Gonbidatuak

Mai Al Bayoumi

Mai Al Bayoumi

Mai Al Bayoumi gazatarra da; Sinai, Egipton, Palestinako errefuxiatuen kanpamendu batean jaio zen, eta 16 urte zituela Gazako Zerrendara eraman zuten, beste errefuxiatuen kanpamendu batera. Espainiako Estatuaren gonbidapenez, Emakume Palestinarrari buruzko hitzaldiak emateko Kultur Truke Programetan parte hartzera joan zen, eta ordutik ez da berriro itzuli ahal izan, Gaza itxita dagoelako. 15 urte daramatza Espainian; eskubiderik gabeko diasporako kidea da eta bere burua Palestinako errefuxiatu militante gisa identifikatzen du, itzultzeko eskubidearen, palestinar defentsaren eta erresistentziaren aldeko aktibista sozial gisa.

Lanbidea: Gizarte-aktibista