14. edizioa
2009
Aurkezpena
Urtero sasoi hau iristean berpizten zaigun ilusioaz aurkezten dizuegu Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XIV. Erakustaldia.
Ikusezina ikusgarri egin nahi dugu, eta Bilboko ikuslegoari eta zinemagintzari emakumeen ikuspegi desberdinak hurbildu nahi dizkiegu. Izan ere, seguru gaude horri esker zinema maite dutenek mundua beste modu batera ikusi ahal izango dutela.
Beti bezala, era askotako gaiak bilatu ditugu; errealizadoreak jatorri desberdinekoak izatea eta genero desberdinak lantzea. Azken batean, bestelako areto komertzialetan nekez ikus daitezkeen filmak bilatu ditugu.
Gainera, edizio honetan eta Erakustaldiarekin hasteko, Erika Lust zine erotikoko errealizadorea izango dugu gure artean, eta zinema feminista eta pornografikoa egiteko aukeraz hitz egingo digu bere hitzaldian. Hark proposatutako ikuspegitik gai horren inguruan hausnarketa egitea oso interesgarria izango dela iruditzen zaigu.
Espero dugu aukeratu ditugun filmak gustukoak izango direla gurekin batera erakustaldi hau partekatu eta gozatzera datozen guztientzat.
Egitaraua
Osteguna, azaroak 5 — Lan Ekintzako ekitaldi-aretoan, Uribitarte 6, Bilbo, 20:00
Inaugurazio ekitaldia
Hitzaldia: «Porno feministarik izan al daiteke?».
Hizlaria: Erika Lust.
Erika Stockholmen (Suedian) jaio zen 1977an, eta han egin zuen Zientzia Politikoetako lizentziatura. Feminismoa izan zen bere espezialitatea (Lundeko unibertsitatea). 2000. urteaz geroztik Bartzelonan bizi da. Lust Films-en sortzaileetako bat da, ikus-entzunezko lanen produktorea, sexu-kulturan aditua eta kazetaria.
2004an «The Good Girl» ekoitzi eta zuzendu zuen, emakumeentzako istorio labur eta esplizitu bat, eta harrera bikaina izan zuen nazioartean. Gerora, lan hura bera 2007ko apirilean estreinatutako Lusten lehen film luzearen —«Cinco historias para ellas»— parte izan zen. «Cinco historias para ellas» filmak Gidoi Onenaren saria jaso zuen Bartzelonako Zinema Erotikoaren Jaialdian (2007), Emakumeentzako Film Onenaren saria Berlingo VENUSen (2007), New Yorkeko CineKink-en Ikuslegoaren Aipamen Berezia (2008) eta Torontoko Feminist Porn Awards-en Film Onenaren saria (2008). Joan den urtean bigarren filma eman zuen ezagutzera, «Barcelona Sex Project», dokumental erotiko gisakoa. «Porno para mujeres» liburua argitaratu du; X zinemarako gida da, eta pornoa gustatu arren oraindik horretaz jabetu ez diren emakume guztiei zuzenduta dago.
Zinema pornoa zuzentzen duten emakume gutxietako bat da. Zinema pornora beste etika bat eta beste estetika bat eraman nahi ditu Lustek, bere hitzetan; haren inguruko klixeak urrundu eta sexu-pizgarri osasungarri eta positibo bihurtu nahi du pornoa.
Astelehena, azaroak 9 — Capitol zinema, 20:00 · 4,70 €
Emanaldiaren proiekzioen inaugurazioa.
La espinita (film laburra)
Tania Arriaga Azkarate · Espainia, 2008 · 8' · JB · Aktoreak: Pilar Guerra, Klara Badiola, Ramón Agirre, Amaia Arriaga, Pilar Arrieta, Ana Bermejo
Marije ondoezik dago; bularrean bizitzen uzten ez dion «zerbait» du. Goiz batez, Bihotz Klinikara joatea erabakiko du, eta han diagnostikoa egingo diote: «arantzatxo bat du bihotzean». Une horretatik aurrera senak esaten diona egingo du.
35 Shots of Rum
Claire Denis · Frantzia, Alemania, 2008 · 100' · JBGA · Gidoia: Claire Denis, Jean-Pol Fargeau · Aktoreak: Alex Descas, Mati Diop, Grégoire Colin, Nicole Dogué
Lionel, adin ertaineko gizona, alarguna eta isila, Pariseko apartamentu-eraikin xume batean bizi da Josephine alabarekin. Bizimodu eroso eta zoriontsua dute biek, konfiantzan eta elkarrekiko maitasunean oinarritua. Denborak aurrera egin ahala, lehen aldaketa-zantzuak agertuko dira aita-alaben bizitzan; bizimodu berri bat hasiko da.
