta mahai-inguruen bidez. Mahai-inguru horietan gure urteurrena ospatuko dugu eta 25 urte gehiagorekin amets egingo dugu.
Egitaraua
Astelehena, urriak 5 — Bilborock
Los Goikoetxea — 19:00 · Sarrera: 3 €
Beatriz de la Vega · Espainia, 1993 · 6 min · Gidoia: Beatriz de la Vega
Poliziaren aspaldiko ezagunak eta ohiko susmagarriak. Goikoetxeatarrek berriro ekin diote.
Emanaldi berezia. Film laburrak femeninoan — 19:00 · Sarrera: 3 €
Emakumeek zuzendutako eta ekoizpen espainiarreko film laburren programa, TRAMAk antolatua (emakumeek egindako zinema, bideo eta multimedia erakustaldi eta jaialdien koordinatzailea).
Benidorm
Claudia Costafreda · Espainia, 2018 · Fik. 22 min
Tsunami bat dator Benidormera. Hiria erabat hutsik geratuko da. Teresak, hondartzako lehen lerroan hotel bat duen emakumeak, bertan geratzea erabakiko du, ezer gertatuko ez balitz bezala.
Carne
Marisa Benito · Espainia/Brasil, 2019 · Ani. 22 min
Gordina, gutxi egina, puntuan, egina eta oso egina. Kontakizun intimo eta pertsonalen bidez, bost emakumek gorputzari buruzko esperientziak partekatuko dituzte, haurtzarotik hasi eta hirugarren adinera arte.
Mi hermano Juan
Cristina Martín Barcelona, María José Martín Barcelona · Espainia, 2018 · Fik. 10 min
Anak 6 urte ditu eta psikologo batekin haur terapia egiten ari da. Jolasen eta marrazkien bidez, psikologoari bere familiako gauzak kontatuko dizkio, batez ere Juan anaiarenak, nolakoa den, nola ikusten duen, zertara jolasten diren eta elkarrekin zer bizi izan duten. Baina laster konturatuko gara gauzak ez direla dirudienak.
Suc de síndria
Irene Moray · Espainia, 2018 · Fik. 22 min
Bàrbarak bizitzako gertakari traumatiko bat bizi izan ondoren, bere sexualitatea berraurkitzen saiatuko da, bere senargaiaren laguntzarekin. Bikoteak opor-egun batzuk igaroko ditu lagun talde batekin, naturaz eta lasaitasunez inguratutako etxe batean.
La caza
Amy Fajardo · Espainia, 2019 · Fik. 9 min
Albak, adineko emakume batek, ustekabean, bere izakirik maiteena sufrimendu betiko bizitzatik askatzeko aukera izango du. Barne eztabaida gogor baten ondoren, ekiteko prest dagoen, ala ez, erabaki beharko du; izan ere, aurrera egiteak ondorio latzak ekarriko baititu.
El fin de todas las cosas
Norma Vila · Espainia, 2019 · Fik. 15 min
Gurasoak hil ondoren, Victoria urruneko senide baten ardurapean geratuko da. Senideak, emakume zorrotzak, umearen gaixo-itxura eta jarrera erratikoa ikusita, lurrun-sendabideekin eta elizara joanaz sendatuko dela uste du. Baina Victoriak ez du hobera egiten eta emakumeak hagineko min handia jasaten hasiko da. Eta Victoriak zenbat eta sarriago bisitatu lorategiko atalpea, orduan eta min handiagoa emango dio hagineari.
Mahai-ingurua: "Laburrean hitz egiten" — 20:30
Amara Mosteiro. Beti arte munduarekin interesatuta, filosofia, antzerkia eta argazki-zuzendaritza ikasi zituen. Film labur, film luze, telesail eta ikus-entzunezko beste proiektu askotan idatzi eta lankidetzan aritu da, hainbat postutan. Gaur egun, ECC-Bln (Bilboko Zinema Eskolan) egiten du lan, argazki-zuzendari gisa.
