Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.
Kontsultatu gure cookie politika.

2005

Aurkezpena

Aurten emakumeek egindako zinearen X. Erakusketa izango dugu; oso pozik gaude Bilboko panorama kulturalaren zati garela jakitean.

Topaleku honetan kalitatezko zinea gozatu ahal izango dugu, desberdina eta, sarritan, ezarritako arauak apurtzen dituena, gizonezkoen zineak erakutsi ohi dizkigun modelo eta estereotipoak zalantzan jarrita.

Hortaz, X. urtebetetze hau ospatzeko, hitzaldira etortzera gonbidatzen zaituztegu, bai eta Virginia Imazen Ondorioekin gozatzera eta Zabalguneko Merkatuko atarian musika eta ardoa konpartitzera ere.

Egitaraua

Osteguna, azaroak 3 — Zabalguneko Merkatuaren atarian, 20:00

Inaugurazio ekitaldia
Hitzaldia: «Emakumeek egindako zinearen erakusketak: berauen garrantzia gaur egun».
Hizlariak: Maritxell Esquirol Salom eta Pilar Bardem (baieztatzeko).
Klown: Virginia Imaz.
Musika: Cuarteto Rapsodia.

Maritxell Esquirol Salom. Artearen historian lizentziatua eta Ikus-entzunezkoen Komunikazioan aditua. Drac Màgic taldearen partaidea da eta L'Observatori de les Dones als Mitjans de Comunicació-ko arduradun teorikoa da.

Virginia Imaz pailazoa eta bere clownclusioen aktuazioa.

Kopa eta kanapeak Cuarteto Rapsodiak girotua. Ainara Rúa (bibolina), Irantzu Goñi (bibolina), Marta López (biola), María Zubicaray (chelloa).

Astelehena, azaroak 7 — Capitol zinema, 20:00

Struggle
Ruth Mader · Austria, 2003 · 74' · JBGA · Gidoia: Ruth Mader, Martin Leidenfrost, Barbara Albert · Aktoreak: Aleksandra Justa, Gottfried Breitfuss, Margit Wrobel, Martin Brambach
Struggle bizirik jarraitzeko egin beharreko borrokari buruzko pelikula da. Protagonistak Europako Ekialdeko herrialde batetik Austriara beretzat eta bere alabarentzat bizimodu hobearen bila etorritako emakume bat. Bizitzari zentzua emateko ahalegina da gaia.

Filmografia: 1992 «Endstation Obdachlos» (dokumentala); 1994 «Kilometer 123,5» (film laburra); 1997 «Ready For What» (dokumentala); 1998 «Gfrasta» (film laburra); 2001 «Null Defizit» (film laburra); 2003 «Struggle» (film luzea).

Vienan, 1974an jaio zen Ruth Mader eta Vienako Zine Akademian (Vienako Musika eta Antzezpen Arteen Unibertsitatea) zuzendaritza-ikasketak egin zituen. Ikasketak amaitu ondoren, zenbait film luze eta publizitate-iragarkitan zuzendaritza-laguntzaile eta aktoreen zerrenda-zuzendari lan egin zuen. 1999an, Gfrasta film laburrarekin Max Ophüls saria irabazi zuen Saarbrücken-eko zinemaldiko film laburren kategorian. 2001ean, Null Defizit film laburra zela eta, Canneseko zinemaldira gonbidatu zuten eta hantxe proiektatu zuten Cinéfondation ataleko selekzio ofizialean. Struggle da bere lehen film luzea. Egun, Peregrina prestatzen ari da. Dokumental honek 45 minutuko iraupena du eta langile etorkinei buruzkoa da.

Asteartea, azaroak 8 — Capitol zinema, 20:00

La nuit de la vérité
Fanta Régina Nacro · Frantzia-Burkina Fasso, 2004 · 100' · JBGA · Gidoia: Fanta Régina Nacro, Marc Gautron · Aktoreak: Naky Sy Savane, Georgette Paré, Commandant Moussa Cissé, Amada Ouedraougo, Rasmané Ouedraogo
Cine Club Fas-en laguntzarekin.
Hamar urteko gerra etnikoaren ostean, bake-tratatua sinatzeko puntuan daude presidentearen etniako nayakak eta Théo koronela buru duten bonande matxinoak. Hala ere, adiskidetze-jaia alderdi biek egindako krudelkeriez zikinduta eta nahastuta geratuko da. Afrikar errealizadore gazte honek agerian-agerian uzten du istorio honen indarkeria gordina.

