Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

2014

Aurkezpena

Emakumeek egiten duten zinema ezagutarazteko helburuarekin jaio ginen: non jartzen duten begirada, zerk motibatzen dituen, zein den beraien ikuspegia genero zinematografikoetan... eta aurtengo edizioan galdera hau egiten diogu geure buruari: Zertaz barre egiten dute emakumeek? Lau egun ditugu erantzuna jakiteko.

Zinemaren historian emakumezko zuzendari askok egin dituzte sarraldi garrantzitsuak komedian, horietako asko generoaren abangoardian, umorerik zirikatzaileen eta ganberroena eginez edo amerikar komedia berriaren gailurrean nabarmenduz: Amy Heckerling (Fast Times at Ridgemont High, Aquel excitante curso), Nancy Meyer (Something's Gotta Give, Cuando menos te lo esperas), edo Elaine May (The Heartbreak Kid, Rompecorazones) zuzendarien kasua da beste askoren artean, ahaztu gabe Europan Lina Wertmüller italiarra eta bere «Pasqualino Settebellezze» paregabea (lau oscarretarako izendatua), edo Doris Dorrie alemana.

Aurten, eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eskaintzen dion Atzera Begirako izugarri eta ongi mereziarekin bat etorriz, «Emakumeek zuzendutako zinemaren XIX. erakusketak» omenaldia egin nahi dio Hollywood klasikoaren urrezko etapan funtsezkoa izan zen emakume bati, Dorothy Arzner-i, eta beraren «Dance, Girl, Dance» filma emango du, edizio honetan oso ondo sartzen den komedia musikala gainerako emakumeen -Lake Bell, Valeria Bruni Tedeschi, Anne Sewitsky, Drew Barrymore eta Almut Getto-ren- film sortarekin batera. Bertan izango den Manuela Morenok amaiera bikaina emango dio zikloari, film laburren saio dibertigarri bat aurkeztuko baitu.

Zuek ere gurekin batera barre egitea nahi genuke. Zain izango gara.

Egitaraua

Urriak 22, asteazkena — BBK aretoa, 20:00 · 3 €

Sareko umore-piezak. Film luzea. Estreinaldia.

Whip It
Drew Barrymore · AEB, 2009 · 111' · VOSE
Texaseko herri batean, bizi-tankera alternatiboko neska nerabe batek ez du parte hartu nahi edertasun-lehiaketetan. Berari interesatzen zaiona Roller Derby da, lehiaketako patinatze-estiloa, ikaragarri erasokorra.

Drew Blyth Barrymore 1975ean jaio zen Amerikako Estatu Batuetan, eta zinema eta telebistako antzezlea da, modeloa, ekoizlea eta zuzendaria. «E.T. the Extra-Terrestrial» (1982) filmean izandako paperaz lortu zuen ospea. Gero, hainbat filmetan agertu zen, eta horiekin hainbat sari bereganatu zituen eta mundu osoan aitortza. 1995ean, berak eta bere bazkide Nancy Juvonen-ek Flower Films ekoizpen-etxea sortu zuten, eta horrekin film eta telebistako serie asko produzitu dituzte. Zuzendari gisa hiru titulu ditu, film labur bat, dokumentala eta «Whip It» film luzea, hainbat zinemalditan hautatua izan dena.

Urriak 23, osteguna — UPV/EHU Arte Ederretako Fakultatea, 11:00

Hitzaldia: «De qué se rien las mujeres en el cine de animación»
Begoña Vicario.

Urriak 23, osteguna — BBK aretoa, 20:00 · 3 €

Sareko umore-piezak.

Dance, Girl, Dance
Dorothy Arzner · AEB, 1940 · 90' · VOSE
Judy O'Brien dantza talde bateko kide da eta balet klasikoan aritu nahi luke. Bubbles lagunak taldea utziko du komedian murgiltzeko. Taldea desegiten denean, Bubbles-ek esker gaiztoko lan bat eskainiko dio Judy-ri: haren ikuskizunean, hasierako artista izatea.

Dorothy Arzner aitzindariari omenaldia, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan.

