Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

2018

Aurkezpena

Zinema onaren zale zareten adiskideok, ongi etorri Zinemakumeak Gara! Emakumeek Zuzenduriko Zinemaren Erakustaldiaren XXIII. edizioara.

Aurten aukeratutako gaia Maitasuna da, eta zuzendari gazteen hainbat film labur eta luzeren bidez jorratuko dugu gaia: Leyla Bouzid, Hadas Ben Aroya, Vera Egito eta Valeria Bruni beteranoaren filmak ditugu beste askoren artean. Zinema-emanaldiak osatzeko hitzaldiak, solasaldiak eta mahai-inguruak izango ditugu, "maitasun erromantikoa" eta amodio-mitoei buruzko estereotipoak sortu eta betikotzeko zinemaren eragina ere aztertuko dugu.

Zinemakumeak Gara! handiagotzen jarraitzen dugu, eta edizio honetan euskal zinemari laguntzeko beste ekimen bat hasiko dugu Ezezagunak Sailaren bidez; eta hemen Euskal Filmotekaren eta Kimuak-en laguntza dugu Arantxa Lazkanoren lana eta emakumezko euskal zuzendari gazteen film laburrak ikusgai bihurtzeko.

Berriro ere Zinemaldiarekin lan egin dugu, oraingoan Muriel Box zuzendari ospetsuari gure aitortza egiteko.

"Simone de Beauvoir" 2018 saria Patricia Ferreira zuzendari eta gidoigileari emango zaio.

XPREST! AUX Zinema Express Lehiaketaren emanaldiak eta Jaialdia BBK Salan izango dira, eta Emakumeen Film Laburren Saila Azkuna Zentroan.

Zain gaituzue Zinemakumeak Gara!-n

Egitaraua

Astelehena, urriak 15 — Sala BBK

Hasiera ekitaldia, erakusketa eta emanaldia: "La Furia" — 19:30 · Sarrera: 2 €

À peine j'ouvre les yeux — 20:00
Leyla Bouzid · Tunisia, 2015 · 102 min
Tunisia. 2010eko uda, Iraultza aurreko hilabeteak. Farah-k 18 urte ditu, bigarren hezkuntza amaitu berria da, eta bere familiak Medikuntza ikasiko duela espero du. Baina neskak ez du helburu hori buruan. Politikoki konprometituriko talde batean abesten du, eta gauetan maitasuna eta hiria ezagutzen ibiltzen da, ama Hayet-en borondatearen kontra, honek larregi ezagutzen dituelarik Tunisia eta bertoko arriskuak.

Leyla Bouzid, Nouri Bouzid zuzendariaren alaba, Tunisian jaio zen 1984an. Bertan hazi eta nerabezaroa igaro ondoren, Parisera aldatu zen Sorbonan literatura ikasteko. Lehenengo film laburra Bonjour (Sbah el khir) egin ostean, La Fémis-en osatu zituen ikasketak. Bere gradu amaierako lana Soubresauts da. 2012an, Tunisiara itzuli zenean, Clermont-Ferrand-eko Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu eta arrakasta hartua izan zen. 2013an lehen film laburra, Zakaria, ekoitzi zuen eta bronzezko Étalon eman zioten, baita Thomas-Sankara saria ere Uagaduguko (Fespaco) Zinema eta Telebistako Panafrikar Jaialdian, Burkina Fason (2015). Baita ere 2015ean, bere À peine j'ouvre les yeux film luzea zinemaldi askotan hautatuak izaten, artean nabarmendu Veneziako Mostra, Kartagoko Zinemaldia, Donibane Lohizuneko gazte errealizadoreen nazioarteko Zinemaldia eta Dubaiko Nazioarteko Zinemaldia, non jaso baitzuen urrezko Muhr saria.

Asteartea, urriak 16 — Sala BBK

Mahai-ingurua: "Las edades del amor" — 19:30 · Sarrera: 2 €
Parte hartzaileak: María Tena eta Andrea Momoitio.

