20. edizioa
2015
Aurkezpena
20 urte igaro dira «Zinemakumeak Gara! - Emakumeek zuzenduriko zinema-erakustaldia» sortu zenetik Bilborock-en.
Zinemakumeak Gara! emakumeek egiten duten zinema ezagutarazteko eta zinemaren historiari egiten dioten ekarpena ezagutarazteko sortu zen. Gauza asko aldatu dira ordudanik eta nolabait ere aurrera egin dugu, baina uste dugu oraindik beharrezkoak direla erakustaldi hau hastera eraman gintuzten espiritua eta konpromiso politikoa.
Gaur egun guztiz indarrean dauden helburuak dira kalitate handiko filmen plataforma izatea, erakusteko aukera-ezberdintasuna konpentsatzea, sorkuntza sustatu eta finkatzea film laburrak erakutsiz eta emakumeentzako XPREST! AUX film laburren jaialdiaren bidez, baita emakumeek zineman izan duten historia berreskuratzea ere.
Urteurren hau komedia onak emanez ospatu nahi dugu, eta zuzendari ospetsuenekin, gainera: Amy Heckerling, Marjane Satrapi, Maggie Carey, Lina Wertmüller, etab. Umorezko film laburrak ere izango ditugu, XPREST! AUX film laburren jaialdia, hitzaldiak eta eztabaidak. Azkenik, Ángeles González-Sinde gidoilari eta zuzendaria izango dugu, bere karrera osoagatik emandako «Simone de Beauvoir» saria jasoko baitu.
Eskerrak ematen dizkizuegu urte hauetan Erakustaldia aurrera ateratzeko ilusioa gurekin partekatu duzuen guztioi, hitzordu honekin kolaboratuz eta urtez urte bertaratuz.
Mila esker eta zineman izango gara zuen zain.
Egitaraua
Urriak 13, asteartea — BBK aretoa, 19:30 · 2 €
Pasqualino Settebellezze
Lina Wertmüller · Italia, 1975 · 115' · Komedia - drama · JBAE
Napolin, 30eko urteetan, Pasqualino maltzur eta oportunistak ahalegin guztiak egiten ditu Camorran karrera egiteko, eta bere klanaren barruan posizio garrantzitsua lortzeko. Ironikoki gaizkile honek «Settebellezze» (Zazpiederrak) du ezizena bere arreba oso itsusiengatik, eta bere ohorea berreskuratu nahi du bere arrebetako bat prostituitzera behartu duen gizonari mehatxu eginez.
Sariak: 1976, Oscarretarako 4 izendapen: atzerriko filma, aktorea (Giannini), zuzendaria, jatorrizko gidoia; Urrezko Puxikak: atzerriko film onenaren sarirako izendapena; New Yorkeko kritikarien zirkulua: 3 izendapen.
Lina Wertmüller (Erroma, 1928ko abuztuaren 14a), italiar zuzendari eta gidoilaria da. Aktore gisa hasi zuen bere ibilbidea, jada 1962an, zuzendariaren laguntzaile izan zen Federico Fellini-ren «8½» filmean. Hurrengo urtean, Wertmüller-ek debuta egin zuen zuzendaritzan «I Basilischi»-rekin. Film horren atzetik nolabaiteko arrakasta izan zuten filmak etorri ziren, baina 1972 arte ez zuen nazioarteko onespena lortu, eta orduan Giancarlo Giannini-k protagonizaturiko lau filmekin izan zen. Azkena, eta ospe handiena eman ziona, «Pasqualino Settebellezze» izan zen. Film honekin, historiara igaro zen zuzendari onenaren Oscar sarirako hautagai izan zen lehenengo emakumea izanik. Oro har, bere filmek haren konpromiso politikoak islatzen dituzte, protagonista nagusiak anarkistak edo feministak (edo bietakoak) dira, eta ekintza nagusia gatazka politiko edo sozio-ekonomikoetan zentratu izan du, bere sentiberatasun ikonoklasta agerraraziz.
Urriak 14, asteazkena — BBK aretoa, 19:30 · 2 €
Umorezko animazio-film laburrak
Aurkezpena: Begoña Vicario, animazio zinearen errealizadorea eta UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea.
Urriak 14, asteazkena — BBK aretoa, 20:00 · 2 €
The Voices / Las voces
Marjane Satrapi · AEB, 2014 · 103' · Thriller komedia - komedia beltza · JBAE
Jerry pisu batean bizi da Bosco txakurrarekin eta Mr. Whiskers katuarekin bakarrik. Honaino dena normal samarra da, baina Fiona ederra ezagutzen duenean, gure protagonistak etxera iritsi eta zuzenean konpainiako animaliei ematen die topaketaren berri. Noski, haiek erantzun egiten diote.
