12. edizioa
2007
Aurkezpena
Udazken bat gehiago, film-hautaketa bikaina eskaintzen dizuegu, zine ona emakumeen kontua ere badela berriz agerian utziko duena.
Ahalegin berezia egin dugu kalitate handiko lanak aurkezteko, nazioarteko sariek abalatuak, eta horiei esker zuzendari gazte eta hasiberriek egindako zinemaz gozatu ahal izango dugu.
Ziur gaude XII. Erakusketa honek zinemaren gaur egungo panoramaren ezagutza osatzen lagunduko digula, sorkuntza filmikoaren ikuspegi ezberdinak berriz ere gehituz.
Urtero bezala, gure hautaketaz goza dezazuen nahi dugu, izan ere horrek animatzen gaitu gure ahaleginean aurrera jarraitzera.
Egitaraua
Osteguna, azaroak 8 — Hirugarren Adinekoentzako unibertsitate-gelan, Banco de España kalea 1 (Alde Zaharra), 20:00
Inaugurazio ekitaldia
Hitzaldia: «El Rol de la Mujer en las Series de Mujeres en TV».
Hizlaria: Pilar Aguilar.
Idazlea, entseigilea eta zine-kritikaria da; Paris-7 Unibertsitatean Zinematografia eta Ikus-entzunezko Zientzietan lizentziatua, Paris-5 Unibertsitatean Hezkuntza Zientzietan lizentziatua eta Sevillako Unibertsitatean Filologia Modernoan lizentziatua.
Ikerketa-lan ugari egin ditu ikus-entzunezkoen didaktika eta pedagogiari buruz, baita zinean eta telebistan emakumeek duten irudiari buruz ere, «ikusezina ikusgai egitea» helburu duen ahalegin feministari jarraituz.
Bere argitalpenen artean nabarmentzekoak dira: Mujer, amor y sexo en el cine español de los 90, Manual del espectador inteligente, ¿Somos todas de cine? Prácticas de análisis fílmico.
Artikuluak eta kolaborazioak idatzi ditu honako hauetan: Academia, Leviatán, Comunicar, Claves de la razón práctica, Educación y Medios, El País, Escuela Popular, El Viejo Topo, Andra, Magisterio español, Escuela Española, Méridiam...
Astelehena, azaroak 12 — Capitol zinema, 20:00 · 4,60 €
Lejos de ella (Away From Her)
Sarah Polley · Kanada, 2006 · 110' · JBGA · Gidoia: Sarah Polley · Aktoreak: Julie Christie, Olympia Dukakis, Gordon Pinsent, Michael Murphy
Grant eta Fiona urte askoan egon dira ezkonduta. Erretiroa hartuta, erosotasunez bizi dira landa-eremuko etxe batean, baina Fionaren memoria-arazoek zorion hori kolokan jartzen dute. Senarrari lan eta zaintza gehiago ez emateko, Fionak adinekoentzako egoitza batean sartzea eskatzen du. Horrek bere bizitza aldatuko du eta bikotearen arteko harremana eraldatuko du.
Isabel Coixeten «La vida secreta de las palabras» eta «Mi vida sin mí» filmetako aktorea, Sarah Polley, Toronton (Ontario) jaio zen 1979an.
Aktorea eta abeslaria, zuzendaritzan debuta egin du «Lejos de ella» filmarekin, Alice Munroren «The Bear Came Over the Mountain» ipuinean oinarritua. Filma, berak eta Julie Christiek protagonizatuta, Torontoko nazioarteko zinemaldian estreinatu zen 2006ko irailaren 11n.
Filmografia: 2006 «Lejos de ella».
Sariak: 2007, Sarasota Film Festival — Ikusleen saria; 2007, Berlingo Zinemaldia — Panorama Special atala.
Asteartea, azaroak 13 — Capitol zinema, 20:00 · 4,60 €
Cine Club Fas-en laguntzarekin.