María Tena. Madrilen jaio zen 1953an eta haurtzaroa Dublinen eta Montevideon eman zuen. 1975ean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, Literatura Hispanikoa espezialitatean Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Bere lizentziaturako tesiak gaia "Poesia-aldizkariak Espainian 1900etik 1936ra" izan zuen, eta "bikain" kalifikazioa eman zioten. Garai hartan, Zuzenbidean ere lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Estatuko Administrazaile Zibilen Goi-mailako Kidegoko da. Administrazioan egin duen lan gehiena kultura- eta hezkuntza-gaietara zuzendu da. Liburu eta Irakurketa Zentroko zuzendaria izan zen, baita Espainiako Kultura Ministerioko Espainiako Letren Zentrokoa ere. 2003. urtetik idazketa-irakaslea da, eta mila baino ikasle gehiago izan ditu. 2010etik Alba argitaletxearekin lan egiten du Contemporánea bilduman, eta Virginia Woolf itzuli izan du. Eleberri hauek ditu idatzi: Tenemos que vernos (Anagrama, 2003); Todavía tú (Anagrama, 2007); La fragilidad de las panteras (Espasa, 2010); eta El novio chino (José Manuel Lara fundazioa, 2017).

Andrea Momoitio. Kazetaritzan lizentziaduna, master bat Feminismo- eta genero-ikasketetan eta beste master bat Kazetaritza Digitalean; Pikara Magazine-ren sortzailea da eta bere koordinazioan lan egiten du, eta zutabegilea da Público-n. Ohiko kolaboratzailea: hedabide hauetan: Pikara Magazine, Diagonal, El Salto, eldiario.es, ctxt.es, Público, Pueblos, Viento Sur, La Espiral, Altair Magazine edo Cáscara Amarga-n. 2013. urtetik hitzaldiak, tailerrak eta solasaldiak egiten ari da genero, komunikazio, kazetaritza feminista eta sare sozialei buruz, batez ere.

Plunge — 20:15
Alba Lozano · Espainia, 2018 · 9'55" min
75 urteko emakume bat senarrekin bizi da baserri bakartu batean. Emakumeak familia-batasunari eutsi gura dio eta senarrak aitortzen dio bere buruaz beste egin nahi duela. Senarra animatzeko emazteak seme-alaben laguntza bilatuko du, baina hauei gutxi axola zaie. Amodio erromantikoak eta senarrarekiko miresmenak berarekin batera bere burua igerilekura botatzeko erabakia hartzera bultzatuko dute.

Une jeune fille de 90 ans
Valeria Bruni Tedeschi · Frantzia, 2017 · 95 min (Dokumentala)
Charles Foix d'Ivry ospitaleko geriatria atalean, Thierry Thieû Niang koreografo ospetsuak dantza-tailer bat antolatuko du Alzheimerdun gaixoentzat. Dantzaren bidez, bizitzak eta oroitzapenak kontatuko dira: damuak, garraztasunak, alaitasun- eta elkartasun-uneak. Filmaketan koreografoaz maitemindua da. Maitemintze-hutsa bera bezala bihotzeratuta dago, ordezko dagoenean bezala Blancherengan: haren gaixotasun amodio-gaixotasun bihurtuko da, besterik gabe.

Valeria Bruni Tedeschi (Italia) jaio zen; antzezlaria da, zinema-zuzendaria, gidoilaria eta abeslaria. Antzerkia ikasi zuen eta 1987an hartu zuen parte lehen filmean aktore gisa Hotel de France. Ekoizpen askotan hartu zuen parte, bai Italian eta bai Frantzian. 1993an, Les Gens normaux n'ont rien d'exceptionnel filmean parte hartu zuen, eta aktore errebelazio onenaren Cesar saria eman zioten. Aktore gisa, emakumezko interpretazio onenaren saria ere eman zioten Locarnoko zinemaldian, baita Donatello-ren David saria interpretazio onenari film hauetan: La seconda volta eta La parola amore esiste. 2003an lehen lana, Es más fácil para un camello..., egin zuen zuzendari gisa, kutsu autobiografiko garbikoa, opera prima onenaren Louis-Delluc saria irabazi zuena, baita beste sari batzuk ere Tribecako Zinemaldian edo Ankarako emakumezkoen zinemaldian. Zuzendari eta gidoilari gisa 6 film luze egindakoa da, sari eta izendapen askorekin zinemaldietan.