Filmografia: 1992 «Un Certain Matin» (film laburra); 1995 «Puk Nini» (film laburra); 1998 «Le Truc de Konaté» (film laburra); 1998 «Femmes capable — la tortue du monde» (dokumentala); 1999 «Florence barrigha» (dokumentala); 2001 «Bintou» (film laburra); 2001 «Laafi Bala — Les jeunes et le chômage au Burkina» (dokumentala); 2002 «La bague aux doigts, l'eclat de fer, la voix de la raison» (bideo laburra); 2002 «En parler ça aide» (dokumentala); 2003 «Living positively» (dokumentala); 2004 «La nuit de la vérité» (film luzea).

Burkina Fason jaio zen 1962an. Un certain matin (1992) eta Puk Nini (1995) film laburrekin Afrikako azken boladako zuzendarien taldekotzat jotzen dute. Bintou (2001) azken film laburrak, hogei sari baino gehiago irabazi ditu nazioarteko zinemaldietan. Zuzendari moduan egindako lanaz gain, zinemako askotan epaimahaikide jardun da. Zuzendarien eta Produktoreen Afrikako Elkarteko presidente aukeratu berri dute.

Asteazkena, azaroak 9 — Capitol zinema, 20:00

Más allá del silencio
Caroline Link · Alemania, 1996 · 109' · JBGA · Gidoia: Caroline Link, Beth Serlin · Aktoreak: Sybille Canonica, Emmanuelle Laborit, Howie Seago, Sylvie Testud, Tatjana Trieb
Lararen gurasoak gor-mutuak dira eta munduarekin harremanetan jartzeko Lararen erabateko beharra dute. Egun batean izekoak klarinete bat opatzen dio eta apurka-apurka hasten da musikaren munduan murgiltzen, orduantxe gurasoengandik urruntzen da. Berlinera joatea erabakitzen du kontserbatorioan ikasketak egiten jarraitzeko orduan familiagandik banantzeko prozesu mingarriari begi behar dio aurre.

Filmografia: 1988 «Bunte Blumen» (film laburra); 1989 «Glück zum anfassen» (dokumental laburra); 1991 «Días de Verano»; 1992 «Kalle der Träumer» (telebista); 1996 «Más allá del silencio» (film luzea); 1999 «Annalouise & Antón» (film luzea); 2001 «En un lugar de África» (film luzea, atzerriko film onenarentzako Oscarra).

1964an jaio zen Bad Nauheim-en (Hessen). Municheko Goi-mailako Zinematografia Eskolan lortu zuen prestakuntza profesionala, 1986tik 1990era. Aldi berean, zuzendaritza-laguntzaile lan egin zuen eta arlo praktikoan esperientzia handia hartu zuen horrela. Días de Verano (Sommertage, 1991) izan zen graduazio-tesia; horrekin 1996an Hot Film zinemaldian Kodak saria lortu zuen. Bere lehenengo film luzea, Más allá del silencio (1996), atzerriko film onenarentzako oscarrerako proposatu zuten eta nazioarte mailan zenbait sari irabazi zituen.

Osteguna, azaroak 10 — Capitol zinema, 20:00

¿Soy linda?
Doris Dörrie · Alemania, 1998 · 116' · JBGA · Gidoia: Doris Dörrie, Rolf Basedow eta Ruth Stadler · Aktoreak: Senta Berger, Maria Schrader, Gottfried John, Joachim Król, Iris Berben, Anica Dobra, Franka Potente, Heike Makatsch, Otto Sander, Dietmar Schönherr
Franciscak oker handia egiten du Klausekin dituen harreman grinaz beteriko harremanak ahaztu nahian beste batekin ezkontzen denean. Klaus, orduan, nahigabea arindu guran, Lindagana jotzen du. Herbertek esperientzia txarra du Jessicarekin, bere andreak beste batekin egoteko ahalegina hartzen. Herberten andreak David, lehengoko maitalea, aurkitzen du eta honek amnesia du. Ezin da aurretik jakin zer den egingo duten pertsonaia horiek guztiek. Norazekin dabilen jende horrek Espainiako eguzkipean aurkitu dute gura duen iparra...