XXY
Lucía Puenzo · Argentina, Espainia, 2007 · 87' · JB · Gidoia: Lucía Puenzo · Aktoreak: Ricardo Darín, Inés Efron, Martín Piroyanski, Germán Palacios, Valeria Bertuchelli, Carolina Peleretti, Luciano Nobile, Guillermo Angelelli, César Troncoso, Jean Pierre Regueras, Ailín Salas, Lucas Escariz
Alexek, 15 urteko nerabeak, sekretu bat gordetzen du. Jaio zenetik, gurasoek hiritik urrun dagoen txabola isolatu batean bizitzea erabaki zuten.
Buenos Airesetik datozen lagun batzuen bisitak, euren seme nerabe Álvarorekin, eta sortuko den erakarpen saihestezinak, guztiak beldur zuten horri aurre egitera behartuko ditu...
Alex fenomeno bat balitz bezala begiratzen dute; sortzen duen liluramenak arriskutsua izan daiteke...
Lucía Puenzo Buenos Airesen jaio zen 1976an. Idazle gaztea da, hiru liburu ditu argitaratuta: «El niño pez» (2004), «Nueve minutos» (2005) eta «La maldición de Jacinta Pichimahuida» (2007). Gainera, zine eta telebistarako gidoigilea da. XXY, zuzendari gisa egin duen lehen film luzea, arrakasta itzela izan zuen Cannesen, non lau sari jaso zituen, eta laster nazioarteko hainbat zinemalditan izango da ikusgai, hala nola Bruselan, Torontoen, Valladoliden, Londresen, Atenasen, New Yorken, Chicagon, Habanan eta Tokion.
Filmografia: 2007 «XXY»; 2005 «Los invisibles» (film laburra).
Sariak: 2007, Canneseko Zinemaldia — Kritikaren asteko sari nagusia, Grand Rail D'or saria, ACID-CCAS Laguntza saria, Regard Jeunes sariaren aipamen berezia; 2007, Bangkokeko Nazioarteko Zinemaldia — Urrezko Kinaree filmik onenari.
Asteazkena, azaroak 14 — Capitol zinema, 20:00 · 4,60 €
Mugarik Gabe-ren laguntzarekin.
Billo, il grand dakhaar
Laura Muscardin · Italia, Senegal, 2006 · 93' · JBGA · Gidoia: Marco Bonini eta Mbacke Gadji · Aktoreak: Marco Bonini, Luisa De Santis, Thierno Tima, Paolo Gasparini
Senegaldar etorkin baten abentura kontatzen da, tragikoa nahiko, nahiz eta komedia «italiar erara» kontatuta dagoen; gazteak modan aritzeko ametsarekin heltzen da Italiara.
Laura Muscardin Erroman jaio zen. Historia Modernoan lizentziatu zen La Sapienza Unibertsitatean eta, geroago, ekoizpen-ikastaro bat egin zuen Southern Kaliforniako Unibertsitatean. 1992an «Gold Mist» konpainia independentea sortu zuen, eta horren bidez zenbait film labur eta dokumental egin zituen.
1988 eta 1997 artean zuzendaritza-laguntzaile lan egin zuen zinean eta antzerkian. 2001ean zuzendu zuen bere lehen film luzea, «Giorni», Villerupteko Zine Italiarraren Jaialdian saria irabazi zuena eta Seattleko Nazioarteko Zinemaldian filmik onenaren saria ere jaso zuena.
Filmografia: 2006 «Billo, il grand dakhaar»; 2004 «Children of Rome Open City» (dokumentala); 2001 «Giorni»; 1998 «Il Cuore» (film laburra).
Sariak: 2006, Villerupteko Zine Italiarraren Jaialdia — Filmik onena; 2007, Festival du Cinéma Italien du Parigi — Filmik onena; 2007, Siracusako Nazioarteko Jaialdia — Soinu-banda onena, Jossou N'Dour.
Osteguna, azaroak 15 — Capitol zinema, 20:00 · 4,60 €
Sehnsucht
Valeska Grisebach · Alemania, 2006 · 88' · JBGA · Gidoia: Valeska Grisebach · Aktoreak: Andreas Müller, Ilka Welz, Anett Dombusch, Erika Lemke, Markus Wemer, Doritta Richter, Detlef Baumann, Ilse Lausch, Harald Kuchenbecker
Berlinetik gertu dagoen herrixka batean, Markusek, bere emazteak eta bien seme komunak bizimodu lasai eta bikaina daramate.