Claire Denis Parisen jaio zen 1948an. Institut des Hautes Études Cinématographiques-en graduatu zen eta bere lehen film luzea, «Chocolat» (1988), Canneseko jaialdiaren sekzio ofizialean aurkeztu zuten. 1996an, «Nénette et Boni» filmarekin, Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Locarnoko jaialdian. «L'intrus» (2004) lana Veneziako sekzio ofizialean lehiatu zen, eta Gijoneko Zinema Jaialdiak atzera begirako emanaldia eskaini zion 2005ean. Dokumentalen esparruan ere lan egin du, eta «Vers Mathilde» (2005) izan da haren azken lana.
Filmografia: 2008 «35 shots of rum»; 2007 «White material»; 2005 «Vers Mathilde»; 2004 «L'Intrus»; 2001 «Trouble every day»; 2001 «Vendredi soir»; 1999 «Beau travail»; 1996 «Nénette et Boni».
Sariak: 2007, Donostiako Zinemaldia — CICAE Saria; 2007, Dinard British Film Festival — Gidoi Onenaren Saria; 2007, London Film Festival — Talentuari Albert Dunhill Saria; 2008, Gijoneko Zinema Jaialdia — Epaimahaiaren Sari Berezia.
Asteartea, azaroak 10 — Capitol zinema, 20:00 · 4,70 €
FAS zine-klubaren laguntzarekin.
A las once (film laburra)
Antonia San Juan · Espainia, 2008 · 15' · JB · Aktoreak: Antonia San Juan, Luis Miguel Seguí
Juan galaia da, gizon erabat xarmagarria, eta Inés, berriz, neska gazte goxo eta erakargarria. Literaturaren gaineko solasaldi adiskidetsuetan elkar erakartzen dute, baina elkarrizketek aurrera egin ahala, erakarpen-jolasa eztabaida gogor bihurtuko da pixkanaka.
Las vidas posibles
Sandra Gugliotta · Argentina, Alemania, 2007 · 80' · JB · Gidoia: Sandra Gugliotta · Aktoreak: Germán Palacios, Ana Celentano, Osmar Nuñez, Natalia Oreiro, Guillermo Arengo, Marina Glezer, Ezequiel Díaz, Ricardo Díaz Mourelle
Egun batez Luciano hegoalderantz abiatuko da (Patagoniara), egin ohi dituen negozio-bidaietako batean, eta desagertu egingo da. Haren emaztea, gizonaren faltagatik etsita, haren bila abiatuko da. Iritsitakoan, Lucianoren berdina den gizon bat aurkituko du, baina beste emakume batekin ezkondua, beste bizimodu bat duena, eta, gainera, andrea ezagutuko ez balu bezala jokatzen duena.
Sandra Gugliotta Buenos Airesen jaio zen. Zinema-ikasketak egin zituen Enerc-en (INCAAko Zinema Eskola) eta, gerora, interpretazioa eta aktoreen zuzendaritza lanak egin zituen bereziki. Hainbat urtez telebistan lan egin zuen, telebistako fikzioen zuzendari batzuen laguntzaile gisa. Aldi berean, fikziozko filmak eta dokumental independenteak ekoitzi ditu. 2002an lehen film luzea zuzendu zuen, «Un día de suerte», eta sari ugari jaso zituen; hala nola, «Caligari» kritikaren Saria eta «Don Quijote» Aipamena.
Filmografia: 2009 «En nuestros corazones para siempre»; 2007 «Las vidas posibles»; 2002 «Un día de suerte»; 1994 «Noches Áticas» (film laburra).
Sariak: 2005, Berlingo Zinema Jaialdia — World Cinema Fund, Gidoiari saria; 2007, Locarnoko Nazioarteko Jaialdia — CICAE Sariaren Aipamen Berezia (International Art & Essay Cinema Confederation); 2008, Tandileko Jaialdia (Argentina) — Epaimahaiaren Aipamen Berezia.
Asteazkena, azaroak 11 — Capitol zinema, 20:00 · 4,70 €
Miente (film laburra)
Isabel de Ocampo · Espainia, 2008 · 15' · JB · Aktoreak: Sveta Zhukovska, Daniela Teneva, Fernando Valdivieso, Nikolai Chilo, Maya Petrova, Juliana Saiska
Doinak bere ahizpari urtebetetze-oparia egin nahi dio, baina, hura lortzeko, bizia arriskatu behar du.