Esther Cabero, Kimuak programaren koordinatzailea. Lan ibilbidea Donostia Zinemaldian hasi zuen, industria arloko arduradunaren laguntzaile bezala. 2009an Espainiako Zinema Akademiako Kultura Departamentuan sartu zen, zinema programazioan eta erakusketen diseinuan aritu. Nazioarteko hainbat jaialditan epaimahaikide izan da eta zinemari buruzko artikuluak argitaratu ditu hainbat komunikabidetan.
Norma Vila, argazki-zuzendaritzan diplomatua ECPV (Euskal Herriko Zinema Eskola, 2013), hainbat sari jaso dituzten bi film labur idatzi eta zuzendu ditu: "El fin de todas las cosas" (2019) eta "Jules D." (2016). Demeter Films-en ekoizle-lana egiten du, non proiektu ezberdinak gainbegiratu dituen: El Columpio Asesinoren "Huir" bideoklipa (2019), Oso Polita/Last Tour zigiluko, eta Haritz Zubillagaren "El ataúd de cristal" film luzea (2016).
Asteartea, urriak 6 — Bilborock
River of Grass — 18:00 · Sarrera: 3 €
Kelly Reichardt · AEB, 1994 · 75 min · Gidoia: Kelly Reichardt, Jesse Hartman
"River of Grass" filmean, ezkonduta dagoen eta bi seme-alaba dituen emakume bakarti batek, bere bizitzarekin aspertuta, etxetik irten eta taberna batera joatean, gizon bat ezagutuko du. Bere bizitzarekin aspertuta dagoen gizon bakarti honi jarraituz, gertaera-kate baten ondorioz, justiziatik ihes egiten saiatuko dira.
Arima — 19:30 · Sarrera: 3 €
Jaione Camborda · Espainia, 2019 · 77 min · Gidoia: Jaione Camborda
Bi kanpotar iristean, bizitza aldatuko zaien lau emakumeren eta neskato baten istorioa da "Arima". Kanpotar bat, ihes egin ondoren, herrian ezkutatuko da, izaki iheskor eta ikusezin baten antzera. Besteak, zauritua dagoen armadun gizonak, emakumeen bizitza hainbat modutan asaldatuko du. Misterioz beteriko istorio honetan errealitatea eta irudimena, amesgaiztoak eta ametsak, beldurra eta desioa nahastu egingo dira.
Aurkezpena eta solasaldia Jaione Camborda zuzendariaren eskutik.
Asteazkena, urriak 7 — Bilborock
Symbiosis — 19:00 · Sarrera: 3 €
Nadja Andrasev · Hungaria, 2019 · 10 min · Gidoia: Nadja Andrasev, Rita Domonyi
Traizioa jasan duen emakume batek bere senarraren amoranteak ikertzen hasten ditu. Pixkanaka-pixkanaka bere jeloskortasuna jakinmina bilakatzen da.
Wanda — 19:00 · Sarrera: 3 €
Barbara Loden · AEB, 1970 · 103 min · Gidoia: Barbara Loden
Pennsylvaniako aldirietan, langileak bizi diren eremuan, Wanda Goronski, arazoak dituen emakumea, familia utzi eta galbidean murgilduko da.
Astelehena, urriak 12 — Bilborock
Daughters of the Dust — 18:00 · Sarrera: 3 €
Julie Dash · AEB, 1991 · 112 min · Gidoia: Julie Dash
XX. mende hasieran, Hego Karolinako kostaldeko Gullah komunitateko familia batek —Yoruba arbasoen tradiziodun esklabo afrikar ohiak— belaunaldien arteko banaketa jasango du. Familia askok herrialdearen barnealdera joan nahi dute bizitzeko, baina komunitatean migrazio honi buruzko desadostasunak ugariak dira. Gazteek eta adinekoek familia-historiaren bilakaera eta kulturaren aldaketa biziko dute, ordura arte elkarren alboan mantendu dituzten indarrei eusten ahaleginduz.
