24. edizioa
2019
Aurkezpena
Filosofoa eta idazlea den Maite Larrauriren laguntzarekin, feminismoaren uneko egoeraren argazkia egin nahi dugu, "Zinemakumeak gara!" jaialdiko XXIV. edizioarako hautatutako pelikulen testu eta azpitestuetan islatzen den prozesu iraultzailearen subjektu gisa duen berebiziko garrantzia aztertzearekin batera.
"Aldaketaren zurrumurrua" izenburupean multzokatutako zortzi film luze ikusteko aukera izango dugu eta, hauen inguruan, feminismoaren laugarren olatuak oraindik ere estamentu erreakzionarioenei aurre egin behar dien ekoizpen kulturalean izandako inpaktua eztabaidatuko dugu. Ahalegin honetan bidaide izango ditugu Clara Serra, Aixa de la Cruz, María Mur, eta hiru emakume produktore eta moderatzaile lanetan arituko da CIMA elkarteko presidenteordea den Virginia Yagüe. Haien guztien talaia pribilegiatutik aztertu ahalko dugu emakumeek ikus-entzunezkoen munduan gaur egun biziko duten benetako egoera. Nahikari Ipiñak, María del Puy Alvarado eta Marta Velasco osatutako mahai ingurua izango da Simone Beauvoir Sariaren edizio berriaren atariko saioa, aurten produktorearen ibilbide oparoa goraipatuko den Puy Oria zinema produktorearen ibilbidea. Hainbat jarduera gehiago ere izango ditugu; gure artean egongo da Ana Díez zuzendari eta gidoilaria, EZEZAGUNAK ataleko kide gonbidatu nagusi gisa, bere "Elvira Luz Cruz, pena máxima" dokumentala aurkeztera etorriko dena, aurten NOKA programan parte hartu duten Itziar Leemans, Estibaliz Urresola eta Tamara Lucarini film laburren lanen erakusketari sostengua emateaz gain. NOKA programak Euskadin lan egiten duten emakume zinemagileei (zuzendari eta/edo produktore) laguntza personalizatua eskaintzen die film luze zinematografikoak egitzen. Programa itxiko "La camarista" filma proiektatuko da eta Isabel Otxoak, Itziar Gandariasek eta Susana Carramiñanak mahai ingurua burutuko dute gizarte postindustrialean langile mugimenduaren giltzarri gisa feminismoak duen garrantzia eztabaidatzeko. Bestalde, programaren barruan eskainiko dira ere UPV/EHU-ko irakaslea den Aintzane Rinconen "Begirada kritikoa gauzatzen hasteko lantegia" eta XPREST! AUX film laburren jaialdiaren VIII. edizioa.
Egitaraua
Astelehena, urriak 14 — Sala BBK
Zinemakumeak gara! XXIV. edizioaren inaugurazio ekitaldia - Emakumezkoek zuzendutako zinemaren lagina — 19:30 · Sarrera: 2 €
Laginaren inaugurazio ekitaldia eta Patricia Sornosaren ikuskizuna: Patricia Sornosa umorista, aktorea, antzerki zuzendaria eta antzerkigilea. Haren umorea oldarkorra eta feminista da.
Las niñas bien — 20:00
Alejandra Márquez Abella · Mexiko, 2018 · 93 min · Gidoia: Alejandra Márquez Abella, Monika Revilla (liburua: Guadalupe Loaeza)
Luxuzko etxeen, Grand Marquis autoen eta Julio Iglesiasen, Yurirentzat eta Menudoren musika artean, Sofia eta emakume talde bat klasismoaren gorabeheren eta krisi ekonomikoen mendean bizi dira.
Asteartea, urriak 15 — Sala BBK
Mahai ingurua: "Aldaketaren zurrumurrua" — 19:30 · Sarrera: 2 €
Clara Serra Sánchez Filosofian lizentziatua da, eta idazlea.
Aixa de la Cruz (Bilbo, 1988) idazlea. Filologia Ingelesean lizentziatua da, eta doktorea Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan.
Moderatzailea: María Mur Dean (Iruñea, 1977) editorea. Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (Bilbo).
The Crossing — 20:15
Bai Xue · Txina, 2018 · 99 min · Gidoia: Bai Xue, Lin Meiru
16 urteko neska bat kontrabandoan hasi da lanean, bere lagun aberatsari oporretan laguntzeko adina diru eskuratzeko asmoz. Hori egin bitartean, zenbait muga gaindituko ditu.