Asteazkena, urriak 17 — Sala BBK

Luzemetraia. Haur Zinema ikastexe publikoekin elkarlanean. — 11:00
Lucius Drumben Berebiziko Bidaia
Maite Ruiz de Austri · Espainia, 2013 · 93 min · Euskera, Animazioa
Bere buruargiak eta oso eroak diren zientzialarien talde batek erabakitzen dute beraietako tresna baten bila irtetea, Lurra planeta baketsu bihurtzeko aukera emango duelarik horrek. Lucius Dumb aukeratuen dute, zientzialari gaztetxo, herabe eta onbera. Bidean espazio-ontziak matxura izan duten estralurtar atsegin bi ezagutuko ditu, eta beren bateriak birkargatzeko energia-iturri oso ahaltsu behar dutenak.

Maite Ruiz de Austri. 1985ean zenbait kultura-programa zuzentzen hasi zen Gasteizen. Gero, Artificio kultura-aldizkariaren bideo, zinema eta literatura atalean kolaboratu zuen eta Gasteizko Musika Bideo Jaialdia antolatu zuen hainbat aldiz. Urte batzuk geroago, gidoilari eta zuzendari-laguntzaile gisa parte hartu zuen telebistako zenbait serietan, eta azkenik gidoiak idazten eta animazio-filmak zuzentzen hasi zen. Animazioko film onenari emandako bi Goya sari ditu, 1999an ¡Qué vecinos tan animales! filmarekin eta 1994an Ipar Haizearen itzuleragatik.

Mahai-ingurua: "Del amor y otras quimeras" — 19:30
Parte hartzaileak: Irantzu Varela, Raquel Osborne eta Kristina Zorita.

Irantzu Varela Urrestizala, kazetaria eta feminista, emakumeen aurkako komunikazioan eta indarkerian aditua. Sorkuntza, prestakuntza eta ekintza feministako Faktoria Lila gunearen sortzaile eta arduraduna, "El Tornillo"ren sortzaile eta aurkezlea, El Nunca Me Pegó dokumentalaren zuzendaria eta ikus-entzunezko eta idatzizko hedabideetako kolaboratzailea. Azkenaldian opari onena katana bat izan da.

Raquel Osborne. Soziologian doktorea (UCM), Fulbright bekaduna, eta Soziologian masterra du (M. Ph.) (New Yorkeko Unibertsitatean), UNEDen Soziologiako irakasle titularra eta Katedratiko akreditatua da. Bere ikerketa-lerroak, generoaren eta sexualitatearen arteko intersekzioan, genero-indarkeria, diskriminazio positiboa eta araueenaileak ez diren sexualitateen analisia zenbait gairen bidez izaten dira. Bere argitalpenen artean nabarmentzekoak dira "La construcción sexual de la realidad" (Cátedra, 1993; 2. arg. 2002); "Apuntes sobre violencia de género" (Bellaterra, 2009); (Ed.): "Mujeres bajo sospecha: memoria y sexualidad (1930-1980)" (Fundamentos, 2013. 3. berrinprimaketa, 2015), eta "Mujeres bajo sospecha" erakusketa ibiltariaren komisario-kide da. Bere egungo ikerketa-lerroa arauemaile ez diren sexualitateen aztertzera zuzendua dago, batez ere Espainian XX. mendean.