Hounded
Angelica Maccarone · Alemania, 2006 · 85' · JBGA · Gidoia: Susanne Billig · Aktoreak: Maren Kroymann, Kostja Ullmann, Markus Völlenklee, Moritz Grove
Elsa Seifertek ia berrogeita hamar urte ditu, eta nerabe zailekin lan egiten duen gizarte-langilea da. Raimarrekin bizi da, baina aspalditik ez du gehiago maite, eta alaba du, bakarrik bizitzera joan berri dena. Elsarentzat ez da une gozoa eta, horregatik, errazago hautematen du arreta-seinale oro. Jan da lanean lagundu behar duen azken mutila. 16 urte ditu eta lehen unetik bota dio begia Elsari.
Angelica Maccarone (Köln, 1965). Gidoilari eta zuzendari gisa ospetsu egin aurretik, musikari alemaniar ospetsuentzako letrak idatzi zituen. Haren lehen gidoiak, «Kommt Mausi raus?!» izenekoak, arrakasta itzela izan zuen Alemaniako telebista publikoan, eta ordainetan, Telestar Saria jaso zuen 1995ean. Hurrengo urtean lehen lana egin zuen zuzendari gisa, «Alles wird gut», eta hainbat zinema-jaialditan erakutsi zuten. Gerora, «Ein Engel schlägt zurück» telebistarako filma zuzendu zuen, eta nazioarteko kritikaren txaloak jaso zituen. 2007an «Hounded» egin zuen, eta Locarnoko Zinema Jaialdian Urrezko Lehoinabarraren saria eman zioten. «Vivere» du azken filma eta hainbat sari eskuratu ditu; esaterako, film luze onenaren saria zinema gay eta lesbikoaren Tenerifeko Jaialdian.
Filmografia: 2007 «Vivere»; 2006 «Hounded»; 2005 «Fremde Haut»; 1998 «Ein Engel schlägte zurük»; 1997 «Alles wird gut»; 1995 «Kommt Mausi raus?!».
Sariak: 2006, Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdia — Urrezko Lehoinabarra; 2006, Alemaniako Zinemarako Kritikaren Sariak — Aktore Onenaren Saria Maren Kroymannentzat.
Osteguna, azaroak 12 — Capitol zinema, 20:00 · 4,70 €
El palacio de la luna (film laburra)
Ione Hernández · Espainia, 2008 · 13' · JB · Aktoreak: Nieve de Medina, Pepo Oliva, Alejandro Albarracín
Ama batek gutuna idatziko dio Paul Austerri.
Dunya & Desie
Dana Nechushtan · Holanda, 2008 · 98' · JBGA · Gidoia: Robert Alberdingk Thijm · Aktoreak: Maryam Hassouni, Eva van den Wijdeven, Christine Van Stralen, Theo Maassen
Dunya, neska musulman praktikantea, eta Desie, tulipanak baino holandarragoa, betidaniko lagunak dira. Orain 18 urte dituzte, eta arazo larriak ere bai. Dunya Casablancara eraman du bere familiak, han familiarteko batekin ezkontzen saiatzeko, eta Desie haurdun gelditu da. Inoiz baino gehiago behar dute elkar, eta halaxe, bidaia hasiko dute Marokon zehar.
Dana Nechushtan Israelen jaio zen 1970ean. 1994an graduatu zen Zinema eta Telebistarako Herbehereetako Akademian. Telebistarako zenbait lan egin ondoren, lehen film luzean lan egin zuen «Ivoren Wachters»ekin, 1998an. Zinema eta telebista tartekatu ditu, eta azken horretan «Dunya & Desie» seriea zuzendu zuen hainbat denboralditan zehar. Telebistako drama horretako pertsonaiak pantaila handira egokitzea izan da haren azken proiektua, 2008koa.
Filmografia: 2008 «Dunya & Desie»; 2006 «Nachtrit»; 2001 «Necrocam»; 2000 «Total Loss»; 1999 «De nacht, de dag en het Dnister»; 1998 «Ivoren wachters».
Sariak: 2007, Sarajevoko Zinema Jaialdia — Teen Arena Ikuslego Gaztearen Saria; 2008, Herbehereetako Golden and Platin Films Jaialdia — Golden Film Saria.
