Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

2013

Aurkezpena

Edizio honetan, Emakumeek egindako zinema erakusketak 18 urte bete ditu, adin-nagusitasuna, beraz. Gure helburuen artean, beti izan da, zinea egiten duten emakumeen lana erakustea eta aitortza ematea. Ildo horri jarraiki, ehun urtetik gora duen arte honetan aitzindari izan ziren emakumeak omentzeko, aukera ezin hobea da, Lotte Reiniger, Ida Lupino, Maya Deren eta Agnès Varda zinegileen pelikula-aukeraketa baten bidez egitea. Lau emakume horiek, euren merezimenduengatik anaketaletan igaro diren emakumeen adibidea besterik ez dira eta Zinearen Historia osatu gabe legoke, eurak aipatu gabe utzi gero. Abangoardiekiko harremanak, nouvelle vague delakoak, animazio esperimentalak eta zine beltzak, belaunaldi berriei sarbidea emango dietenez, «Laburmetraiak femeninoan» atalean ikusiko ditugu, eta bereziki, «XPREST! AUX laburmetraia lehiaketaren» bigarren edizioan. Animoa eta inspirazioa Rosa Regàs idazlearekin egingo den solasaldiak, gure egileen talentuak eta ikus-entzuleen txaloek ekarriko dute. Solasaldi hori «Maite Albiz» Emakumeen Dokumentazio Zentroak antolatuko du. Amaitzeko, urte hauetan guztietan erakutsi dizkiguten fideltasuna eta maitasuna eskertu nahi dizkiegu, berriz ere, gure ikus-entzuleei.

Egitaraua

Lotte Reiniger omentzeko erakusketa. Zuzendariak egindako ilustrazioak, argazkiak eta testuak izango dira bertan.

Asteazkena, urriak 16 — Garate Aretoa (Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarte Lan saila), 11:00

«Laburmetraiak femeninoan» atalaren emanaldia, TRAMA aukeraketa.

Asteazkena, urriak 16 — BBK Aretoa, 19:30 · 3 €

Laburmetraiak Femeninoan (TRAMA aukeraketa)
«Ahora, No.» · 17' · Elia/Kate Ballesteros, Campbell
«Atocha 70» · 10' · Irlanda Tambascio
«La Boda» · 12' · Marina Seresesky

Asteazkena, urriak 16 — BBK Aretoa, 20:15

Aitzindariak «La Nouvelle Vague»

Cleo de 5 a 7
Agnès Varda · 1962 · 90'

Agnès Varda, 1928an Bruselan, Belgikan jaiotako zinema zuzendaria da. Parisen bizi da eta bertan egiten du lan. Zinema kritiko batzuen arabera «Olatu Berriaren amona» da (Nouvelle vague), baita zinema feministaren aitzindarietako bat ere.

Asteazkena, urriak 16 — BBK Aretoa, 20:25

Aitzindariak «Zine beltza»

The Hitch-Hiker
Ida Lupino · 1953 · 71'

Askoz ezagunagoa da aktore lanetan bere zuzendari lanetan baino. Martín Scorsesek «benetako aitzindaria» zela zioen, eta Museum of Modern Art eta Cinémathèque Française eta Filmoteca Española erakundeek zikloak eta atzera begirako ekitaldiak eskaini dizkiote.

Osteguna, urriak 17 — Euskal Herriko Unibertsitatea, Arte Ederretako Fakultatea, 11:00

Lotte Reiniger eta Maya Deren artisten laburmetraien proiekzioa.

Lotte Reiniger Europako animazio zinemaren aitzindari handia izateaz gain, animazioaren arloan, Reiniger paregabe bihurtzen duen berezitasunaren ordezkaria da: silueta artikulatuak kartoi mehean moztuz lantzen ditu bere pertsonaiak.

