Zuzendariak

Maryam Touzani

Maryam Touzani

Maryam Touzani (Tanger, 1980) Marokoko dokumentalista, gidoilari, aktore eta errealizadorea da. 2014an Sous Ma Peau Vieille aurkeztu zuen, Marokoko prostituzioari buruzko dokumentala, fikziora eraman zuena Much Loved (2015) filmaren gidoi zinematografikoaren bidez. 2019an, zuzendaritzarako jauzia egin zuen Adam film luzearekin, eta Marokok Oscar sarietarako hautagai izendatu zuen ingelesez besteko film onenaren kategorian lehiatzeko. Halaber, Nabil Ayouchek zuzendutako Haut et fort. Casablanca Beats gidoiaren eta elkarrizketen egilea da. The Blue Caftan bere bigarren filma da eta berarekin Cannesko Zinemaldiko Un Certain Regard sailean lehiatu da berriro.

Filmografia: The Blue Caftan (2022), Adam (2019).