Mahai-ingurua: "Kultura eta identitatea" — 20:00
Marcelle Mardon. Zimbabwekoa, arkitekto, hezitzaile eta defendatzaile sutsua da, baztertutako komunitateekin lan egin nahi duena. Afrikako emakumeen erronka eta aukerez berezik interesa du. Tokiko GKEekin lan egiten du, ahalduntzeari, kulturartekotasunari eta aniztasunari buruzko gaiak jorratuz.
Lidia Kinson. Esku-hartze sozialeko teknikaria. Integrazioarako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuan (BILTZEN) lan egin du, hainbat moduluren hezitzaile gisa eta dinamizazio-proiektu bat prestatzen eta ikastetxeetan kulturarteko sentsibilizazio-programa koordinatzen aritu da.
Ruth Garitaonandia López. Ingeniari kimikoa eta Programa eta Politika Publikoen Ebaluazio Masterra da. Helduaroko bizitzaren zati handi bat Afrikako eta Latinoamerikako herrialdeetan eman du. Garapenerako nazioarteko lankidetzako proiektu askotan lan egin du, batez ere emakumeen osasunerako eskubidea eta sexu- eta ugalketa-eskubideak bermatzera bideratutakoetan, baita genero-indarkeriaren aurkako prebentzioan eta borrokan ere.
Asteartea, urriak 13 — Campos Antzokia
Mahai-ingurua: "Eraiki al daitezke beste etorkizun batzuk kulturatik?" — 19:00 · Sarrera: 3 €
Ana Carrasco-Conde. Filosofia irakaslea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta ikertzaile gonbidatua Bavariako Zientzien Akademian. Deutscher Akademischer Austauschdienst eta Fundación Universidad.es erakundeek Giza Zientzien Ikerketa Saria eman zioten. Metodologikoki, bere lanaren ezaugarria da "kontzeptuak asaldatzea".
Edurne Portela. Historian lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea), Literatura Hispanikoan doktorea (University of North Carolina, Chapel Hill, AEB) eta literaturako irakasle titularra izan da Lehigh Unibertsityn (Pennsylvania). Hainbat artikulu eta saiakera argitaratu ditu.
Laura Casielles. Poeta eta kazetaria da. Kazetaritzan eta filosofian lizentziatua, arabiar eta islamiar ikasketa garaikideetan aditua da. Hainbat argitalpen eta komunikabidetan kolaboratzen du, baina La Marea aldizkariarekin lotura berezia du. Hainbat liburuen egilea da.
La isla de las mentiras — 19:45 · Sarrera: 3 €
Paula Cons · Espainia, 2020 · 93 min · Gidoia: Paula Cons, Luis Marías
1921eko urtarrilaren 2ko goizaldean, laino itxia zegoela, Santa Isabel baporea, Buenos Airesera zihoazen 260 etorkinekin, Galiziako Sálvora uharteko kostalde malkartsu eta gogorraren aurrean hondoratu zen. Gau hartan ez zegoen gizonik uhartean, Gabonak lehorrean ospatzen ari baitziren. Harkaitzen kontra ez jotzeko ahaleginetan zirenen itxaropen bakarra han bizi ziren emakume, agure eta haurrak ziren.
Aurkezpena eta solasaldia Paula Cons zuzendariaren eskutik.
Asteazkena, urriak 14 — Azkuna Zentroa (Auditorio)
Zinemakumeak gara! — 19:00 · Sarrera doan jarlekuak bete arte
Juan Dopico · Espainia, 2020 · 20 min · Gidoia: Ana Gutiérrez, Amparo Moreno
Emakumeek zuzendutako zinema 25 urte.