Kristina Zorita. Kazetaria, 25 urte baino gehiagoko esperientzia du ikus-entzunezkoetan. "Pantailla Handian" blogaren editorea da eitb.eus-en. Ikus-entzunezkoetako Emakumeen Europako Sareko (EWA) blogean kolaboratzailea eta Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen euskal elkarteko (HEMEN) lehendakariordea. Hiru film labur zuzendu ditu.

Amores urbanos — 20:15
Vera Egito · Brasil, 2017 · 77 min
São Paulo hiriko eraikin batean bizi direlarik, Micaelak (Renata Gaspar), Diegok (Thiago Pethit) eta Juliak (María Laura Nogueira) beren esperientziak, porrotak eta lorpenak partekatuko dituzte.

Vera Egito. Brasilgo São Paulon jaio zen, Ikus-entzunezkoen Goi Ikastaroa egin zuen ECA_USP (Komunikazio eta Arte Eskolan, São Pauloko Unibertsitatean). Vera zuzendari eta gidoilaria da; bere laburren artean Serra Pelada (2013) eta Amores Urbanos (2016) luzea nabarmentzen dira, azken hori bere opera prima da.

Osteguna, urriak 18 — Sala BBK

Txostena: "El amor romántico" — 19:30
Hizlaria: Javier Díaz Freire.

José Javier Díaz Freire. Irakasle titularra EHUko Gaur Egungo Historia Sailean. EHUko "Gizarte modernoaren esperientzia Espainian" ikerketa-talde bat zuzentzen du. Bere lehen lanak Bigarren Errepublikari buruzkoak dira, eta orduan berritzailea zen metodologia bat erabili zuen, gizarte-zientzietan eta humanitateetan "hizkuntza-biraketa" deiturikoak eragina. Bere ondorengo lanek historiografia teorikoki berritzaileko bokazio horrekin jarraitzen dute, baina paradigma diskurtsiboa kritikaren pean jarriz gorputz, emozio eta esperientzia kontzeptuetan oinarrituriko eta genero-ikuspegiarekin aberastuz. Genero-ikuspegi hau erabiliz, zenbait lan eman ditu argitara maskulinotasunaren historiaz.

People That Are Not Me — 20:15
Hadas Ben Aroya · Israel, 2016 · 77 min
Joy saiatzen da bere bikote-bizitza egonkorraren haustura gaindizten, harreman berriak probatzen ditu, eta saiatzen da eznezko oreka-puntu bat bilatzen: inplikazio sentimental oro baztertzearen eta norbaitzuk lotu behar duen beharrizanen artean.

Hadas Ben Aroya Israelen jaio zen 1988an. Zineman graduatu zen Tel Aviv-eko Steve Tisch School-en, eta ikasi bitartean egin zuen lehen film laburra: Sex Doll (2013), Sichuango zinemaldian Gold Panda saria irabazi zuena. People That Are Not Me (2016) du bere film luzea, bera protagonista eta zuzendaria duena.

Ostirala, urriak 19 — Sala BBK

Ezezagunak atala — 18:30 · Sarrera: 2 €

Maider (laburmetraia)
Espainia, 1989 · 12' · Zuzendaria: Arantxa Lazcano
Gizon eta emakume batek elkar ezagutuko dute taberna batean, eta harreman berezia sortuko da beraien artean.

Urte Ilunak (luzemetraia, Filmoteca Vascaren laguntza)
Espainia, 1992 · 92' · Zuzendaria: Arantxa Lazcano
Film honek 8 urteko Itziar neskatilaren bizitzaz dihardu; familia abertzalea eta eskola-errepresioaz; 1940ko hamarkadan kokatuago Donostian.

Arantxa Lazcano. Zarautzen (Euskal Herria) jaio zen. Hezkuntza-arloan hasi zen lanean. 1986an Bideo Eskolan ikasi zuen Andoainen. 1989an zuzendu zuen lehen film laburra 35 mm-tan (Maider), eta saria lortu zuen Zinema Eskolan. 1992an bere lehenengo eta azken luzea Urte Ilunak zuzendu zuen, eta Goya sarietarako izendapen lortu zuen zuzendaritza onenarengatik 1994an eta Bárbara Goenagaren debuta izan zen, todavía una niña.