Sariak: 2015, Gérardmer Film Festival: epaimahaiaren eta publikoaren saria; 2014, Sitgeseko zinemaldia: Sail ofiziala, lehiaketarako film luzeak.
Marjane Satrapi (1969, Rasht, Iran), Teherango familia progresista bateko alaba bakarra, iraultzaren aldekoak izan ziren islamista kutsua hartu zuen arte. Zuzendaria, komiki-marrazkilaria, ilustratzaile grafikoa eta haur-liburuen idazlea. Bere lanik garrantzitsuena eta ezagunena «Persepolis» da, nazioarteko onespena lortzeko balio izan diona: Iranen eta Europan izan zuen haurtzaroko eta nerabezaroko bizitzaren historia kontatzen du. Lau film egin ditu, horietako batzuk bere liburuetan oinarrituak.
Urriak 15, osteguna — BBK aretoa, 19:30 · Sarrera librea jarlekuak bete arte
Mahai-ingurua: «Zertaz barre egiten dugu emakumeok?»
Parte-hartzaileak: Elizabeth Casillas, kazetaria, eta Mamen Moreu, komikigile eta ilustratzailea. Moderatzailea: Josu Eguren, zinema-kritikaria.
Urriak 15, osteguna — BBK aretoa, 20:00 · Sarrera librea jarlekuak bete arte
The To Do List / Cosas que hacer antes de los 18
Maggie Carey · AEB, 2013 · 104' · Komedia · JBAE
Neska gazte bat Institutuan graduatu da nota bikainekin, baina oso hasiberria da sexu-kontuetan. Horregatik, Unibertsitatean sartu aurretik gai honetaz esperimentatu nahi duen guztiaren zerrenda egitea erabakitzen du, eta lagunak txundituta uzten ditu jokabide honekin.
Maggie Carey (Boise, Idaho, AEB) ingeles literaturan lizentziaduna, ekoizpen-ikasketak egin zituen Texaseko Unibertsitatean. Carey gidoilari eta zuzendaria da, batez ere film laburren eta telebistako serieena, ospe handia lortu duelarik horretan. «The To Do List» bere lehenengo film luzea da. Gaur egun inprobisazioa egiten du Ragnarök-ekin New Yorkeko UCB Theatre-n.
Urriak 16, ostirala — BBK aretoa, 19:00 · Sarrera librea jarlekuak bete arte
Ángeles González-Sinde-ri omenaldia eta «Simone de Beauvoir» saria ematea
Una palabra tuya
Ángeles González-Sinde · Espainia, 2008 · 98' · Komedia - drama
Rosario eta Milagros lagunak dira eta kale-garbitzaileak. Gazteak ere badira, eta ez dute senargairik, ez autorik, ez lagunik, ez etorkizunik, eta hala ere borroka egiten dute, beren artean errietan, dibertitu egiten dira, kexatu eta mutiletan egin ere bai. Harik eta egun batean, ezusteko topaketa batek haien bizitza irauliko duen arte modurik harrigarrienean.
Sariak: 2008, Goya sariak, 4 izendapen, Gidoi egokitu onenarena barne.
Ángeles González-Sinde (Madril) Filologia Klasikoa ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Gidoi Zinematografikoko masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta zinematografiako ikasketak sakondu zituen Los Angeleseko American Film Institute-n. González-Sindek TBko serie askoren gidoiak egin ditu, adibidez «Truhanes» edo «La casa de los líos», baita dozenaren bat filmenak ere, horien artean dagoelarik Ricardo Franco-ren (1997) «La buena estrella», bere lehen Goya saria irabazi zuelarik horrekin. Zuzendari gisa debuta «La suerte dormida» (2003) filmarekin egin zuen, bere lanik sarituenetako bat izan zelarik; Goya sarietarako beste lau izendapen lortu zituen «Una palabra tuya» filmarekin. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako lehendakaria izan da, eta Kulturako ministroa 2009ko apiriletik 2011ko irailera.
Urriak 16, ostirala — BBK aretoa, 20:30 · Sarrera librea jarlekuak bete arte
Mahai-ingurua: «Hitz gurutzatuak» (gidoiaz, generoaz... mintzatuz)
Parte-hartzaileak: Ángeles González-Sinde, gidoilari eta zuzendaria; Aizpea Goenaga, gidoilari eta Etxepare Institutuko zuzendaria; Izaskun Arandia, ekoizle, zuzendari eta gidoilaria. Moderatzailea: Ana Gutiérrez, Zinemakumeak Gara!-ren zuzendaria.
Urriak 16, ostirala — BBK aretoa, 21:00 · Sarrera librea jarlekuak bete arte
«Simone de Beauvoir» saria ematea Ángeles González-Sinde-ri.