Gehiegi edaten den ospakizun baten ondoren, desioa piztu eta kaosak beren bizitzak menperatzen ditu.
Valeska Grisebach Bremenen jaio zen 1968an. Filosofia eta Aleman Filologia ikasi ondoren Berlinen, Munichen eta Vienan, zine eta telebistarako hainbat ekoizpenetan lan egin zuen. 1993 eta 2001 artean Vienako Zine Akademian ikasi zuen, eta, aldi berean, urtebete eman zuen Berlingo Zine eta Telebistako Alemaniako Akademian.
Filmografia: 2006 «Sehnsucht»; 2001 «Mein Stern»; 1997 «Berlino»; 1995 «In der Wueste Gobi»; 1995 «Sprechen und Nichtsprechen».
Sariak: 2006, Gijongo Zinemaldia — FIPRESCI saria eta Asturiaseko Printzerriaren saria film luzerik onenari; 2006, Buenos Aireseko Zine Independentearen Nazioarteko Jaialdia — Epaimahaiaren sari berezia.
Ostirala, azaroak 16 — Capitol zinema, 20:00 · 4,60 €
Red Road
Andrea Arnold · Erresuma Batua, Danimarka, 2006 · 113' · JBGA · Gidoia: Andrea Arnold · Aktoreak: Kate Dickie, Tony Curran, Martin Compston, Natalie Press, Andrew Armour
Jackiek Glasgowko udalean egiten du lan, hirian estrategikoki kokatutako zaintza-kameren irudiak behatuz. Segurtasun arrazoiengatik jendeari begira ematen du eguna, lanbide bitxia da.
Andrea Arnold Kenten (Erresuma Batua) jaio zen 1961ean. Bere karrera aktore eta telebistako aurkezle gisa hasi zuen, haurrentzako programa batean.
«Red Road» bere lehen film luzea da; aurretik hiru film labur filmatu zituen: «Milk» (1998) Canneseko Kritikaren Nazioarteko Astean lehiatzeko hautatu zuten.
«Dog» (2001), Jameson saria.
«Wasp» (2003), 2005eko animaziorik gabeko film laburrik onenaren Oscar saria. Sundance Zinemaldiko nazioarteko errealizazioaren epaimahaiaren saria eta Torontoko Zinemaldiko animaziorik gabeko film laburrik onenaren saria.
Filmografia: 2006 «Red Road»; 2003 «Wasp» (film laburra); 2001 «Dog» (film laburra); 1998 «Milk» (film laburra).
Sariak: 2006, British Independent Film Awards — Aktore eta aktoresa onenaren saria; 2006, Canneseko Nazioarteko Zinemaldia — Epaimahaiaren saria; 2007, Miamiko Nazioarteko Zinemaldia — Epaimahaiaren saria eta FIPRESCI saria.
Larunbata, azaroak 17 — Capitol zinema · Film laburren maratoia
Sarrerak egun horretako emanaldi guztietarako balio du. 16:30etik 22:00etara.
No quiero la noche — 16:30
Elena Trapé · Espainia, 2006 · 16' · Aktoreak: Xavi Mira, Cristina Gamiz
Mozorro-festa batera bidean, Lolak senarrarekin liskarra izan eta honek itxita dagoen gasolindegi batean uzten du, inon ez den erdian.
Loturak — 16:46
Ane Muñoz Mitxelena · Espainia, 2007 · 19' · Aktoreak: Anartz Zuazua, Ane Aseginolaza, Jox Berasategi
Peiok, jokalari eskasak, apustuekiko obsesioa mugaraino eramango du, ezagutu berri duen izeba baten eraginez, Patxika izeba.
Clases particulares — 17:05
Alauda Ruiz de Azua · Espainia, 2005 · 14' · Aktoreak: Bárbara Santa-Cruz García-Nieto eta Alejandro García Fernández
Davidek Aljebra Lineala gainditu behar du. Raquelek harreman pertsonalak arautzen dituzten arauak ikasi nahi ditu. Emaitza, ordea, biek espero ez zuten zerbait da.