Ostirala, azaroak 13 — Capitol zinema, 20:00 · 4,70 €
La M con la A (film laburra)
Rosario Fuentenebro Yubero · Espainia, 2008 · 10' · JB · Aktoreak: María Ayuso, Cristina Sanz, Raquel Santamaría, Ricardo M. Reguera, Álvaro Martínez
Gizonak gutuna bidali dio Matilderi, ustez, hura uzteko. Matildek gutuna ulertu ahal izateko, bere garaiko emakume batentzat ezohikoa den zerbait egin beharko du.
Dunia
Jocelyne Saab · Egipto, Libano, 2005 · 110' · JBGA · Gidoia: Jocelyne Saab · Aktoreak: Hanan Turk, Mohamed Mounir, Aida Riad, Fathi Abdel Wahab, Sawsan Badr
Dunia olerkigintzako ikaslea eta sabel-dantzako dantzaria da, eta barnetik datorkion arte-adierazpena itoarazi behar du, ezin baitu desiorik sentitu. Beshir doktore ezagunak gidatuta, Duniak olerkigintzan, dantzan eta musikan estasia bilatzeari ekingo dio, eta horrek emakumeen mundura eramango du, emakumezkoen sexualitatea zapaltzen eta aldi berean gurtu egiten duen gizarte batean. Azkenean, Duniak aurre egin beharko die plazera bizitzeko duen gaitasuna suntsitu duten usadioei, plazer hori bizitu ahal izan aurretik.
Jocelyne Saab Beiruten jaio zen 1948an, eta hogei dokumental egin ditu, beste hainbeste bideo-klip —arabiarrezko kantuen izarrekin— eta hiru film luze.
Filmografia: 2005 «Dunia»; 1995 «Kanya Ya Ma Kan, Beyroutht»; 1985 «Adolescente, sucre d'amour»; 1979 «A letter from Beirut» (dokumentala); 1978 «Egypt city of the dead» (dokumentala); 1976 «Beirut is no longer never» (dokumentala); 1976 «For a bit of life» (dokumentala); 1976 «South Lebanon: The story of a village under Siege» (dokumentala); 1976 «War children» (dokumentala); 1975 «A personal drawing of a french mercenary» (dokumentala); 1975 «Lebanon in a Whirlwind» (dokumentala).
Sariak: 2006, Fribourgeko Nazioarteko Zinema Jaialdia, Suitzan — Ikuslegoaren Saria eta Gazteen Epaimahaiaren «E-Changer» Saria; 2006, Milaneko Nazioarteko Zinema Jaialdia — Milaneko Probintziako Saria; 2006, Algarveko Nazioarteko Jaialdia, Portugalen — Film Luze Onenaren Mediterrar Saria; 2006, Singapurreko Jaialdia — Hanane Turkentzat Aktore Onenaren Silver Screen Saria.
Larunbata, azaroak 14 — Capitol zinema · 1. Sarrera
16:00 · Prezioa: 3 € · 1. sarrerarekin, 4 film labur, minutuko bideoa eta animazioko film luzea ikus daitezke.
Film laburrak, emakumeen ikuspegitik (Trama) — 16:00
Mi querida abuela
Marta Abad Blay · Espainia, 2008 · 8' · Ahotsak: B. Nerderkoom, Marta Abad, Meta Steven
Ametsetan, Dolores amona guztiz arrunta da, baketsu eta lasai bizi eta familiarekin gozatzen duena. Errealitatea, ordea, erabat desberdina da, familia horren esklabo sentitzen baita. Egun batean, pazientzia agortuko zaio eta bizimodu hobea aukeratzea erabakiko du.
Rascal's Street
María Monescillo, Marcos Valín eta David Priego · Espainia, 2008 · 3'
Londres, 1812. Mr. Webnicker berandu iritsi da hitzordu garrantzitsu batera. Bidean kale-musikari batekin topo egingo du, eta hark ahalegin guztiak egingo ditu jaun dotorea distraitzeko.
Mofetas
Inés Enciso · Espainia, 2007 · 9' · Aktoreak: Mostafa Abdeslam, Mohamed Maltof
Iluntzea da Tangerreko portuan. Karim eta Aziz isilik daude esperoan, edo horretan ahalegintzen dira. Itxuraz hobea den mundu baterantz bidaia hasteko esperoan daude. Bidaia ametsetarantz. Gehiegitan errepikatzen den bidaia.