Osteguna, urriak 17 — BBK Aretoa, 19:30 · 3 €

Laburmetraiak Femeninoan (TRAMA aukeraketa)
«Ojos Que No Ven» · 15' · Natalia Mateo
«Ready To Talk» · 21' · Ángeles Reiné
«Maldito Lunes» · 18' · Eva Lesmes

Osteguna, urriak 17 — BBK Aretoa, 21:15

Aitzindariak «Abangoardiak»

Meshes of the Afternoon
Maya Deren · 1943 · 14'

Eleanora Derenkowsky New Yorkera iritsi zen, Ukrainatik, juduen eta troskisten kontrako jazarpenetatik ihesi. Estatu Batuetako underground zinemaren ama eta inspiratzailetzat jotzen da eta, ondorioz, XX. mendeko bigarren abangoardia artistikoetakoa da.

Ostirala, urriak 18 — BBK Aretoa, 19:30 · Sarrera dohan

«Maite Albiz» Emakumeen Dokumentazio Zentroak antolatuta, Hitzaldia: «La Cultura es la base del progreso», Rosa Regàsen eskutik. Bilboko La Bolsa eraikinean 20. urteurrena ospatzeko, eta orotara 31 urteko historiaren ostean, Zentroak Rosa Regás idazlearen eskutik hartuko du parte ekitaldi honetan. Gizarte berdinagoa eta bidezkoagoa izateko kulturak duen garrantziaz hausnarketa egitera gonbidatuko gaituzte.

Rosa Regàs Pagés Bartzelonan jaio zen 1933an, Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendari nagusia izan zen (2004-2007) eta gaur egun, gure eremu kulturalean aitortza handienetako duen idazlea da.

Larunbata, urriak 19 — BBK Aretoa, 17:30 · Sarrera dohan

Laburmetraiak Femeninoan (TRAMA aukeraketa)
«Luisa no está en casa» · 19' · Celia Rico Clavellino
«Deazularrojo» · 5' · Ana Lorenz
«Conversa cunha muller morta» · 15' · Sonia Méndez
«El gato baila con su sombra» · 5' · María Lorenzo
«De-Generación» · 10' · Marta Onzain, Alberto Rodríguez

Larunbata, urriak 19 — BBK Aretoa, 18:30 · Sarrera dohan

Lotte Reinigerren itzalak eta Minutuko Bideoa (TRAMA) animazio laburmetraiak.

Larunbata, urriak 19 — BBK Aretoa, 19:00 · Sarrera dohan

Mahai-ingurua: «Nuevas plataformas de difusión cinematográfica»
Parte hartzen dute Haizea G. Viana, «#littleSecretFilm»-en sortzaileetako bat, eta Marta Onzai, «De-Generación» laburmetraiaren zuzendarietako bat.

«#littleSecretFilm»aren aurkezpena.

Larunbata, urriak 19 — BBK Aretoa, 22:00

Jaialdiaren amaiera.

Asteartea, urriak 22 — El Carmen aretoa

Fas Zine Klubaren saio berezia: Alice Guy

Emakumeek zuzendutako Zinemaldi Erakusketak, Fas Zine Klubarekin lankidetzan aritzen da bere 60. urteurrena ospatzeko prestatutako jardunaldietan. Bilboko Fas Zine Klubak saio berezia prestatu du, zinemaren historian zuzendaria izan zen lehenengo emakumearen lana emateko eta aztertzeko: Alice Guy.

XPREST! AUX Laburmetraia Lehiaketaren II. Edizioa

AUX eta Emakumeek Egindako Zinema Erakusketak zinema express jaialdira gonbidatzen zaitugu. Izen ematea, informazioa eta oinarriak: www.zinemakumeak.org/xprest. Harremanetan jarri: xprest@zinemakumeak.org

Ostirala, urriak 18 — 12:00
XPREST! AUX Lehiaketaren hasiera. Lehiaketaren oinarriak, dokumentazioa eta gaia emango dira.

Larunbata, urriak 19 — 17:00
XPREST! AUX Sariko laburmetraien entrega.

Larunbata, urriak 19 — 20:30
XPREST! AUX Lehiaketara aurkeztutako laburmetraien emanaldia.

Larunbata, urriak 19 — 22:00
XPREST! AUX sariak emango dira.