Nana mía — 17:19
Verónica Cerdán Molina · Espainia, 2005 · 19' · Aktoreak: Pilar Bardem, Pedro Casablanc, Aure Sanchez, Paqui Iglesias, Guillermo Gozalbez
Nana andereño alarguna eta erretiratua da; adinak dakartzan gaitz ugariren gainetik, aktibo jarraitzen du etxean eskola partikularrak emanez.
Juego — 17:38
Ione Hernández · Espainia, 2006 · 15' · Aktoreak: Daniel Grao, María Ballesteros, Elisa Drabben, César De Juan, Mónica Van Campen, Alex Pastor
Haurtzaroko joko batek bi anai-arreben bizitza markatzen du.
Reparación — 17:53
Paz Gómez · Espainia, 2006 · 15' · Aktoreak: Marta González de Aleda, Berta Gómez Moral, Mercedes Castro eta Fernando Tielve
Sarak norbait mindu eta iraindu du... Zerbait materiala konpontzea erabaki arte, ez du emozionalki konponduko... gauza guztiak modu delikatuan lotuta daude.
Propiedad privada — 18:08
Ángeles Muñiz Cachón · Espainia, 2006 · 16' · Aktoreak: Natalia Dicenta, Eduardo Velasco
Etxeko intimitateak, posizio sozialak eta Carlosek bere familiari eta lagunei transmititzen dien atseginak, bikotekide Martak bizi duen egoera larria ezkutatzen dute.
Larunbata, azaroak 17 — Capitol zinema · Ikusterik izan zenuen?
4,60 €
Las mantenidas sin sueños — 18:00
Vera Fogwill eta Martín Desalvo · Argentina, Espainia, 2005 · 100' · JB · Gidoia: Vera Fogwill · Aktoreak: Lucía Snieg, Vera Fogwill, Mirta Busnelli, Edda Díaz, Mia Maestro, Elsa Berenguer, Julián Krakov, Gastón Pauls
«Las mantenidas sin sueños» filmak emakumeen munduko intimitatean murgiltzen gaitu. Florencia, ama gaztea, ez daki zer egin Eugenia alabarekin; alabak, ordea, badaki zer egingo lukeen ama izanez gero. Olga, auzokidea edo familiaren zati bat; Celina, bokazio-krisia ala adin kontua? Sara, amona ala senarra? Lola, ezer gabe geratu al zen, edo inoiz ez zuen ezer izan? Hemen inork ezin du bakarrik ezer egin. Elkarrekin ametsetan hasteko modua badute, gutxi bada ere.
Vera Fogwill Buenos Airesen jaio zen 1972an. Oso gaztetatik hezkuntza integrala jaso zuen antzerkian, literaturan, zinean eta musikan. 14 urterekin antzerki-aktore gisa lanean hasi zen, nazioartean aitortua duen arloan. 15 urterekin bere lehen antzerki-lanak idazten hasi zen.
Zineko aktore gisa egindako lanik garrantzitsuenen artean, «Buenos Aires y viceversa», «El viento se llevó lo que» eta «Plaza de almas» filmak nabarmentzen dira.
Martín Desalvo Buenos Airesen jaio zen 1973an. Buenos Aireseko Unibertsitatean Irudi eta Soinu Diseinua ikasi zuen. 1992an zine-errealizazio karrera hasi zuen Fundación Universidad del Cine delakoan. Ikasle-urteetan zuzendaritzan espezializatu zen eta 5 film labur egin zituen formatu ezberdinetan.
Filmografia: 2005 «Las mantenidas sin sueños».
Sariak: 2005, Los Angeles Latino International Film Festival — Filmik onena; 2005, Milano Film Festival — Filmik onena; 2005, Cine Cero Latitud Iberoamerikar Jaialdia — Filmik onena; 2005, Peñíscolako Komediaren Nazioarteko Zine Jaialdia — Opera prima onenaren saria, aktoresa onenarena eta gazteen epaimahaiaren filmik onenaren saria.