Asteazkena, urriak 16 — Sala BBK
Seder - Masochism — 18:00 · Sarrera: 2 €
Nina Paley · Estatu Batuak, 2018 · 78 min · Gidoia: Nina Paley
Irteeraren historia berriz kontatuko dute Moisesek, Aaronek, Heriotzaren Aingeruak, Jesusek eta zuzendariaren aitak berak. Historiak badu beste dimentsio bat, ordea: jainkosa batek, gizateriaren jatorrizko jainkosak, indar patriarkalen aurkako talka zuzena berpiztu du bertan.
Mahai ingurua: "Emakumezko ekoizleak" — 19:30
Nahikari Ipiña Sayaka Producciones ekoiztetxeko ekoizlea. 70 lan ekoizti ditu, esaterako, 70 Binladens, Koldo Serrarena; Nacho Vigalondoren lehen lau filmak; baita Borja Cobeagaren Pagafantas, No controles eta Negociador ere. Oscarretarako hautatutako bi film laburretan parte hartzen hasi zen, eta ordutik nazioarteko ibilbidea izan duten hainbat film laburretan hartu du parte.
María del Puy Alvarado Landa es ECAMen diplomatu zen, Ikus Entzunezko Ekoizpenean, eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatu zen. Bere ikus entzunezko prestakuntza osatu zuen New Yorkeko Unibertsitatean eta Radio Televisión Españolaren institutu ofizialean. Malvalandaren ekoizlea.
Marta Velasco Filologia Ingelesean lizentziatu zen, Hispalense Unibertsitatean. Ikasketak Hispalense Unibertsitatean eta Oxfordeko Unibertsitatean egin zituen. Zinemaren industrian 2002an sartu zen, ekoizle independente gisa hasi baitzuen, Gonzalo Bendalarekin beren konpainia, Áralan Films, 2004an sortu zuen arte. 2014ko maiatzean, European Film Promotionek (EFP) eta Zinemagintzako eta Ikus Entzunezko Arteen Institutuak Espainiako ordezkari gisa hautatu zuten Producers on the Move plataformarako.
Moderatzailea: Virginia Yagüek ibilbide profesional luzea du telebistako saileko sortzaile eta gidoilari moduan. Zinema arloan, 2012ko Malagoko jaialdiaren Urrezko Biznaga irabazi zuen. Narratibari dagokionez eleberriak argitaratu ditu. Gaur egun, Virginia Yagüe CIMAko (Zinemagintzako eta Ikus Entzunezko Bitartekoetako Emakumeen Elkartea) zuzendariordea da.
Pause — 20:15
Tonia Mishiali · Zipre, 2018 · 96 min · Gidoia: Tonia Mishiali, Anna Fotiadou
Senar-emazte harreman zapaltzaile baten nahigabean preso, adin ertaineko emakume batek babesa topatu du mendekuzko indarkeriaren fantasiazko mundu batean. Laster hasiko dira lausotzen errealitatea eta fantasia.
Osteguna, urriak 17 — Campos Antzokia (Sala Cúpula) · Sarrera doan jarlekuak bete arte
Hitzaldia: "Feminismoa, aldaketa eragilea" — 19:30
Maite Larrauri (Valentzia, 1950) Filosofia irakaslea izan da erdi mailako ikastetxe publikoetan, 36 urtez. Egun, erretiratuta dago. Militante antifrankista eta feminista izan zen joan den mendeko 70eko hamarkadan. Diferentziaren feminismo italiarra itzuli eta ekarri zuen.
My Favorite Fabric — 20:15
Gaya Jiji · Frantzia, 2018 · 96 min · Gidoia: Gaya Jiji, Eiji Yamazaki
Damasko, 2011ko martxoa. Nahla gazte ezkongabe bat da, aspertuta bizi dena Siriako auzo batean, amarekin eta bi ahizparekin batera. Egun batean, Samir aurkeztu diote, Estatu Batuetako erbestetuar siriar bat, emazte bila dabilena. Nahlak bizitza hobe batekin egiten du amets. Ezer ez da, ordea, espero bezala gertatuko.