Filmografia: 1983 «En pleno corazón» (film luzea); 1984 «En el vientre de la ballena» (film luzea); 1985 «Hombres» (film luzea); 1986 «Paradise» (film luzea); 1988 «Yo y él» (film luzea); 1989 «Dinero» (film luzea); 1991 «¡Feliz Cumpleaños, turco!» (film luzea); 1994 «Nadie me quiere» (film luzea); 1998 «¿Soy linda?» (film luzea); 2000 «Sabiduría garantizada» (film luzea); 2002 «Desnudo» (film luzea).

1955ean jaio zen Hannoverren. Batxilergo ikasketak amaitu zituen 1973an, Estatu Batuetara doa eta han antzerki eta antzezpen-zientziak ikasi zituen Kaliforniako «University of the Pacific» unibertsitatean. Seihileko bi han eginda, New Yorkera aldatzen da, filosofia, semantika eta psikologia-ikasketak egiteko «New School for Social Research» eskolan. Estatu Batuetan urte bi eginda, Alemaniara itzultzen da eta, 1975ean, Municheko Goi-mailako Telebista eta Zinema Eskolan (HFF) sartzen da, 1978an lortu zuen zuzendaritza-diploma.

1976tik 1980ra, «Süddeutsche Zeitung» egunkarirako zineari buruzko artikuluak idatzi zituen eta eleberri eta istorio labur asko idatzi ditu 1987tik.

Ostirala, azaroak 11 — Capitol zinema, 20:00

Waiting for the clouds
Yesim Ustaoglu · Frantzia, Alemania, Turkia, Grezia, 2004 · 87' · JBGA · Gidoia: Yesim Ustaoglu, Petrus Markaris · Aktoreak: Rüçhan Caliskur, Ridvan Yagci, Dimitris Kaberidis, Ismail Baysan
Mugarik Gabe-ren laguntzarekin.
Ayshe atsoaren bizitzaren eta honek Mehmet izeneko zortzi urteko mutikoarekin duen adiskidantzaren bidez Lehen Mundu Gerrako episodio ia ahaztua agertzen zaigu. 1916an, otomandarrek ordura arte errusiarrek okupatuta egon zen Trebisondako mendebaldeko zenbait herri greziar konkistatu zituzten. Bizilagunak garbiketa etnikoa pairatu behar izan zuten, greziar askoak eta asko erbesteratu edo asimilatuta izateko.

Filmografia: 1984 «Bir Ani Yakalamak» (film laburra); 1987 «Magnafantagna» (film laburra); 1990 «Duet» (film laburra); 1992 «Hotel» (film laburra); 1994 «La huella» (film luzea); 1999 «Viaje hacia el sol» (film luzea); 2004 «Waiting for the clouds» (film luzea).

Yesim Ustaoglu Sarikamisen jaio zen 1960an. Zenbait film labur ostean, lehenengo film luzea egin zuen 1994an: La huella. Istanbulgo zinemaldian pelikula turkiarr onenarentzako saria irabazi zuen. 1999an Viaje hacia el sol zuzendu zuen eta urte horretako Berlinalen aingeru urdina lortu zuen, baita Turkiako zinematografia sari batzuk ere.

Larunbata, azaroak 12 — Capitol zinema · Film laburren maratoia

Zapatuko sarrerek egunaren programazio guztirako balio dute. 16:00etatik 22:00etara. Tramak aukeratuak.

La señorita Zuening — 16:00
Sofía Teixeira-Gomes · Espainia, 2004 · 8'
Zuenig andereñoa hodeietan bizi da, handik pasatzen diren hegazkinetatik hurbilago egoteko... Zuenig andereño limurtzailearen ametsak zeintzuk diren jakin nahi duzu?