Dolores
Manuela Moreno · Espainia, 2008 · 9' · Aktoreak: Manuela Burló, Rafa Ordorika, Belén Boluda
Autobus-geltoki bat. Edozein arratsaldetan. Bi pertsona eta haien bakardadeak gurutzatu egiten dira kasualitate hutsez. Haien munduak desberdinak dira, baina, hala ere, amets eta esperantza berdinak dituzte. Baina...
Minutuko bideoa (Trama) — «Las edades»
Berezko espazio bat, minutu bateko bideo-filmaketez osatua; hots, sekuentziako planoan egindako eta gai beraren inguruan sortutako filmaketez. Tramak (Emakumeek Egindako Zine, Bideo eta Multimediako Erakustaldien Koordinadora) egindako atala.
Sita Sings the Blues (animazioko film luzea)
Nina Paley · Estatu Batuak, 2008 · 82' · JBGA · Gidoia: Nina Paley
Ramayana: Rama jainkoari buruzko epopeia hindua. Haren emazte Sita bahitu egin zuten, eta Ramak salbatu zuen tximu batzuen laguntzarekin. Sita Sings the Blues: senarrak emailez abandonatzen duen Nina emakume modernoaren istorioa, Sitaren kondairarekin batera kontatua. Animazio-film koloretsu eta hunkigarria da eta 2D-tako hainbat arte bateratzen ditu, denborak urruntzen dituen baina berdintsuak diren bi kontakizunak egiteko. Film musikala da eta han agertzen diren tximu hegalariek, jainkoek eta bihotz hautsidun artistak 20ko hamarkadako baladen jazz-erritmoan dantza egiten dute.
Nina Paley Illinoisen jaio zen, AEBetan, 1968an. 1988an Kaliforniara aldatu zen eta marrazteari eta «Nina's adventures» eta «Fluff» komikiak idazteari ekin zion. 1998an lehen lanak egin zituen animazioaren esparruan, eta kamerarik gabeko lehen IMAX filma egin zuen, «Pandorama», 2000 eta 2001ean hainbat jaialditan erakutsi zuten film laburra. 2001ean «Fetch!» ekoitzi zuen, ilusio optikoetan oinarritutako marrazki bizidunen film laburra.
Filmografia: 2008 «Sita sing the blues»; 2005 «Dandaka Dharma»; 2002 «Fetch!»; 1998 «Pandorama».
Sariak: 2008, Berlingo Nazioarteko Jaialdia — Kristalezko Hartza Aipamen Berezia; 2008, Denverreko Nazioarteko Zinema Jaialdia — Zuzendari Berri Onenaren Saria; 2008, Gotham Sariak — Estreinatu Gabeko Film Onena.
Larunbata, azaroak 14 — Capitol zinema · Ikusi ahal izan zenituen?
2. Sarrera: 18:30 · Prezioa: 3 €
Sukalde kontuak (film luzea) — 18:30
Aizpea Goenaga · Espainia, 2009 · 95' · JBGA · Gidoia: Aizpea Goenaga · Aktoreak: Isidoro Fernández, Bárbara Goenaga, Mikel Losada, Galder Pérez, Aitziber Garmendia, Roberto Alonso, Lander Otaola, Ane Ganarain, Lilliam Kourí, Loli Astoreka, Ramón Agirre, Óscar Terol, Tania de la Cruz
Istorioa sukaldaritza-eskola batean hasten da. Hantxe aurkitzen dira, negarrez arrantzaka (txikitzen ari diren tipulen eraginez), azken ikasturteko sei ikasleak, etorkizuneko sukaldariak.
Juantxo irakaslea alfer koadrila horretan fundamentu pixka bat jartzen saiatuko da, baina nekez egingo du, arazoak bata bestearen atzetik eroriko baitzaizkio, zerutik euria bezala.
Interpretazioa ikasi zuen Cristina Rota eta Dina Rothekin. Interpretazio eta antzerkigintza ikasketak ere egin zituen New Yorken. EHUko Antzerki Eskolan diplomatu zen, eta hainbat filmetan lan egin du zinemako aktore gisa. Antzerkian eta telebistan ere lan egin du aktore eta zuzendari gisa.
«Goenkale» telesail ospetsuko gidoilari da, eta haren zuzendari ere izan da XI. eta XII. denboraldietan.
Bernardo Atxagaren «Zeru horiek» eleberria egokitu eta zinemarako gidoi bihurtu du, eta «Zeru horiek» telebista-filma ere zuzendu du.
«Sukalde kontuak» da haren lehen film luzea.
Filmografia: 2009 «Sukalde kontuak»; 2005 «Zeru horiek» (telebista-filma).