Simon & Laura — 20:15
Erresuma Batua, 1955 · 87' · Komedia (Zinemaldiaren laguntza, Muriel Box zikloa) · Zuzendaria: Muriel Box
1950eko urteetan BBCn, familia bati buruzko serie dramatikoa bizitza errealean zoriontsu bikoteak ezkonduta bizi diren bi antzezlearengan oinarritzea burutatzen zaio ekoizle bati. Zoritxarrez Foster-tarrak aukeratzen ditu: dirua behar dute eta seriea protagonizatzea onartzen dute. Antzezleak izango dira, baina "zoriontsu ezkonduta" hori oso zalantzazkoa da.

Muriel Box. Violette Muriel Baker 1905ean jaio zen Tolworth-en (Surrey, Ingalaterra); British International Pictures-en sartu zen, eta ekoizpen-laguntzaile gisa lan egin zuen. 1935ean Sydney Box kazetariarekin ezkondu zen. Elkarrekin sortu zuten Verity ekoizpen-etxea. 1945ean The Seventh Weil filmarengatik jatorrizko gidoi onenaren saria jaso zuten, eta 1951n senarrak London Independent Producers sortu zuen, eta horrek Muriel-i aukera gehiago eman zizkion zuzentzeko. Box-ek nahiago zituen gaur egungo eta eztabaidatuak izan diratekeen gaiak: irlandar politika, nerabeen sexu, abortu, sasiko seme-alaba, sifilis eta abarri buruzkoak; beraz, film asko debekatu zizkieten bertoko agintariek. Nahiz eta bizitzan zehar film asko zuzendu eta gidoiak egin, emakume izatea pairatu zuen zuzendaritzako industria honetan. Boxek filmak zuzenzeari utzi zion nobelak idazteko, eta Fémina argitaletxe arrakastatsua sortu zuen, horrek aukera eman ziolarik bere feminismoa askatasunez adierazteko.

Larunbata, urriak 20 — Sala BBK · Sarrera doan jarlekuak bete arte

"Simone de Beauvoir" saria emateko ekitaldia. Saritua: Patricia Ferreira

Contact — 19:00
Léa Bancelin · Frantzia, 2017 · 5'34"

Thi Mai rumbo a Vietnam
Patricia Ferreira · Espainia, 2018 · 90'
Carmenen odisea kontatzen du: alaba istripu batean galdu ostean, emakume honek eskutitz bat jasotzen du, eta bertan esaten zaio onartu diotela alaba eskatu duen vietnamdar neskatila baten adopzioa. Bere bi lagun onenekin, Espainiatik sekula irten ez diren Elvira eta Rosarekin, Vietnamera joango da neskatilarekin elkartzera; eta biziko dituzten egoera nahasi, exotiko eta harrigarriek beraien nortasunaren alderdirik bitxienak azaleratuko dituzte.

Patricia Ferreira. Madrilen jaioa, Patricia Ferreira oso goiz hasi zen zinema maitatzen. Irudiaren Zientziak eta Kazetaritza ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta lizentziatu ostean ekin zion zinema-kritikari gisa arrakastatsua izan zen ibilbideari Fotogramas aldizkarian eta Espainiako Telebistan. Jarraian, telebistara jauzi egin zuen eta errealizadore gisa metatu zuen esperientzia, harik eta 1999an salto handira egin zuen zuzendari gisa filmarekin: Sé quién eres, honek Goya sarietarako izendapena lortu zuen zuzendaritza onenaren kategorian. Ondorengo urteetan gure zinemaren funtsezko zuzendarietako bat bihurtu zen, hala nola El alquimista impaciente, Para que no me olvides, Los niños salvajes (Malagako Jaialdian filmerik onenaren saria eman zioten) edo Thi Mai: rumbo a Vietnam. Gaur egun irakasle da ECAMko (Madrilgo Erkidegoko Zinema Eskolan), eta Emakume Zinemagileen Elkartearen (CIMA) bazkide sortzailea eta Zuzendaritza Batzordeko kidea da.

