Erronka Garbia

Erronka Garbia

2025-ko edizioan, Zinemakumeak gara!-k IHOBE erakunde publikoak emandako Erronka Garbia ziurtagiria jaso du.

Emakumeek Zuzendutako Zinemaren Erakusketak konpromisoa hartu du ingurumen-inpaktua hobetzeko hainbat arlotan, hala nola mugikortasunean, energian, uraren kontsumoan, erosketetan, azpiegituretan eta hondakinen kudeaketan, herritarrei zuzendutako jasangarritasun-kanpaina bat integratzeaz gain.

Zinemakumeak gara! ekimen honekin bat eginez hartu dituen konpromisoak honako hauek dira:

  • Ekitaldiari lotutako aireko kutsadura, zuzena zein zeharkakoa (CO2, NOx, O3, PM10, PM2.5), murriztea.
  • Hondakinen sorrera gutxitzea, erosketa arduratsuen bidez, lehentasuna emanez birziklagarriak, birziklatuak edo berrerabilgarriak diren eta 0 km-ko produktuei.
  • Ekitaldirako osagai gehigarriak erosteko beharra gutxitzea, bai planifikazioan bai espazioen antolamenduan material birziklatuak eta berrerabiliak erabiliz.
  • Publikoaren artean kultura jasangarriarekin konpromisoa sustatzea, kontzientziazio-kanpainak eta ekintza eredugarriak eginez, hala nola ekitaldira joateko garraio publikoa erabiltzea sustatuz.

Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren arabera, ekitaldi jasangarri bat ingurumenaren gaineko balizko inpaktu negatiboak gutxituz diseinatu, antolatu eta gauzatu dena da, eta legatu positiboa uzteko ahalmena du erakunde antolatzaileentzat eta inplikatutako eragileentzat. Ekitaldi horiek diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak txertatzen dituztela ziurtatzeko, IHOBE sozietate publikoak Erronka Garbia metodologia garatu du, ekitaldiak egiteari lotutako ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzeko aukera ematen duen prozedura.