Ostirala, urriak 18 — Sala BBK
Ezezagunak saila: Elvira Luz Cruz, pena máxima — 19:30 · Sarrera: 2 €
Ana Díez, Dana Rotberg · Mexiko, 1985 · 46 min · Gidoia: Dana Rotberg, Ana Díez
Seme-alaben ongi frogatu gabeko hilketagatik biziarteko zigorra ezarri zioten emakume umilaren kasua. Gai horren ingurukoa da Los motivos de Luz fikziozko film luzea ere.
Aurkezpena eta eztabaida Ana Díez zuzendari eta gidoilariaren eskutik. Medikuntzan lizentziatu zen, baita Zinema Zuzendaritzan ere, Mexikoko CCCn. Egun Zinema Gidoiko eta Eszenaratzeko irakaslea da Carlos III. Unibertsitatean, eta Zinema Zuzendaritza ematen du ECAMen.
NOKA programako emakumezko zuzendarien euskal film laburren proiekzioa eta NOKA programaren aurkezpena, zuzendari hauekin: Itziar Leemans, Estibaliz Urresola eta Tamara Lucarini — 20:45
Bainera
Itziar Leemans · Euskadi, 2018 · 6 min
Txalupa tiki bat ur nahasi beltzetan aintzinatzen da emeki. Bidaian zehar gizon batek presondegian bizi izan dituen torturak gogoratzen ditu.
Nor Nori Nor
Estibaliz Urresola · Euskadi, 2018 · 18 min
Europako hizkuntza zaharrenetako bat da euskara batua. Hainbat kulturatako bost preadoleszentek hizkuntza horretako deklinazioen bidez ezagutu, lagundu eta osatu dute elkar.
No es coma
Tamara Lucarini · Euskadi, 2018 · 15 min
José Ramónek, istripu larri bat izan ondoren, Agustinen bisita izan du. Garai zaharrez solasteko baliatu dute parada.
Larunbata, urriak 19 — Sala BBK · Sarrera doan jarlekuak bete arte
"Simone de Beauvoir" saria ematea
De nuevo otra vez — 19:00
Romina Paula · Argentina, 2019 · 84 min · Gidoia: Romina Paula
Emakume bat bere hiru urteko umearekin eta mutil lagunarekin bizi da Córdobako mendilerroetan, baina amaren etxera itzuliko da, Buenos Airesera, bikotekidearen inguruan hausnartzera. Horretarako, ezkongabe bizitza bizitzaiko saiatuko da: gauez irten, ama izan aurretik nor zen jakiten saiatzen da.
"Simone de Beauvoir" saria Puy Oria ekoiztetxeari emateko ekitaldia — 20:30
Elkarrizketa Puy Oriari, Olga Pereda kazetariaren eskutik.
Puy Oria Nafarroako Unibertsitatean Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen, 1986an. PIAFeko (Ikus Entzunezko Federatutako Ekoiztetxe Independenteak) presidenta da 2018tik. Horrez gain, Nafarroako Kultura Kontseiluko, Madrilgo Erkidegoko Kultura Kontseiluko eta Espainiako Kultura Elkarteko batzorde aholku-emaileko kidea da. Espainiako Zinema Akademiako kide ere bada. Produkzio zuzendaria eta Produktorea ere bada Oria Films-en.
Olga Pereda Kazetaritzan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
Igandea, urriak 20 — Bilborock
- 18:00-19:15 — Emanaldia: Film laburrak femeninoan
- 20:00 — XPREST! AUX jaialdiaren VIII. edizioa
Astelehena, urriak 21 — Azkuna Zentroa · Sarrera librea gonbidapenarekin (Infopuntuan hartu) jarlekuak bete arte
La camarista — 19:15
Lila Avilés · Mexiko, 2018 · 102 min · Gidoia: Lila Avilés, Juan Carlos Márquez
Eve zerbitzaria da, Mexiko Hiriko luxuzko hoteletako batean lan egiten duena. Lanaldi horren luze eta gogorren ondorioz, Evek ezin du semea zaindu lan egiten duen bitartean, baina garbi dauka egoera hobetuko zaiola lanpostu hobe bat iristean.
Mahai ingurua: "Lurraren gatza: emakumeak borrokan" — 20:15
Isabel Otxoa EHUko irakaslea da, baita ELEko (Etxeko Langileen Elkartea) aktibista ere.
Itziar Gandarias Goikoetxea Psikologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Doktorea da Psikologia Sozialean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
Moderatzailea: Susana Carramiñana Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Agente masterra eskuratu zuen UNEDen.