Das Fräulein (La señorita) — 20:00
Andrea Staka · Alemania, Suitza, Bosnia-Herzegovina, 2006 · 81' · JBGA · Gidoia: Andrea Staka · Aktoreak: Mirjana Karanovic, Ljubica Jovic, Oliver Zgorelec, Marija Skaricic, Pablo Aguilar, Andrea Zogg
Gaztea zenean, Ruzak Belgrado utzi eta Suitzara joan zen bizitzera, han bizitza berri bat hasteko itxaropenarekin.
Hogeita bost urte geroago, badirudi bere helburuak bete dituela: Zurichen jangela baten jabe da eta esku sendoz eta emaitza ekonomiko onekin kudeatzen du. Baina bere mundu ordenatua irauli egiten da Anna agertzen denean, Sarajevoko hogeita bi urteko gazte bat.
Andrea Staka Suitzan jaio zen 1973an. Eskolan zela argazkigintzari zaletu zitzaion; 1992an London College of Printing entzutetsuan onartu zuten. Londresen, bere interesa argazkigintzatik zinera lekualdatu zen, eta 1993an Zurichko Arte Bisualen Eskolan matrikulatu zen, non 1998an graduatu zen.
Aurreko lanen artean, Hotel Belgrad film laburra eta Yugodivas dokumentala daude, Sundance, Locarno eta Munichen estreinatuak. Biek Suitzako Zinemaren Sarietarako izendapena jaso zuten. 2005ean Stakak New Yorkeko Arte Kontseiluaren beka jaso zuen. «Fräulein» bere lehen film luzea da.
Filmografia: 2006 «Das Fräulein (La señorita)»; 2001 «Yugodivas» (dokumentala); 1999 «Daleko» (film laburra); 1998 «Hotel Belgrad» (film laburra).
Sariak: 2006, Locarnoko Nazioarteko Zinemaldia — Urrezko Leopardoa filmik onenari; 2006, Sarajevoko Zine Jaialdia — Filmik onena eta aktoresa onena; 2006, Valladolideko Nazioarteko Zinearen Astea (SEMINCI) — Fipresci saria; 2006, Zurich Hiriko Zinemaldia — Filmik onena; 2007, Suitzako zinemaren sariak — Gidoi onena.
Atlas de geografía humana — 22:00
Azucena Rodríguez · Espainia, 2007 · 106' · JB · Gidoia: Azucena Rodríguez, Nicolás Saad, Almudena Grandes · Aktoreak: Cuca Escribano, Montse Germán, María Bouzas, Rosa Vila, David Selvas, Nacho Fresneda
Fran, Rosa, Ana eta Marisak Geografia Atlas bat egiten dute lanean.
Atlasa prestatzen duten bitartean, maitasunei, desamodioei, ezinustekeriei eta adiskidetzeei aurre egingo diete, eta horiek beren bizitzak birdefinitzera eramango dituzte, baita, agian, maitasuna aurkitzera ere.
Zuzendaria eta gidoigilea, Madrilen jaio zen 1955ean. Historia Modernoan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, gidoi-eskolak ematen ditu FIA-UIMPn, eta irakaskuntza hori Madrilgo Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolan eta Ikus-entzunezko Baliabideen Egile Literarioen Elkartean ematen dituenekin uztartzen du.
Zuzendaritza-taldeko kide gisa lan egin du hainbat zuzendariren agindupean, hala nola Fernando Trueba, Fernando Fernán-Gómez, Mario Camus, José Luis Garci edo Agustín Villaronga. Bost urtez Gonzalo Suárezen ko-gidoigile aritu zen.
1994an kaleratu zen bere lehen film luzea, «Entre rojas». Telebistan ere sarritan lan egin du, nabarmenduz «Cuéntame» telesaileko gidoigile-lana eta «Condenadas a entenderse» telesaileko zuzendari-lana.
Filmografia: 2007 «Atlas de Geografía Humana»; 1999 «Condenadas a entenderse» (telebista); 1995 «Puede ser divertido»; 1995 «Entre rojas».