Zuzendariak

Nuria Giménez

Nuria Giménez

Nuria Giménez Bartzelonan jaio zen, 1976an. Kazetaritza, Nazioarteko Harremanak eta Zinema Dokumentalaren errealizazioa ikasi zituen. Berlinen, Parisen eta Londresen bizi izan da, eta hainbat lan mota egin ditu, gehienak zinemarekin zerikusirik gabekoak. Azken hamarkadan, zinemagile ugariren (Isaki Lacuesta, Andrés Duque, Virginia García del Pino, Sergei Dvortsevoy, Patricio Guzmán, Wang Bing eta Frederick Wiseman, besteak beste) mintegi eta eskola magistraletan trebatu da. Bere lehen film laburra, Kafeneio, DocumentaMadrid 2017 eta MIDBO 2017 jaialdietan aurkeztu zuen. My Mexican Bretzel bere lehen film luzea da.

Filmografia: My Mexican Bretzel (2019).