La valiente — 16:08
Isabel Ayguavives · Espainia, 2003 · 5'30"
Neskatila batek begiak itxi eta 10 segundoz ezertan ez pentsatzen saiatzen da. Badirudi 10 segundo horiek inoiz ez direla amaituko.

La llorona — 16:14
Sara Mazkiaran Zelaia · Espainia, 2004 · 14'
«La Llorona» izeneko Mexikoko elezaharraren egokipena. Ilargi betea dagoen gauetan erreka ondoan negar egiten du itotako semeen bila ari den emakumeak.

En lo que va de año — 16:28
Inés Enciso · Espainia, 2005 · 10'
Vicentari telebista ikustea, iloba zaintzea, semearekin eztabaidatzea eta supermerkatuko mutilarekin hitz egitea gustatzen zaio.

Efecto y causa — 16:38
Silvia María Monterde Díaz · Espainia, 2004 · 16'
Paula Costa negozio-emakume gazte eta dotorea da eskualde-errepide batean matxura izan du bere Mercedesak. Noiz hartuko duten zain dagoela, maleta bat aurkitu du. Jakin-nahia zabaltzera bultzatzen du eta horrek han itxitako historien norabidea aldarazi egingo du, edo agian ez.

Martín Panero — 16:54
María Pulido · Espainia, 2003 · 14'
Fausto gazteak hauxe diotso Wagnerri: «Musika iturri sakratua da. Iturri horretatik apur bat edan eta betiko kenduko duzu egarria; hala ere, ez duzu ezer lortuko zeure barrenetik sortu ezik».

Elisa Guzmán — 17:08
Sonia Sebastián · Espainia, 2003 · 17'
Gerra zibilean Elisa Guzmánek bere ahizpa borrokan hil dela jakinda, duintasunez lurpera dezaten lortzeko zuzenduko ditu ahalegin guztiak, horrek dakartzan ondorioak gorabehera.

Cuento en un parque — 17:25
Isabel Requena · Espainia, 2003 · 8'10"
Lanik gabe geratu den pailazo batek parke batean dagoen emakume-estatua batek («La Bien Plantada») hitz egin behar diola erabaki eta modu askotan saiatzen du: barre eraginez, abesti eta malabarismo bidez... Baina azkenean, lortzen duen bakarra zelatan egon den neskato bati ipuin bat kontatzea da. Horixe da geldituko zaion bakarra: estatuei buruzko ipuina.

Larunbata, azaroak 12 — Capitol zinema · Ikusi zenituen?

Para que no me olvides — 18:00
Patricia Ferreira · Espainia, 2005 · 106' · Gidoia: Patricia Ferreira, Virginia Yagüe · Aktoreak: Fernando Fernán Gómez, Emma Vilarasau, Marta Etura, Roger Coma, Mónica García, Víctor Mosqueira
Irene semearekin eta aitarekin bizi da. David, semea, arkitektura-ikasle gaztea da. Mateo, aita, bere historia gorabehera, agure bitalista da.

Horiek dira pertsona horien bizitzak, bizitza hurbil eta erraz ezagutzekoak. Hala ere, egun batean ustekabeko bat gertatzen da. Orduan proba gaindutu behar dute eta bakoitzak bestearenaz zekiena aurkituko du beste modu batean bizitzen ikasi behar du.

Filmografia: 1997 «El paraíso» (telebistarako pelikula); 1999 «Sé quién eres» (film luzea); 2001 «El alquimista impaciente» (film luzea); 2003 «El secreto mejor guardado» (film laburra); 2005 «Para que no me olvides» (film luzea).

Madrilen ikasi zuen eta Irudien Zientzietan eta Kazetaritzan lizentziatua da. Zineari buruzko informazio eta kritika-alorrean hasi zen lanean; ondoren, telebistan karrera luzea egin du, telesail eta beste programa batzuen errealizadore, zuzendari eta gidoilari moduan, fikzio, kultura, informazio eta, batez ere, dokumentalen arloan lan eginez. Horien errealizaziorako Espainian, Europan eta Latinoamerikan mugitu da.

