Zuzendariak

Sepideh Farsi

Sepideh Farsi

Sepideh Farsik 13 urterekin bizi izan zuen iraultza, 16 urterekin disidente gisa espetxeratu zuten eta 18 urterekin utzi zuen bere jaioterria, Iran. Ordutik Parisera errotuta dago, eta bertan matematikak ikasi, argazkigintzan jardun eta hamabost film inguru egin ditu —dokumentalak, fikzioak eta animazioak—. Haien artean nabarmentzekoak dira Tehran Without Authorization (2009), Red Rose (2014) eta La Sirène (2023), Irango eta Irakeko gerran oinarritutako animaziozko film luze bat, Berlinale Panoramaren hasierako filma izan zena eta ordutik sari ugari jaso dituena.

Gaur egun «wéstern iraniarra» den zinema-proiektu batean ari da lanean, eta bere bizitzan inspiratutako animazio-proiektu bat ere garatzen ari da, Memoirs of an Undutiful Girl izenekoa, Iranen demokrazia ezartzearen alde borrokatzen jarraitzen duen bitartean.

Filmografia: Put Your Soul on Your Hand and Walk (2025), La Sirène (2023), I Will Cross Tomorrow (2019), 7 Pardeh (2017), Red Rose (2014), The House under the Water (2010), Tehran Without Permission (2009), Le regard (2006), Dreams of Dust (2003), Le voyage de Maryam (2003), Homi D. Sethna, Film-maker (2000).