The World Unseen — 20:10
Shamim Sarif · Erresuma Batua, Hegoafrika, 2007 · 94' · JBGA · Gidoia: Shamim Sarif · Aktoreak: Lisa Ray, Sheetal Sheth, Parvin Dabas, Nandana Sen
1950ean, Hegoafrikako Apartheida hasi besterik ez da egin. Aminak pentsamolde irekia du eta ez ditu indiar komunitatearen arauak jarraitzen. Miriam, bestalde, senar matxista baten mendeko emaztea da. Haien arteko ezusteko erakarpenak arriskuan jarriko du bien oreka.
Shamim 1969an jaio zen Erresuma Batuan, baina sustrai sakonak ditu Afrika hegoaldean, hantxe jaio eta hazi baitziren bere guraso eta aitona-amonak. Horixe izan zen «The World Unseen» bere lehen eleberriaren inspirazio-iturria, eta hainbat literatur sari irabazi zituen hari esker. Gerora, izenburu bereko bere bigarren filma zuzentzeko ere balio izan zion. «The World Unseen» Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zuten.
Gaur egun bi filmetan ari da lanean; 2004an idatzitako eta bere beste eleberri batean oinarritutako «Despite the falling snow» filma, aurreprodukzio-fasean dagoena, eta «The dreaming spires».
Filmografia: 2007 «The World unseen»; 2007 «I can't think straight».
Sariak: 2008, Phoenix International Film Festival — Zuzendari Onenaren Saria; 2008, Zinema Gay eta Lesbikoaren Miamiko Jaialdia — Ikuslegoaren Saria; 2008, Verzaubert Zinema Jaialdia — Zilarrezko Domina; 2008, Zinema Feminista eta Lesbikoaren Pariseko Jaialdia — Film Onenaren Saria; 2008, Nazioarteko Zinema Gay eta Lesbikoaren Tampako Jaialdia — Ikuslegoaren Saria Film Onenari eta Zuzendari Onenaren Saria; 2009, Nazioarteko Zinema Gay eta Lesbikoaren Ibizako Jaialdia (Itsasoaren Jaialdia) — Aktore Onenaren Saria Sheetal Shethentzat; 2009, Zinema Gay eta Lesbikoaren Kanarietako Jaialdia — Aktore Onenaren Saria Sheetal Shethentzat.
Retorno a Hansala — 22:00
Chus Gutiérrez · Espainia, 2008 · 95' · JB · Gidoia: Juan Carlos Rubio, Chus Gutiérrez · Aktoreak: José Luis García Pérez, Farah Hamed, Antonio de la Torre, Cuca Escribano, Antonio Dechent, Sebastián Haro, César Vea, Miguel Alcíbar, Alba Fernández
«Retorno a Hansala» egiazko gertakarietan oinarritua dago zati batean. Filmak Martinen istorioa kontatzen du. Martin ehorztetxe bateko enpresaria da, eta Gibraltarko itsasartean hildako mutiletako baten gorpuan telefono-zenbaki bat aurkituko du. Hala ezagutuko du Leila, hildakoaren arreba, anaiaren gorpua aberriratzen ahaleginduko den neska gazte etorkina.
Chus Gutiérrez Granadan jaio zen, baina zortzi urte zituela bere familia Madrilera aldatu zen. 1983an New Yorkera bidaiatu zuen, eta han zinemagintzako hainbat ikastaro egin eta Super8-n film labur ugari errealizatu zuen. 1985ean bi urteko programa batean sartu zen City College-n, zinemaren alderdi guztiak lantzeko.
1987an Madrilera itzuli zen eta «Chochonis» musika-taldeko kide izan zen. Gerora, Joaquim Jordáren zuzendari-laguntzaile gisa lan egin zuen «El encargo del cazador» filmean eta muntaketa-laguntzaile gisa hainbat film luze eta dokumentaletan.
Filmografia: 2008 «Retorno a Hansala»; 2005 «El Calentito»; 2004 «En el mundo a cada rato»; 2004 «Hay motivo»; 2002 «Poniente»; 1997 «Insomnio»; 1995 «Alma gitana»; 1994 «Sexo oral»; 1991 «Sublet».
Sariak: 2008, Valladolideko Seminci — Epaimahaiaren Sari Berezia; 2008, Kairoko Nazioarteko Zinema Jaialdia — Urrezko Piramidea Lehen Saria; 2008, Zinema Espainiarraren Tanger-Málagako Jaialdia — Ikuslegoaren Hércules Saria.