Zuzendariak

Payal Kapadia

Payal Kapadia

Payal Kapadiak (Mumbai, India. 1986) Zinema Zuzendaritza ikasi zuen Indiako Zinema eta Telebista Institutuan. Afternoon Clouds (2017) eta And What Is The Summer Saying (2018) film laburrak Cannesko Cinéfondationen eta Berlinalen estreinatu ziren, hurrenez hurren. A Night of Knowing Nothing (2021) bere lehen film luzeak dokumental-estreinaldi onenaren Oeil d'Or saria eskuratu zuen Cannesko Quinzaine des cinéastes atalean. Aurten, All We Imagine as Light filmarekin sail ofizialean lehiatutako emakumezko lehen zuzendari indiarra izan da, eta Epaimahaiaren Sari Nagusia beretu du lan horrekin.

Filmografia: All We Imagine as Light (2024), A Night of Knowing Nothing (2021).