Dorothy Arzner (1897-1979), San Frantziskon jaioa baina Los Angeles-en hazia, Hollywooden urrezko aroan zuzendari gisa karrera profesionala egitea lortu zuen emakume bakarra izan baitzen, eta beraz zinematografia-industrian emakumearen integrazioaren aitzindaritzat joa. 1933an Amerikako Zuzendarien Sindikatuan sartu zen lehenengo emakumea izan zen eta emakumezko bakarra zenbait hamarkadatan.

Urriak 24, ostirala — BBK aretoa, 19:30 · Sarrera librea jarlekuak bete arte

Manuela Moreno zuzendariaren film laburrak

Dolores · 2008 · 10'
Bi ezezagun elkarrizketan hasiko dira.

Camas · 2010 · 10'
Lau istorio hauek gertaleku komuna dute: ohea.

Quiero estar el resto de mi vida contigo · 2009 · 3'
Haren ondoan semaforo batean, mutil bat geratuko da, zeharo maiteminduko da eta bizitza osoa harekin ematea amestuko du.

Lo sé · 2013 · 14'
Noa botoi-bilduma egiten duen neska da, eta haren miresleak botoi-bilduma egiten dueneko uneen bilduma egiten du. Hamar metro besterik ez bien artean.

Cloe · 2010 · 4'
Dani Cloe-rekin ligatzen saiatuko da.

Pipas · 2013 · 3'33''
Ba ote bi adiskideen artean poltsa bat pipa baino kidetasun handiagorik?

20:15etan. Manuela Morenorekin topaketa. Oraingoan aukera paregabea dugu zuzendariarekin berarekin haren zinemaz hitz egiteko.

Manuela Moreno zuzendaria eta gidoilaria da. Arte Dramatikoan lizentziaduna Murtziako Arte Dramatikoko Goi Eskolan (ESAD); gero Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolan (ECAM) eta Madrilgo Zinematografia Institutuan (N.I.C) osatu zituen ikasketak. «Dolores» film laburraz egin zuen debuta, hainbat sari bereganatu zituelarik. Orain arte film laburrak bakarrik zuzendu ditu, guztiak oso sarituak eta umore-dosi handikoak.

Urriak 24, ostirala — BBK aretoa, 20:45

Film luzea. Estreinaldia.

In a World / La voz de una generación
Lake Bell · AEB, 2013 · 93' · VOSE
Ahots-trebatzaile bat bere aitak, trailerretako off-eko ahotsen erregeak, motibatzen du arlo horretan izar izatera iristeko.

Sariak: 2013, Sundance zinemaldia: Gidoirik onenari; National Board of Review (NBR): 10 film independente onenak; Independent Spirit Awards: berrien gidoi onenaren sarirako proposatua; Phoenix Film Critics Society. 2014, Toronto Film Critics Association: 3. saria.

Lake Siegel Bell New Yorken (AEB) jaio zen 1979ko martxoaren 24an, eta antzezle, gidoilari eta zuzendaria da. Protagonista izan da telebistako serie oso ezagunetan. Bell-ek bere film labur saritua, «Worst Enemy», idatzi eta zuzendu zuen, eta harekin egin zuen debuta Sundance zinemaldian; zuzendari gisa «In a World» izan zuen bere lehen lana.

Urriak 25, larunbata — BBK aretoa, 18:00 · 4 € (2 saioetarako sarrera)

Happy Happy / Siempre feliz
Anne Sewitsky · Suezia, 2010 · 88'
Nahiz eta bakardadea pairatu eta senarrarengandik urrunduta egon, Kaja etxekoandre baikor eta oso irekia da. Bizitzera etorri berri diren eta bikote perfektuaren paradigma ematen duten auzokoek liluratuta daukate.

Sariak: 2011, Sundance zinemaldia: Epaimahaiaren saria - Filma (World Cinema); Sevillako zinemaldia: Filmik onenari; Amanda Awards -Norvegia- antzezle onenari; Zurich Film Festival: Kritikaren Saria.

Anne Sewitsky 1978an jaio zen Oslon (Norvegian). Norvegiako Zinema Eskolan lizentziatu zen, Lillehammer-en. «Siempre feliz» da haren lehenengo film luzea. Aurrez «Oh, My God!» (2009) film laburra zuzendu zuen, eta harekin saria irabazi zuen Generation Kplus-en Berlingo zinemaldian. Baita ere Norvegiako telebistan «Himmelbla» (2008) serieko pasarteak ere zuzendu zituen eta «Norwegian Cozy» (2010) seriearen zuzendari-kidea izan zen.