Patricia Ferreira zuzendari eta gidoilariari "Simone de Beauvoir" saria emateko ekitaldia. Haren aurretik sari hau jasotakoak dira maila handiko zuzendariak, hala nola Ángeles González-Sinde, Maite Ruiz de Austri, Icíar Bollaín, Núria Vidal eta Isa Campo. Saria ematearen ostean, gidoilaria eta FAGAko (Ikus-entzunezko Gidoilarien Elkarteen Foro) lehendakariak saridunari elkarrizketa egingo dio.

Ana Hormaetxea. Bilbon jaioa, 1974an, ia 20 urte darama edukia sortzen zenbait plataformatarako. Telebistako gidoilari gisa, batez ere ETBrako serie eta saioetan lan egin du: Go!azen, Dale Una vuelta, Tú al Norte y Yo al Sur, Vaya Semanita, Esto no es serio ¿o sí?, Vuelta de Tuerca edo Balbemendi besteak beste. Gainera, film luzeen eta fikziozko serieen proiektuak ere idatzi ditu, gaur egun garatzen ari direnak ("Ladronas", "El tesoro de Lehman").

Igandea, urriak 21 — Sala BBK · Sarrera doan jarlekuak bete arte

Euskal zuzendarien laburmetraien atala — 18:30 · 62'

Plunge. Espainia, 2018 · 10' · Zuzendaria: Alba Lozano. 75 urteko emakume bat senarrekin bizi da baserri bakartu batean. Emazteak familia-batasunari eutsi gura dio eta senarrak aitortzen dio bere buruaz beste egin nahi duela. Amodio erromantikoak eta senarrarekiko miresmenak berarekin batera bere burua igerilekura botatzeko erabakia hartzera bultzatuko dute.

I'am Awake Now. Espainia, 21'25" · Zuzendaria: Itziar Orbegozo. I am Awake Now film honek etxe abandonatu bateko geletan egindako ibilaldia da, eraikin hartan sortu eta zenduriko emakumearen familia-argazkiak daudelarik. Topaketa honek emakume harekiko fikziozko elkarrizketa abiaraztera du iraganaz, etorkizunaz eta denbora atxiki eta edukitzeko irrikaz.

Algunas aves vuelan solas. Espainia, 14'55" · Zuzendaria: Andrea Jaurrieta. Manuel eta Adela ez daude ezkontzaren unerik onenean. Las Cañas urmaeleran egingo duten bidaia batean Santi, txorizale gazte bat, ezagutuko dute.

Lehen Jaunartzea. Espainia, 6'28" · Zuzendaria: Leire Egaña. Jaunartze bat ospatzen ari da, lehenengoa. Helduak solasean ari dira eta haurrak jolasean dabiltza. Iceberg edo izotz-mendi bat bezala, istorioak, aurrera egin ahala, azpian ezkutatzen dena azaleratu du.

Calas para Eva. Espainia, 14'19" · Zuzendaria: Ilune Diaz. Azken haustura sentimentala gainditu ezinik dabilen Evaren errutinak beste norabide bat hartuko du, loreak jasotzen hasten denean era anonimoan. Loreak baino ez dira..., baina interes hutsa baino zerbait gehiago eramarazi dute berarengan.

XPREST! AUX Zinema Express Lehiaketaren VII. Edizioa — 20:30
Zinemaldira aurkeztutako laburmetraien proiekzioa eta irabazleen zerrenda.

Astelehena, urriak 22 — Azkuna Zentroa, Bastida Aretoa · Sarrera librea gonbidapenarekin (Infopuntuan hartu) jarlekuak bete arte

Cortos en femenino — 18:30
Film laburren sorta ederra, TRAMAk (emakumeek egindako zinema, bideo eta multimediako erakusketa eta jaialdien koordinakundea) aukeratua.