Mahai-ingurua: "Hainbeste urteren ondoren" — 19:25
Carmen Urruela eta Mari Luz Isasi, emakumezkoek zuzendutako zinema erakustaldiaren bi sortzaileak eta Ana Gutiérrez, Zinemakumeak gara! erakustaldiko zuzendaria izango dira bertan; Ana Hormaetxea moderatzailea.
Carmen Urruela. Carmen Urruela Simone de Beauvoir Talde feministaren sortzaileetako bat izan zen 1986an, eta, hainbat urtez, Bilbon 1996tik egiten ari den Emakumeek sortutako Zinema Erakusketaren antolatzaileetako bat da. Zinema-zikloak, hitzaldiak eta emakumeek zineman duten presentziari buruzko hainbat jarduera antolatu ditu (zuzendariak, ekoizleak, kritikarik, etab.), baita gizarte eta kultura arloko beste zikló batzuk ere. Bilboko Gaylesbitrans zinema-jaialdiaren (Zinegoak), Bilboko zinema fantastikoaren (FANT) eta bertako Zinema Ikusezinaren Jaialdiaren epaimahaikide izan da.
Mari Luz Isasi. Mari Luz Isasi Simone de Beauvoir Talde feministaren sortzaileetako bat izan zen 1986an, eta, urte luzez, Bilbon, 1996tik egiten den Emakumeek sortutako Zinema Erakusketaren antolatzaileetako bat izan da.
Ana Gutiérrez. Ana Gutiérrezek, duela 25 urtetik, Zinemakumeak gara! jaialdia zuzentzen du, emakumeek zuzendutako filmak erakusten dituen Bilboko jaialdia; emakumeek zuzendutako film laburren XPREST! AUX jaialdiaren zuzendaria ere bada. Red Trama (Espainiako emakumeek zuzendutako zinema-erakustaldi eta jaialdien koordinatzailea) eta "María de Maeztu" Forum Feministako kidea da. Zinema-zikloak, hitzaldiak eta emakumeek zineman duten presentziari buruzko hainbat jarduera antolatu ditu (zuzendariak, ekoizleak, kritikarik, etab.), baita gizarte eta kultura arloko beste ziklo batzuk ere. Jaialdi ezberdinetan epaimahaikide izan da, eta erakunde kulturgune desberdinekin lankidetzan aritu da: Zinebi, Zinegoak, Zinetxiki, Animakon, Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astea, TABAKALERA eta Euskadiko Filmategia. Fermin Aiok zuzendutako "Margarita Alexandre" dokumentalaren produktore eragilea.
Ana Hormaetxea. Bilbon jaioa, 1974. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatea, 1996). la 20 urte darama edukia sortzen zenbait 8 plataformatarako. Telebistako gidoilari gisa, batez ere ETBrako serie eta saioetan egin du lan: "Go!azen" (gaur egun), "Dale Una vuelta" (lehiaketa), "Tú al Norte y Yo al sur" (reality), "Vaya Semanita", "Esto no es serio, ¿o si?" (sketchak), "Vuelta de Tuerca" (magazinea), "Balbemendi" (seriea) besteak beste. Gainera, film luzeen eta fikziozko serieen proiektuak ere idatzi ditu, gaur egun garatzen ari direnak ("Ladronas", "El tesoro de Lehman"). Ikus-entzunezko Gidoilarien Elkarteen Foroko (FAGA) lehendakaria, EHGEPeko (Emakumeek Gidoigileak) idazkaria, eta Ikus-entzunezkoetan eta Zineman diharduten Emakumeen Elkarteko (CIMA) bazkidea.
My Mexican Bretzel — 20:00
Nuria Giménez Lorang · Espainia, 2019 · 73 min · Gidoia: Nuria Giménez Lorang
Vivian Barretten egunkariko zatiak eta León Barretek 40ko eta 60ko hamarkaden artean filmatutako irudiak uztartzen ditu. Dokumental faltsua da, baina agertzen eta kontatzen denaren zati bat erreala da.
Aurkezpena eta solasaldia Nuria Giménez Lorang zuzendariaren eskutik.