Sophy Romvari Victoriakoa (Kanada) da eta Toronto-n bizi da. York Unibertsitatean zinemagintza ikasi zuen. Bere laburmetraiak, Norman Norman (2018), Still Processing (2020) eta It’s What Each Person Needs (2022), jaialdian proiektatu ziren.
Bere lehen luzemetraia den Blue Heron mundu-mailako estreinaldia izan zuen Locarnon, eta han irabazi zuen Swatch First Feature Saria. Ipar Amerikan, TIFF jaialdian estreinatu zen, Centrepiece atalean, eta Best Canadian Discovery Saria jaso zuen.
Filmografia: Blue Heron (2025).