Bombón helado. Madril-Espainia, 2017 · 9' · J.B. Espainieraz | HD | Komedia · Zuzendaria: Sadrak Zmork. Emakume batek fantasia erotikoak ditu jaki izoztuak gertatzen eta bi renontzako mahaia prestatzen duen bitartean.

Centrifugado. Bartzelona-Espainia, 2017 · 10'49" · J.B. Espainieraz | HD | Thriller · Zuzendaria: Mireia Noguera. Mutil gazte batek adineko emakume bati gobada edo lixiba etxeraino igotzen laguntzen dio. Behin etxe barruan, ez dirudi andreak joan uzteko lain gogorik.

Conservas. Bartzelona-Espainia, 2017 · 15'37" · J.B. Espainieraz | HD | Komedia · Zuzendaria: Mireia Pozo. Paula neska kezkatia da eta harreman irekia proposatu gura dio bere senargaiari. Baina jelosiak, zalantzak eta beste pertsona batenganako irrikak diote errazkuti gauda duena aitortzi.

Desencuentro. Huesca-Espainia, 2017 · 13'44" · J.B. Espainieraz | HD | Drama · Zuzendaria: Elba Mairal. Ezkondurik egon ziren gizon eta emakume batek, bakoitzak bere aldetik, beraientzat ezkon bizitza eta ondorengo haustura zelakoa izan zen kontatzen dute.

Indios y vaqueros. Bartzelona-Espainia, 2016 · 4'20" · J.B. Espainieraz | HD | Drama · Zuzendaria: Emilia Ruiz. Leo, 5 urtekoa, egunero jolasten da etxean indio eta bakeroan.

La hora de la merienda. Las Palmas de Gran Canaria-Espainia, 2017 · 17'28" · J.B. Espainieraz | HD | Drama · Zuzendaria: Alba González de Molina. Chela, dutela gutxi alargundua, iritsi berria da beste hiri batera. Egun batean auzokoa, Elena, ezagutu eta askaltzera gonbidatuko du.

Marta. Madril-Espainia, 2017 · 15'26" · J.B. Espainieraz | HD | Komedia · Zuzendaria: Lucía Forner. Martak uste du bere lanbide ideala serieko hiltzaile izatea litzatekeela, eta lehen biktima Carlos izatea gura du.

Monday. Madril-Espainia, 2017 · 8' · Sin diálogos | HD | Drama Experimental · Zuzendaria: Candice Vallantin. Eguneroko errutinaren asperdurak zanpatuta, negozio-emakume batek guztiarekin apurtzea erabakitzen du.

Sé lo que quieras. Valentzia-Espainia, 2017 · 10' · J.B. Espainieraz | HD | Drama · Zuzendariak: Marisa Crespo eta Moisés Romera. Mundu honetan, borrokatzen eta ahalegintzen bazara, lortzen dituzu zure ametsak. Eta Yulissa, kolonbiar neska gaztea, hori erakustera etorri da.

The Neverending Wall. Valentzia-Espainia, 2017 · 12' · Elkarrizketa barik | HD | Animazioa · Zuzendaria: Silvia Carpizo. Gertaera traumatiko baten ostean, emozioetan zehar egindako ibilaldia, artearen bidez transmitituz.

Luzapenak

  • Asteazkena 17, 11:00 — Deustuko unibertsitatea — Cortos en femenino
  • Osteguna 25, 18:00 (sarrera doan) — Clara Campoamor Kultur Etxea, Barakaldo — Laburmetraia: Plunge / Luzemetraia: À peine j'ouvre les yeux
  • Larunbata 27, 19:30 (sarrera 2 €) — Lizeo Antzokia, Gernika-Lumo — Laburmetraiak: Lehen Jaunartzea, Plunge / Luzemetraia: Une jeune fille de 90 ans