Sévigné — 20:00
Marta Balletbò-Coll · Espainia, 2004 · 82' · Gidoia: Marta Balletbò-Coll · Aktoreak: Anna Azcona, Marta Balletbò-Coll, Josep Maria Pou, Eduard Farelo, Carme Elias, Francesca Piñón
Julia Berkowitz zuzendari antzerki-zuzendaria da. Bere bizitza aldatzen du Madame de Sévigné-ri buruzko antzezlan bat eszenaratzea erabakitzen duenean. Juliak aukeratu beharko ditu eta bi aukeraren artean hauek dira: senarra, errespetatu eta eragin handiko antzerki-kritikari errespetatua; maitalea, Antzoki Publikoaren programatzaile erakargarria; eta Madame de Sévigné buruzko lana zein den aldez aurretik zer egingo duen ez daukiten idazlea, gerora izan daitekeen pertsona horietakoak.

Filmografia: 1991 «Harlequin exterminator» (film laburra); 1992 «Intrepidissima» (film laburra); 1996 «Costa Brava» (film luzea); 1996 «Caminos de Sefarad» (film ertaina); 1998 «¡Cariño, he enviado los hombres a la luna!» (film luzea); 2004 «Sévigné» (film luzea).

Bartzelonan jaio zen 1960an. 1982an Kimika Analitikoaren espezialitatean lizentziatu zuen, Bartzelonako Unibertsitatean, Kimikan. 1991n Columbia Unibertsitatean Zuzendaritza Zinematografikoko masterra lortu zuen Harlequin Exterminator film laburrarekin. Lan horrek sari berezia lortu zuen San Franzisko-ko zinemaldian, 1992an. Bartzelonara itzulita, Intrepidissima zuzendu zuen, Kataluniako Generalitateko film laburrik onenarentzako sari nazionala lortu zuen, film labur onenarentzako sari zuzen, baita San Franziskoko Zine Gay eta Lesbianoaren Zinemaldiko ikusleen saria ere. 1994an, bere lehen film luzea zuzendu zuen, Costa Brava/Family Album, Katalunian egin zuen erromantze-komedia hori 13 egunean, honek Ciutat de Barcelona saria irabazi zuen 1996an. 1997an, Ana Simón Cerezorekin, Costabrava Films, S.L. sortu zuen. Enpresa hori publizitatea, bideoak eta film luze produzitzen ditu eta hor hiru film luze eta zenbait ikus-entzunezko egin ditu.

La suerte dormida — 22:00
Ángeles González-Sinde · Espainia, 2003 · 105' · Gidoia: Ángeles González-Sinde, Belén Gopegui · Aktoreak: Adriana Ozores, Félix Gómez, Pepe Soriano, Carlos Kaniowsky, Fanny de Castro
Amparo, iraganean galera traumatiko sortutako minetik ihes dabilen emakume gehienak lanez eta gorabeherarik gabeko bizimoduaren burbuila atsegin batetan babestua dago, harik eta heriotzagatik kalte-ordainaren aldeko epaiketa bat epaitegian defendatu behar duen arte. Hasieran ihes egiten saiatuko da baina azkenean obsesio bihurtuko da mundu «bizien» mundura berriz ere ekartzen duen obsesio.

Filmografia: 2003 «La suerte dormida» (film luzea).

Madrilen jaio zen 1965ean. Filosofia eta Letren karrera egin zuen, Filologia Klasiko adarrean. 1991n José Luis Borau zinegileak antolatutako gidoi buruzko masterrean izena eman zuen. Telebistan lan egin zuen eta, horren ondoren, Estatu Batuetara joan zen idazketa eta teknika hobetzeko. Espainiara itzulirik, Ricardo Franco zinegilearekin eskutik, La buena estrella filmaren gidoia idatzi zuen eta horrekin Goya lortu zuen. José María González-Sinde gidoigile eta ekoizlearen alaba, Ángeles González-Sinde Ikus-entzunezkoen Autoreen Literatura Elkarteko (ALMA) presidentea izan da eta telebistarako hainbat gidoi idatzi ditu; besteak beste, La casa de los líos edo Truhanes telesail ezagunetako.