Urriak 17, larunbata — BBK aretoa · 2 €
Vamps
Amy Heckerling · AEB, 2012 · 92' · Komedia, erromantzea, zinema independientea · JBAE
Stacy eta Goody bi neska gazte dira, New Yorkeko gau-bizitzaz gozatzen dutenak bi banpiro eder bezala. Hala ere, maitasuna aurkitzen dutenean, dilema bat konpondu beharko dute: hilezkortasunari edo maitasunari uko egitea.
Amy Heckerling (New York) zinema eta telebista ikasi zituen New Yorkeko Unibertsitatean eta zineman lizentziatura lortu zuen The American Film Institute-n. Filmak egiten ari da 80ko urteetatik, komedia-zuzendari ospetsuenetakoa da, film asko egin ditu arrakasta handikoak eta komedian erreferente izan direnak; besteak beste, nabarmentzekoak dira: «Aquel excitante curso» (1982), «Mira quién habla» (1989), «Fuera de onda» (1995), «El novio de mi madre» (2006).
La Bataille de Solférino / La batalla de Solferino
Justine Triet · Frantzia, 2013 · 94' · Komedia, familia drama, politika
2012ko maiatzaren 6an TB-ko erreportari bat, Leticia, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen berri ematen ari da; aldi berean, senar ohiak bi alabak ikusten uzteko eskatzen dio. Eromenezko igandea da Parisen: bi neskatila asaldatuta, haurtzaina leher eginda, senargai berria beharrean, abokatu marmarti bat eta Frantzia bitan zatituta.
Sariak: 2013, Mar de Platako zinemaldia: Zilarrezko Astor aktore onenari (Macaigne); Cesar sariak: Opera prima onenerako izendapena.
Justine Triet (Fécamp, Frantzia) Arte Ederretako Goi Eskolan lizentziatua da. Zuzendari, gidoilari eta aktorea da. «La Bataille de Solférino» haren lehenengo filma da eta 2012an Frantziako presidentetzarako hauteskundeen emaitzak ematen ziren egun berean filmatua dago. Zuzendariaren arabera: «Luxu handia izan zen hamar mila estra izatea eta film batean hogei minutuz haiek erabiltzea».
XPREST! AUX Film Laburren Jaialdiaren IV. Edizioa — Bilborock
AUX Magazine eta Zinemakumeak Gara! - Emakumeek Egindako Zinema Erakusketak zinema express jaialdira gonbidatzen zaitugu.
Urriak 16, ostirala — Bilborock, 12:00
Oinarriak eta garatu beharreko gaia ematea.
Urriak 18, igandea — Bilborock, 17:00etatik 17:30etara
XPREST! AUX-erako egindako film laburrak entregatzea.
Urriak 18, igandea — Bilborock, 18:00 · Sarrera librea jarlekuak bete arte
TRAMA: emakumeen film laburrak
«Cordelias» · Gracia Querejeta · Fikzioa · 25'
Hamar emakume presok kondena betetzen dute hainbat deliturengatik, eta antzerki-lan bat antolatzen dute: beren arazoen terapia gisa eta gizarteratzeko aukera gisa erabiliko dute, espetxetik irten eta Espainiako herrietan zehar ibiltzeko aukera emango baitie.
«Flexibility» · Remedios Crespo · Fikzioa · 10'
Europa, 2027. Orratz-fabrikako langileak premiaz bilduko dira, enpresaren berehalako ixtea eragozten ahalegintzeko. Enpresako langileen eta goi-zuzendaritzaren arteko ezberdintasunak ez dira espero zitezkeenak.
«La buena fe» · Begoña Soler · Fikzioa · 17'
Marisa, 35 urteko emakumea, ospitaleko larrialdietara hurbilduko da laguntza eske.
«Por siemprejamón» · Ruth Díaz · Fikzioa · 24'
Ruth-ek, ezkontzeko ordu gutxi falta zaizkionean, bere lagunik onena den Asierri deituko dio. Elkarrekin ihes egin eta haurtzaroan jolastoki izaten zuten etxola txikian ezkutatuko dira. Oasi txiki bat da, mundutik salbu.
«The Laundrette Sessions» · Izaskun Arandia · Fikzioa · 10'
Film honek Erresuma Batuko arropa-garbitegien XXI. mendeko gizarte-betekizuna aztertzen du, txanpon bidezko garbigailuen erabiltzaileei egindako elkarrizketa bidez; adin eta gizarte-jatorri guztietako jendea elkarrizketatu zen Devon eta Kornualleseko garbitegietan.
Urriak 18, igandea — Bilborock, 20:00
XPREST! AUX-en aurkeztutako film laburren emanaldia.
Urriak 18, igandea — Bilborock, 21:15
XPREST! AUXen IV. edizioaren amaierako saioa eta sari-ematea.
Izen ematea, inskripzioa eta oinarriak: www.zinemakumeak.org/xprest. Kontaktatu: xprest@zinemakumeak.org