Urriak 25, larunbata — BBK aretoa, 20:00 · 4 € (2 saioetarako sarrera)

Château en Italie / Un castillo en Italia
Valeria Bruni Tedeschi · Frantzia, 2013 · 104'
Italiako burgesia industrialeko familia handi baten gainbehera eta desegitearen istorioa da hau. Louiseren familia da. Baina berak Nathan ezagutzen duenean, zoriontasun-ametsak berpiztu egingo zaizkio.

Sariak: 2013, Canneseko zinemaldia: Lehiaketara aurkezturiko film luzeen sail ofiziala.

Valeria Bruni Tedeschi Torinon jaio zen, Italian, 1964an, baina Frantzian bizi da; antzezlea eta zuzendaria da. Nanterre-n antzerkia ikasi zuen Ecole des Amandiers-en. Ekoizpen askotan parte hartu izan du bai Italian eta bai Frantzian. 2003an zuzendari gisa debutatu zuen «Es más fácil para un camello» filmarekin, eta ondoren «Actrices» eta «Un castillo en Italia» egin zituen, guztiak kutsu autobiografikoa dutenak.

XPREST! AUX Film Laburren III. Edizioa — Bilborock, urriaren 24tik 26ra

AUXek eta Emakumeek Egindako Zinema Erakusketak zinema express jaialdira gonbidatzen zaitugu.

Urriak 24, ostirala — Bilborock, 12:00
Oinarriak eta garatu beharreko gaia ematea.

Urriak 26, igandea — Bilborock, 17:00
XPREST! AUX-erako egindako film laburrak entregatzea.

Urriak 26, igandea — Bilborock, 17:30 · Sarrera librea jarlekuak bete arte

Es otro
Marta Onzain, Alberto R. Peña Marín · Espainia, 2013 · 3'
Marta Onzain bertan egongo da.

Ganz nah bei dir / Cerca de ti
Almut Getto · Alemania, 2009 · 88' · VOSE
Philip-i bere baitan biltzea gustatzen zaio, edozein arrotzekiko kontaktu fisikoaren fobia sentitzeraino. Hori guztia Lina ezagutu arte. Nahiz eta biak ez etorri bat inola ere, Linak lortzen du mutilaren munduan ate bat irekitzea.

Almut Getto Alemanian jaio zen 1964an; Munich-eko LMU-n Zientzia Politikoak eta Komunikazioa ikasi zituen. Kazetari gisa lan egin eta azkenean Arts Cologne Media Akademian graduatu zen zineman. 1998tik Almut Gettok idazle, gidoilari eta zuzendari gisa lan egiten du. 2001ean Ikerketa Saria eman zioten bere lehenengo film luzea egiteko («Pece Fickendes / La vida sexual de los peces»), eta sari garrantzitsuak irabazi zituen berarekin.

Urriak 26, igandea — Bilborock, 20:00
Aurkeztutako film laburren emanaldia.

Urriak 26, igandea — Bilborock, 21:15
XPREST! AUXen III. edizioaren amaierako saioa eta sari-ematea.

Izen ematea, inskripzioa eta oinarriak www.zinemakumeak.com/xprest. Kontaktua: xprest@zinemakumeak.com

Urriak 27, astelehena — Deustuko Unibertsitatea, 10:30

Umorezko film laburren emanaldia. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila, Giza Zientzien Fakultatea.

Emakumeek Egindako Zinemaren XIX Erakusketa Barakaldora Hedatzen Da

2014ko urriaren 27tik 30era, Teatro Barakaldo Antzokia.

Urriak 27, astelehena — Teatro Barakaldo Antzokia, 20:00

Film laburrak: «Dolores» (10'), «Pipas» (33').
Film luzea. Estreinaldia: «In a World / La voz de una generación» (93').

Urriak 28, asteartea — Teatro Barakaldo Antzokia, 20:00

Film laburrak: «Camas» (10'), «Quiero estar siempre contigo» (3').
Film luzea. Estreinaldia: «Whip It / Patinadoras» (111').

Urriak 30, osteguna — Teatro Barakaldo Antzokia, 20:00

Film laburrak: «Lo sé» (14'), «Cloe» (4').
Film luzea: «Un castillo en Italia» (104').